26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. Aurkaritzakoak

benetako lokailu gisa agertzen diren kasuak interesatzen zaizkigu hemen eta

horiek aztertzen saiatuko gara.

4.1. Ordea

4.1.1. Forma

Ordea eta ordean, biak erabiltzen dira. Hedatuena, hala ere, lehenbizikoa

dugu, ordean lapurteraz erabiltzen delarik. Orde-k, hain zuzen, beste

zerbaiten 000 norbaiten ordain esan nahi du; beraz, perpausen arteko nahiz

perpausen osagaien arteko nola halako aurkaritza 000 kontrastea aditzera eman

nahi denean guztiz aproposa gertatzen da lokailu hau:

(9) Ni zurekin joango naiz, aita ordea etxean geldituko da

Perpaus bi ditugu hor elkarren ondoan jarriak. Ordea lokailuak bi perpaus

horien arteko aurkaritza aditzera ematen du, horretarako bi perpausotako

osagai bana hartuta eta biak elkarren kontrakotzat aurkeztuz : 'nik zerbait

egingo dut' eta 'aitak beste zerbait egingo du'. Eta horixe da, funtsean, beti

aurkituko duguna kutsu adbertsatiboa duten lokailu eta juntagailuetan. Alde

horretatik, baina juntagailuaren baliokide hurbila da ordea:

(10) Ni zurekin joango naiz, baina aita etxean geldituko da

4.1.2. Tokia

Baina juntagailua normalki bigarren perpausaren hasieran kokatzen den

bitartean, ordea-k normalean bigarren perpausaren barnean hartzen du toki,

perpaus horren osagairen baten ondoren -ikus, esaterako, (9) eta (10)

perpausen arteko aldea--. Horrela, bigarren perpauseko osagai hori hanpatua

000 gelditzen dela esango genuke, aurreko beste osagai baten kontra jarriz,

bien arteko oposizioa markatuz (ni..., aita, ordea,...). Ezkerrean duen

osagai horrekin bereziki lotua joan ohi dela dirudi gainera, komak gorabehera,

eta ez ondoren datorrenarekin:

(11) Atzenekoak lenengo, eta lenengoak atzeneko izango

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!