26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

790 EUSKERA – LII, 2007, 2

tua (2). Salbuespen miragarria ere ez, halere. Euskalaritzak ez bezalako

indarra eta hedadura du katalanistikak mundu zabalean, Europan eta Europatik

kanpora. Osagarrizko datua erantsi behar zaio horri, kasu honetan eta

beste zenbaitetan: hizkuntza eta kultura katalanak bilgune bizia eta agertoki

zabala dute Frankfurt-eko Goethe unibertsitatean, Tilbert D. Stegmann

irakaslearen eta bere Biblioteca Catalana famatuaren eskutik. Frankfurteko

giro horretan ernetako hazia da, hain zuzen, aipagai dugun lan hau.

Giro horretan jasoa du Christian Münch-ek bere formazio unibertsitarioaren

zati handia: han jasotzen hasia du eta, hangoa inoiz eskutik utzi gabe,

Bartzelonan garatua (3). Bere doktore-tesiaren laburpen eguneratua da

oraingoan aipagai dugun liburua (4).

Izenburuak argi azaltzen duenez, helduen alfabetatzeaz dihardu azterketa

honek. Ez nolanahiko alfabetatzeaz ordea: hizkuntza-normalkuntzaren inguruan

garaturiko alfabetatze-saioa aukeratu du berak aztergai. Hori da bere lanaren

berezitasun argia (5). Ezinbestekoa gertatu zaio, horregatik, hizkuntzanormalkuntzaz

hitz bi esatea: hitz bi kontzeptuaz eta, nola ez, Katalunian

izandako garapenaz. Erabiliaren erabiliaz aski etxeratua badaukagu ere kata-

(2) Linguista alemanak ez dira atzean gelditu izan inoiz, soziolinguistika lantzeko orduan.

Hogei urte bete berri dira alemanezko soziolinguistikak bere aldizkari ezaguna paratu zuenetik:

Soziolinguistik. Ein internationales Handbuch zur Wissenschaft von Sprache und Gesellschaft

Ulrich Ammon, Norbert Dittmar eta Klaus Mattheier (arg.) (1987). Geroztik badakigu bertako

beste hainbat argitalpenetan ere bere lekua duela enfoke soziolinguistikoak.

(3) Münch-ek berak argi azaltzen duenez Alemaniako DAAD eta Kataluniako Institut

d’Estudis Catalans batetik, eta Consell Interdepartamental de Recerca i Innovació Tecnològica

(CIRIT) bestetik, izanak ditu Bartzelonan urte biz egindako ikerlan horretarako beka-emaile.

(4) Ikasle-garaian, hasteko, Bartzelonako Unibertsitatean egin zuen urtebete, 1991-92an.

Handik zenbait urtera Katalunian bertan egindako ikerketa-lanean oinarritua dago bere doktoretesia,

orain liburu moduan kaleratu duena. Kataluniako Generalitat-en Consorci per a la Normalització

Lingüística (CPNL) izan du Münch-ek, neurri zabalean, bere azterlan enpirikoaren aplikaziogune

nagusi. Generalitatek sortutako Institut de Sociolingüística Catalanarekin batean jardundakoa

da, bestalde, lan hori egiteko orduan. Instantzia ofizial horiezaz gainera Universitat Overta de

Catalunya (Miquel Strubell irakaslea), Universitat de Barcelona (Emili Boix, Albert Bastardas eta

Joan Solà irakasleak) eta Universitat Pompeu Fabra (Daniel Cassany irakaslea) bide-erakusle

izanak ditu. Junta Permanent de Català (Carme Bover, Toni Soler eta Lluís Ràfols Ràfols) oso

bertatik ezagutua du orobat. Esan dezagun, bidenabar, euskaldunokin ere izana duela Christian

Münch-ek harremanik, lana amaitu aurreko fasean. Katalunian eta hemen (IRALEn, HABEn,

IVAPen) zer neurritan bide beretik genbiltzan, eta zer neurritan bestelako jokamoldez geniharduen,

berariaz aztertu nahi izan zuen Münch-ek. Gogoan dut elkarrekin izandako lan-bilera eta harremansegida.

IVAPeko Jesus Eizagirrerekin eta HABEko Pello Esnalekin izandako harremanak ere bai.

Ez dugu beraz ezezaguna gure artean, ikasbideari dagokionez. Neskalagun (honez gero emazte?)

euskalduna izateak sendotu baizik ez ditu egin, jakina, harreman-lotura horiek.

(5) Aparteko gertakaritzat har liteke, hainbatean, Münch-en ikerlan hau. Aparteko gertakaria

da, lehenik eta behin, Kataluniako hizkuntza-politika instituzionalaren ebaluazio-saioa egiten

saiatzen delako, ekimen horren argi-itzalak kanpotik eta barrutik begiratuz aldi berean. Horrelakorik

gutxi ikusten da oro har, gure aldeotan; are gutxiago, doktore-tesietan. Aparteko gertakaria

da bere azterketa, bestalde, helduen katalanezko alfabetatze-lana acquisition-planning eta statusplanning

aldetik arakatzen saiatzen delako aldi berean. Aldi-berekotasun hori Münch-en lanaren

aldeko ezaugarritzat har liteke orobat.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!