26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

YON ETXAIDEREN ELEBERRI HISTORIKOAK... - Javier Rojo Cobos 583

Leienda horren istorioan oinarrituta eta zenbait aldaketa eginda, Etxaidek

nobela bat idatzi nahi izan zuen. Eta batzuetan iruditu zait nobela hau ia nobelagintzan

ikasteko ariketatzat hartu behar dela, idazleak proiektu handiagoetan

sartu baino lehenago, halako saio bat egin behar izan zuela.

Gogoratuko dut argumentua:

Lehenengo irakurketa batean, Etxaideren nobelan istorioak, N. Friedmanek

gertakarien izaeran oinarrituta egindako sailkapena gogora ekarriz, intriga

melodramatikotik eta intriga sentimentaletik, bietatik zerbait du. (2) Izan ere,

pertsonaia nagusiek (Usoak eta Beltran haren aitak) hainbat probatatik pasatu

behar dute nobela honetan zehar, bukaeran halako egoera orekatsua (egilearen

asmoak mugatutako egoera orekatsua) lortu arte.

Nobelaren argumentuak Usoaren jaiotzatik, aitaren gau-beilan denen aurrean

emakume honen ohorea garbirik gelditzen den arte hartzen du. Irakurleari

aurkezten zaion moduan, hamar kapitulutan zehar garatzen da:

1. Usoa jaiotzen da eta honen ama hil, erditzearen ondorioz.

2. Beltran, Usoaren aitak bigarren emaztea hartzen du, Otxanda. Etxean

Matxin izeneko umezurtza (Belabetz deitzen diotena) hartzen du

Beltranek. Etxera etorri berri diren pertsonaia hauek Usoaren kontra

jartzen dira.

3. Urteak pasa dira, eta Usoa oso egoera larrian aurkitzen da etxean

daukan kontrako giroa jasan ezinik. Aitak ezkontza bat prestatzen

dio, Mitxele Bidaniakorekin.

4. Ezkontza bertan behera utzi behar dute, zeren zaldunek gerrara joan

behar baitute. Handik zazpi urtera bueltatzen dira eta Beltranek, bera

kanpoan zegoen bitartean etxean ume bat jaio dela entzuten du ostatu

batean. Atal honetan ikus dezakegu historiak gertakarien garapenean

daukan eragin xumea.

5. Etxean agertzen da Beltran, Otxanda eta familiako besteen harridurarako.

Usoa giltzapetuta aurkitzen du dorreko ganbaran, nobela

gotikoaren giroa gogorarazten duen eszena batean.

(2) Garrido Domínguez-ek honelaxe definitzen ditu intriga motak:

«Intriga melodramática: el relato termina con la desgracia del protagonista,

el cual ha sido sometido previamente a diferentes pruebas; este hecho origina la

simpatía y la conmiseración del lector hacia él [...].

»Intriga trágica: la evolución y el desenlace son similares a los del tipo

anterior, aunque los separa un elemento importante: el protagonista es responsable,

al menos en parte, de su destino [...].

»Intriga sentimental: un protagonista del agrado del lector supera diversas

pruebas; al final siempre se imparte justicia poética [...]» (Garrido Domínguez

1996, 59).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!