26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LETURIAREN UDA EZKUTUA... - Karlos Otegi 757

– Walt Whitman-en Belar hostoak.

– Emily Dickinson zenbait poema. Adibidez, 1472.a:

Udako zerua ikustea / poesia da, hori liburu batean inoiz ez badago

ere– / egiazko poemak ihesi doaz.

– Lizardiren «Bultzi-leiotik», «Sagar-lore», «Baso itzal», «Eusko– bidaztiarena»,

«Izotz-ondoko iguzki», eta abar.

– Paul Eluard-en poema ugari, askatasunaz eta amodioaz, esaterako.

– Saint-John Perse-ren Laudorioak:

Poza! Oi poza, zeru gorenetan askatua!

esaldian, adibidez.

– Pablo Nerudaren soneto eta oda ugari.

– Pere Gimferrer edo Jorge Riechmann-en amodiozko poemak.

– Bitoriano Gandiagaren Elorritiko zenbait poema: «Zoriontsu nazan,

itaundu deustazu» bertso-lerroz hasten dena, adibidez.

– Juan Ramon Madariagaren Argia sortzen den izartegia poemarioa.

– Eta abar.

Beraz, errepikatuz: bai, tristura, irrika, ase ezina edo oinazea literatura

iturri oparo dira, baina baita alaitasuna, poza, betetasuna ere. Hauek ere badira

poesiarako sorburu.

Aipagarria biltzaileak psikoanalisiaz egiten duen erreferentzia (66-69).

Bere ikuspuntu sendotzeko psikoanalisiaren planteamendua gogorarazten du.

Bai, psikoanalisira jo gabe ere, barne esperientzia psikologikoari erreparatuz

gero, tristurak, frustrazioak, larriuneak, paperean idatzita jartzeak lagundu

egiten du baretasuna, lasaitasuna lortzen, barne tentsioa apaltzen. Biltzailearen

azalpenak bat egiten du, puntu honetan behintzat, psikoanalisi

freudiarraren ikuspegiarekin.

Psikoanalisi freudiarraren arabera, arte sortzaileak, idazleak ere bai, bere

desira ez gauzatuak sorkuntza artistikoan, fantasiaren laguntzaz bideratzen

ditu; bere amets betegabeei sortze lanean ematen die irteera. Asegabetasuna

da sorketa artistikoaren iturburua. Freudek «Poeta eta fantasia» lan teoriko

giltzarrian, honela dio: «Baiezta daiteke pertsona zoriontsua ez dela inoiz

fantasian aritzen; bai asegabea, eta hau bakarrik, hain zuzen.» Asegabeko

instintuak dira fantasien –egun argiko ametsen– eragileak, eta fantasiak desiren

asetze bat. Beraz, irrika, asegabetasuna, dago poesiaren, sortze literarioaren eta

batez ere –Freudentzat– tragedia klasikoaren erroetan. Idaztea, sortzea lasaibidea

da, desirak nolabait gauzatu egiten baitira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!