26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. AURKARITZAKOAK

4.0. Sarrera

4. Aurkaritzakoak

Izenak berak argiro erakusten duen bezala, bi perpausen artean gerta

daitekeen kontrakotasuna 000 aurkaritza aditzera emateko erabiltzen dira sail

honetako lokailuak. Beraz, alde horretatik baina-ren pareko dira nolabait.

Azken hau, jakina, juntagailua da berez eta perpaus elkartuak bideratzeko

erabiltzen dugu gehienetan:

(1) Necea da liburua baina utziko dizut

Eta horixe da, seguruenik, aurkaritza adierazteko euskarak duen biderik

emankorrena. Beste batzutan, ordea, lokailu bezala ere erabiltzen dugu baina,

hau da, testuari berari (eta ez perpaus elkartuari) lotura ezarriz:

(2) -Orixe daukozue, ha; erderaz ipifli dautsosuez ingitxuak eskakizunaz, eta Erregeak

aintzat arto bezo -Baiña, ori zelan? Erderaz ez dakie ala? (Kirilcifto, Bigarrengo

AborraJe, 44)

Horrelakoetan, bistan da, baina-k ez ditu perpausak elkartzen. Testu

mailako lotura bideratzen du, hau da, ondoan duen perpausak aurrekoekin

nolako erlazio semantikoa duen adierazi baizik ez du egiten, gramatika

juntadurarik gauzatu gabe.

Aurkaritzako lokailuek ere horixe bera egiten dute, hots, perpausen arteko

kontrastea aditzera emano Aski luzea da lokailu hauen zerrenda: ordea;

berriz; ostera, aldiz; aitzitik; bizkitartean, bitartean, bien

bitartean...ditugu batetik; alta, alabaina, alabadere; dena dela eta dena

den; hala ere, haatik, horratik eta hauen kideak bestetik; barren•.. ere

aurkaritzako lokailua izan daiteke. Azkenik, kontuan hartzekoak dira, orobat,

kontrakotasuna adierazten duten esapideak ere: guztiarekin ere, edozein

modutan, zernahi gisa, nolanahi den, edozelan ere...

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!