26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HITZAURRE GISA

Hitzaurre gisa

Hona hemen aurreko EGLU-I eta EGLU-2 liburukien ondotik dakargun

EGLU-3 hau. Euskaltzaindiak bideratu nahi duen eta euskaldunok behar

dugun hizkuntz erOOurako beste urrats bat gehiago delakoan kaleratzen dugu.

Izan dituen aitzindarien bidetik doanez eta helburu orokor berberei jarraikitzen

zaienez, seguro asko sobera daudeke hitzaurre luze eta aspergarriak. Dena den,

lege da nola-halako aurkezpen labur bat 000 egitea

Edukiari dagokionez, liburuki berri honek, lokailu deitu ditugun zer

gramatikal batzu ditu aztergai. Ez dakigu asmatu ote dugun izen honekin. Baina

hor zehar perpausen artean, testuari lotura ematerakoan perpaus batetik bestera

eraman behar izaten den hariari eusten laguntzen diguten hainbat hitz eta

esapide berezirentzat lekua bilatu nahi izan dugu geure gramatikan. Hemen

aurkituko diren hitzak askotan perpausen arteko zirrikitu horietan kokatuak

ikusten ditugu, sarri ez dakigularik zein den garbi beren gramatika kategoria.

Hauek dira lokailu izenez bataiatu ditugun e1ementuak.

Hau dela eta, esan behar da lokailu hitza ez dugula gramatika kategoria berri

bato Kategoriaren aldetik gehienak aditzondo direla argi dago. Hauetako asko,

hain zuzen, perpausean funtsezko bi lekutan agertu ohi zaizkigu: a) galdegai

modura batzutan, eta b) mintzagai modura nahiz mintzagai denari lagun eginez.

Eta, hain zuzen, mintzagai gune honetatik perpaus batek aurrekoarekin duen

lotura zer nolakoa den aditzera emateko balio izaten dute. Bestalde, badira

liburu honetan lokailuen sailean sarrerazi ditugun beste zenbait hitz, nekez

hartzen dutenak galdegaiaren egongunea. Hala ere, bi perpausen arteko lotura

markatzeko zeregina betetzen dutela dirudi, goragokoek bezalaxe. Batak eta

besteak lokailutzat hartu ditugu.

XIII

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!