2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia 2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

EGITARAUA / PROGRAMA 543 – 11,00-12,15: IZENBURUA: gizartea krisialdian: Leturia ikuspuntu erlijiosotik hartuta. IRAKASLEAREN IZENA: Sebastian García Trujillo, euskaltzain urgazlea eta Literatura Ikerketa batzordekidea. – 12,15-13,30: IZENBURUA: Leturiaren uda ezkutua. IRAKASLEAREN IZENA: Karlos Otegi Lakuntza, euskaltzain urgazlea, Literatura Ikerketa batzordekidea eta EHUko irakaslea. – 13,30: Ikastaroaren laburpena eta amaiera.

AITZIN SOLAS Jean Haritschelhar, Literatura Ikerketaren batzordeburua 1957: badu hogei urte suntsitua izana dela Gernika, hogei urte luze frankistak nagusi direla Euskadin haien legeak, lege bortitzak hertsatzen duela euskaldun jendea. Non dira atzoko ametsak? Euskal Gobernuak erbestean segitzen du bere lehendakari gaztearekin. Gerlaren ondorioz gudarietan batzu hilak, bertzeak presondegietan, familiak sakabanatuak Europan eta Hego Ameriketan. Zer egin orduan? Nola berriz lot biziari? Nola berriz has eguneroko harremanak? Egin zitekeen gauza bakarra zen: jasan eta iraun. Jasan lehenik ez baitzitekeen bertzerik egin, halakoa zelakotz orduko giroa. Osoki baztertua zen Herriaren hizkuntza, ama hizkuntza, euskara. Espainiaren batasuna aldarrikatzen zutenentzat gaztelania zen mintzaira bakarra, kristauen mintzaira, omen. Kale-izenak, ontzi-izenak, jendeen izenak debekatu zituzten, begiek ez dezaten irakur euskal idazkirik, belarriek ez dezaten entzun euskal hotsik. Gau beltza, egiazko katakunbak euskaldunentzat bizi behar zutelarik mespretxuen pean, ixilik egon, pairatuz gerlako galtzaleak izanez. Zer egin? Jasan. Iraun halere. Osoki sakabanatuak bi mundutan bizi dira euskaldunak, Espainiakoan batzu, askatasun munduan bertzeak, bereziki bukatzen delarik bigarren mundu gerratea. Baina jadanik, gerla denboran Buenos Airesetan sortzen da Egin argitaletxea 1940an, agertuko da geroago Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos. Mexikon, Guatemalan bilduak diren euskaldunek bizirik atxikitzen dute euskal kulturaren argia. Iparraldean Herria astekaria sortzen da 1944ean Lafitte apezaren zuzendaritzapean. Eusko Jakintza aldizkariak, Jose Migel Barandiarenek bultzaturik, biltzen ditu euskal ikerlariak. Lehenbiziko urratsa, urrats haundia, bere segida baitu jadanik 1948an Baiona eta Miarritzeko euskal kulturaren kongresuarekin, bigarren bat bilduko delarik Parisen 1954ean. Egiazko berpizte bat nabari da bai Iparraldean eta bai Ertameriketan. Iparraldean Gure Herria aldizkaria, 1939ean ixildu zena, berriz sortzen da 1950an. Han idatziko dute gerla aitzinekoek, hala nola Lafittek edo Oxobik, baina agertzen da bertze belaunaldi bat Iratzeder olerkariarekin eta Larzabal antzerki idazlearekin, honek Monzonekin berritzen duela osoki euskal antzer-

EGITARAUA / PROGRAMA 543

– 11,00-12,15:

IZENBURUA: gizartea krisialdian: Leturia ikuspuntu erlijiosotik hartuta.

IRAKASLEAREN IZENA: Sebastian García Trujillo, euskaltzain

urgazlea eta Literatura Ikerketa batzordekidea.

– 12,15-13,30:

IZENBURUA: Leturiaren uda ezkutua.

IRAKASLEAREN IZENA: Karlos Otegi Lakuntza, euskaltzain urgazlea,

Literatura Ikerketa batzordekidea eta EHUko irakaslea.

– 13,30:

Ikastaroaren laburpena eta amaiera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!