26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

670 EUSKERA – LII, 2007, 2

Amaitzeko Joxe Azurmendiren «Kierkegaard-en “Egunkari ezkutua”»

(38) lanaren berri aurkeztu nahi dugu laburzki. Argi eta garbi adierazten

digu Azurmendik nola Kieerkegaard-en eragina Txillardegirengan batetik zuzen-zuzena

den, irakurketetarik datorkiona, eta bestea Unamunoren bidez,

daniarra izan baitzen Unamunorengan eraginik handiena izan zuena.

Halaber, azpimarratzen digu bigarren nobelaren protagonista den Leartzaren

subjetibismoa, funtsean subjetibismo modernoa besterik ez zena, ezin

zezakeela onar Orixek, batez ere existentzialismoak uko egiten ziolako aristoteliko-tomisten

sustantzia eta esentziaren izateari. Eta bidenabar Mitxelenak

ere ikusten zuena Leturia baitan, mundu berri baten oihartzuna: ezkontza

tradizionalaren eta erlijio tradizionalaren kritika. Eta bestetik indibidualismoaren,

antidogmatismoaren eta egiaren erlatibismoaren aldarrikatzea. Gaur

bertan oraindik Leturiak konpromiso erradikalarekiko deiadar bat suposatzen

duela.

Eta, beraz, amai dezadan. Hona bada bildurik garaikide zenbaiten iritzia.

Koldo Mitxelena, Luis Villasante, Iñaki Bastarrika, Andima Ibiñagabeitia, Jon

Mirande, Nemesio Etxaniz, Antoni Urrestarazu eta Xabier Azurmendi, honek

geroxeago idatzi bazuen ere. Denak bat zetozen euskal literaturaren alorrean

nobela hark, Leturiaren egunkari ezkutua-k sentsibilitate eta adierazpen molde

berri bat zekarrela azpimarratzean, garai berri baten aitzindari zela, moral aldetik

eta euskararen trataerarekin erabat ados ez izan arren.

Eta besterik ez gaurkoz. Milesker zuen arretagatik.

(38) TXLG, 117-137.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!