26.08.2013 Views

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

660 EUSKERA – LII, 2007, 2

Bide ortatik Euzkadiko sinismen-oztua, otzagotzea baizik ez dute iritxiko

(1953-VI-15).

Zaitegi behin eta berriro ari zitzaion laguntza eske Euzkal Gogoa

zuzentzearren eta Ameriketara hurbiltzeko bere aldamenera, eta azkenean

lortu zuen Andimak erabaki hori har zezan. Lehendakariak berak antolatu

zuen despedida eder bat sekulako afari batekin (1954-II-21), baina itsasoaz

bestaldean berehala ohartu bide zen Guatemala ez zela Parise. Honelaxe

idatziko dio Miranderi: Aldaketa aundia, adiskide, ortik onakoa. Au ez

da Paris, urrik eman ere: or igaro zazpi urte luzeak ez ditut bereala

aantziko, ez orixe, Euskalerria eta Europa zaharra, barneegi daramazkit

ene biotzean. (1954-III-25).

Beraz, Euskadi-mina ez ezik Paris-mina berehala sortu zitzaion. Eta hau

menderatzeko lanari uztartzea bezalakorik ez zuen ediren, Zaitegik zuzentzen

zuen Ikastola Nagusian, Landibar Lizeoan, latinezko klaseei, eta Euzko Gogoarako

idazlanei jotake eutsiz. Baina Guatemalako matxinadaren ondorioz

sortu zitzaizkion arazoak poliziekin animoa apalduko diote.

Aitorle eta animatzaile Koldo Mitxelena aurkituko du, eta honela bere

animoa eroriaren berri ematen dioenean, nola jaiki eta erori dabilen halaxe

arituko zaio gutun batean:

Beti bezela ari naiz ni, ieiki ta erori, erori ta ieiki. Auxe, atzerriko lorra

geroago ta aztunago gertatzen ari zaitala. Amar urte laster zama akigarri au bizkargainean

daramadala. Arinagoa egiten zitzaidan Parisen Euskalerriko aizeak

urbilago izaki, emen aldiz, gero ta pixuago. Burmuina ere elkortzen ari zait, luma

nagitzen, biotza zainiltzen. Onenak eman ditudala deritzat. (1955-VI-24).

Hona idatzi ziona Miranderi Txillardegiren obrari buruz:

Ene adiskide maitea:

JON MIRANDEri

Parisera

Caracas, 1957-XII-12

[…] Irakurria duzu or nunbait, Leturiaren egunkari ezkutua. Txalo andiak

jo dizkiot egileari ene kritika-bideari jarraituz. Zuk zer derizkiozu liburu berri

orri. Esango didazu zerbait, zure kriteria elerti gaietan guztiz dalako jakingarria

neretzako.

Beti bezela ari naiz emen gaindi, Europa-mina ezin gainditurik. Lurralde

auetan aspertuta bizi naiz, asto belarrandiz inguratuta, batez ere gure kolonian,

benetako kolonia... Euskeraren egunez apari bat egin zuten aberri izkeraren alderako...

Ni ez nintzan joan. Okaztuta naukate eta ez dut aien batzarretan nere

bururik agertu nai... Eta bakarrean ari naiz, ixilean ene gelatxokoan sartuta...

Irakurri, idatzi... eta abar.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!