26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. Aurkaritzakoak

Ezkerreko osagai hori perpauseko mintzagaia izaten da askotan, beti ez

bada ere, goiko adibide horietan ere ikus daítekeenez. Mintzagaía markatzeko

ballo du horrelakoetan aldiz-ek, berriz-ek eta honen kideek bezala.

4.4.2. Beraz, esan bezala, perpauseko osagai baten ondoan izaten du

askotan kokaleku aldiz lokaíluak; ikus, esaterako (59) eta (60)1.

Perpausaren zati handiago baten ondoren ere ager daiteke aldiz eta are

perpaus baten ondoren ere, aditzaren ondo ondoan maíz:

(63) Usatu zara anhitz minzatzen, hitz guztiaz iuramentu egiten, usat zaitezi bada orai,

aldiz, iuramentuen utzten (p. de Axular, Guero, 179)

(64) Mintzo zare, zu, zure pentsuen arabera; ni mintzo naiz, aldiz, dudan ezin

emanezko lekukotasunez seguratuak diren gauzen gainean finkatzen naizelarik (E.

Lapeyre, Credo edo sinhesten dut esp/ikatua, 36)

(65) Horra zer erraiten dautan inpioak, fede gabeak. Nik erranen diot aldiz: zaro eta

adimendu gabe bat bezala mintzo zare (E. Lapeyre, Credo edo sinhesten dut

esplikatua, 26)

Aditza isilpean dagoelarik, ez partikularen ondoren ere ageri da:

(66) Erraiten dizO Pater noster gure aita, ez aldiz ene aita (Uskara Libru berria, 31)

1 Normalean, bistan da, osagai osoa izaten da lokailuaren aurrean doana. Hala ere, osagai

hori apurtuz ikusten dugu lokailua ondoko adibideotan:

(61) ürgüllütsia, eta abiriziusa seküla eztira phausian jarten: ezpiritüz aldiz paubre eta

ürnil direnak, bake handi batetan daude (M. Maister, Jesu-Kristen imitacionia 1,16,1)

(62) Bena debozionia bihotzian, eta Jinkua bere begien aitzinian eztiana gaizki egina

erakusten dian hitz batek ehiñera ofensatzen duo Nitan aldiz fidatzen dena (oo.)

gizonen lotsarik batere gabe izanen da (M. Maister, Jesu-Kristen imitacionia ID, 46,

3)

Osagai osoaren ondoren joan beharrean --ezpiritüz paubre eta umil direnak

aldiz... eta nitan fidatzen dena aldiz...--, osagaia apurtuz ageri da horietan lokailua.

Estilistika kontua da beharbada Dena den, ez dirudi honek jokabiderik ohizkoena ez eta

gomendagarriena ere, seguro asko. Badirudi adibideotan aplikatu den erregela bigarren

perpauseko leben hitzaren ondoren jartzekoa izan dela, kontutan hartu gabe hitz hori perpaus

osagaia den ala --hemen bezala-- perpaus'osagai baten azpi-osagaia

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!