26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-III

4.8.4. Juntagailu eta lokailuekin batera

Gorago esan dugun bezala, juntagailuekin batera ere maiz erabiltzen da

dena deJa. Maizenik, noski, baina adbertsatiboaren ondoan ageri da, baina

eta-rekin ere maiz erabiltzen da. Ikus (140) eta (141) adibideak.

Oso bakan bada ere, edojuntagailuarekin batera ere ageri da inoiz-inoiz:

(148) Nire artikulu hao irakurri ondoan, baliteke batek 000 bestek gogoan irgaitea ez

daudela Europaren sartaldeko hizkuntza minoritari gaizo horiek nik diodan

bezain gaizki eri, edo, dena deJa, bidegabe ditudala euskararat hedatzen

irlandarraren urkustetik ateca ditudan jalgipen pesimistak (J.Mirande,

Miranderen idazlan hautatuak, 206)

Esapide horietan ikus daiteke ondo zein den dena deJa lokailuaren

aurkaritza batioa, kontzesio gisakoa hain zuzen ere, gainerakoan juntagailuaren

batioa nagusitzen delarik: baina-rekin doanean, bi perpausen arteko aurkaritza

zuzena gertatzen da ('gauzak ez daude kateatuak, baina dena dela ataletan

berezia dago liburua'); eta nahiz edo-rekin doanean, berriz, ez da perpausen

arteko aurkaritza zuzena gertatzen, emendioa edo hautakaritza baizik, dena

deJa-k kontzesio kutsua eransten duelarik ('ez dut idazteko gogorik eta

gainera, dena dela -gogorik izanda ere-, ezin publika nezake aldizkari

horretan'; 'hizkuntzak ez daude horren eri edo, dena dela -horrela izanda ere-,

ez dira irlandarrarenak euskarara hedatu behar').

Nahiz-en ondoren ere erabiltzen da inoiz:

(149) Gurekin dela ez gera ezerren bildur naiz dena deJa (p. Munibe, Gavon Sariac,

16).

Hala ere, egokiago da beharbada fosildu gabeko perpaus kontzesibo

norrnaltzat hartzea horrelakoak ('nahiz datorrena datorrela' gisakoak, alegia).

Dena den ere erabil daiteke baina juntagailuarekin batean. Ikus (145).

Lekuko idatzietan ez dugu eta dena den adibiderik aurkitu. Ez dirudi, halere,

ezinezkoa denik.

120

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!