26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

LETURIAK BERROGEI ETA HAMAR URTE BETE... - Ana Toledo Lezeta 555

historikoa ere. Pertsona historiko hau abiapuntu hartzen duen eleberrian pertsonaia

grinatsua irudikatzera behartua ere bazegoela esan daiteke.

Arazoa arazoaren atzetik duen pertsonaia aurkezten du Etxaidek. Arazo

horien aurrean eroapenik edo etsipenik ezagutzen ez duen pertsonaia, gainera.

Haatik, Piarresek ez du arazo bihurtzen arazoa; izan ere, buruhaustetan murgildu

gabe, unean-unean sortutako gatazkari erantzun egingo dio: gogoko ez

duen arren, gurasoek hautatutako Engrazirekin ezkondu egingo da; emazteak

maitalea duela jakitean azkar asko erreakzionatuko du ustezko maitaleari tiro

eginaz, gero, pertsonaz erratzearen ondorioz, beste norbait izan bazen ere,

hilotz gelditu zena...

Euskal eleberrigintzaren sorreratik Leturiaren egunkari ezkutua kaleratu

arteko tartean argia ikusi zuten eleberrietako pertsonaia nagusiak aztertuz gero,

Joxeba Leturia eta Joanak-joaneko Piarres dira eroapena eta etsipena ezagutzen

ez duten bakarrak: biak dira pertsonaia grinatsuak, apasionatuak, jarduleak

−bata, gogamena bide, bestea, ekintza bide−, beren burua besterik gogoan

ez duten pertsonaiak.

Nahiz Piarresek, nahiz Leturiak eragozpenak dituzte beren xedeak eskuratzeko.

Kanpo-munduak jartzen dizkio oztopoak Piarresi, bere barne-munduak,

berriz, Leturiari. Helburuen lorpenerako oztopoak ipintzen dituztenen kokalekua

desberdina den arren, biak dira oztopoei aurre egiten dietenak.

Alderdi honetatik begiratuta Piarres litzateke Leturiaren antzik handiena erakusten

duen pertsonaia.

Alabaina, bere kezka filosofikoetan galdurik dabilen Leturiaren eta bere

grinen menpe bizi den Piarresen artean bada alderik. Leturiak modu gatazkatsuan

bizi du bere gatazka: une bakoitzean bizi duen arazoak oinazetu egiten

du. Ez horrela, Piarres; izan ere, bere arazoek sorrarazi ziezaioketen sentimenduek

ez dute eragiten konta-jariorik.

Bere arazoari irtenbidea bilatzen ari den pertsonaia bezala mamitzen da

Leturia egunkariaren orrialdeetan barrena. Joanak-joaneko kontalariak, berriz,

ez du aurkezten bere arazoei irtenbidea bilatzen ari den pertsonaia. Batak eta

besteak arazoaren aurrean hartzen duten jokabidea gisa honetan laburbil daiteke:

bata irtenbide bila dabil; bestea, ez dator testura irtenbide bila, baizik eta

sorrarazi dioten arazoari erantzunaz. Leturia irtenbidea bilatuz dabilen pertsonaia

bezala itxuratzen da. Piarres, berriz, ez dator testura irtenbidea bilatuz,

erabakiak gauzatuz baino. Honela, Leturia nola doan eginaz erakutsi egiten da

testuan, ez horrela, Piarres.

Leturiak eginiko ibilbidea egunkariaren orrialdeetan adierazia dago. Aitzitik,

Joanak-joaneko kontalariak ez du erakusten Piarresen ibilbidea. Kontatzen

ditu, jakina, Piarresek egindako eta jasandako gertaerak, baina ez ditu

ikertzen kausak: kausa esatera hel daitekeen arren, −aitaren antzik ez izatea

oinordekotza kendu nahiaren arrazoi bezala, adibidez−, inoiz ez da xehetasu-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!