2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia 2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

658 EUSKERA – LII, 2007, 2 Oñan (1929-32) filosofia egindakoan hautatu beharrean aurkitu zen, edo Madridera soldaduska egitera joan edo Colombiara maisu gisa joan. Noski, ez zuen batere dudarik izan eta Ameriketan iragan zituen hiru urte Bogotan eta Bucaramangaran. Handik itzulitakoan Marneffe-ra (Belgika) bidali zuten Teologia eta Eskubide Kanonikoa ikastera. Hemendik ere jarraiki zion jesuiten aipatu errebistaren «Idazti berriak» erreseina sailerako artikuluak bidaltzen (1934). Baina 1935eko pazkotan bere bizitza guztian adiskide kuttun izango zen Jokin Zaitegiri Konpainia uzteko erabakiaren berri –Biotza dardaraz eta begiak iturri– emango dio Marneffetik zuzendu gutun batean, alegia, apaizteko bezperetan zegoelarik habituak zintzilikatzea erabaki zuela. Lauaxetak bezala, euskara eta Euskadiren alde lan egitea hobetsi zuen, ikusten baitzuen Konpainia buruekiko obedientzia eta bere bihotzak agintzen ziona ezin uztartuak zirela. Hemezortzi urte luze eta diziplina latzean jesuitekin bizi ondoren etxera itzuli zen, beraz, Deustura, ama han bizi baitzen, eta bizitzeko beharraren beharrez Portugal aldera jo zuen, eta hantxe Lisboa ondoko Trafarian zegoelarik, dinamita fabrika batean lanean, gerra zibilak harrapatu zuen, zeinek honako sentimendua ernaraziko zion: Poz biderik ez dut, nereen berririk baterez. Emengo izparkarietan berri zenbait irakur izan ditut baina berriok naigabea areagotzen didate (1936-XI-10). Gerrak, noski, ez zuen gauza onik inora ekarri. Aberriak eta euskerak kezkatzen zuten batik-bat Andima, bere biziak baino areago, eta lekuz aldatzea pentsatzen du, Zaitegiri beste gutun batean argitzen dioenez, ... ez ote zenuke beste lurralde batean aire bigun eta atseginagoak artzeko tokirik? [...] patxisten amorrua erbesteraino eltzen baita (1939-III-16). Bukatzen denean gerra, Deustura, amarengana itzuliko da, baina ez da eskuak geldirik edukitzeko jaioa, eta Erbestean dagoen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu eta agindupean ezarten du bere burua, eta Pepe Mitxelenaren agindupean, Anton Zugadirekin batera Aliaduentzat informazio lanak egiten saiatu zen. Garai honetako albiste oso gutxi dugu. Noizean behin Madrid edo Bartzelona aldera joaten omen zen espioitza lanek hala eskaturik. Euskara, ordea, ez zuen ahantzirik, beraxek urte anitz beranduago «Aur- Ikastolak» artikuluan, gogoratuko duen bezala: Gudu-ondoko urteak ziran, illun, itun eta astunak; gosea garai, malkoa nonnai, beldurra berriz, biotz guztietan ernai, salatariak ari baitziran espetxeak errugabez eta illobiak illotzez betetzen [...] Egun aietan ia egunero joaten nintzan gure Azkue aundiari agertutxo bat egitera. Ribera’ko etxe zar artan arkitzen nuen beti, leize-zulo beltz batean galduta bezela. Inor gutxi agertzen zitzaion orduan gizon aundi ari, alare antxen zegoen bakartasunik aundienean, beti lanean euskeraren alde, asperdu gabeko ekinean. Pozik artzen ninduen gure apaiz aundiak eta nik ere pozik idarotzen nituen berarekin ordutxo aiek. (Eman, 5, 1967).

LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA... - Patri Urkizu 659 Halako batean, salakuntzaren baten ondorioz edo, 1947ko martxoaren 15ean, zehatzago izatearren, polizia joan zitzaion etxera bila, baina atzeko partetik jauzi egin eta ihes egitea lortu zuen. Handik egun batzuetara Parisetik ilobei bidalitako gutun batean Bach-en Fuga arrakastaz jotzea lortu zuela, adierazten zien. Pariseko desterruan iraganen ditu 1947tik 1954erako urteak Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuan, Quentin Bouchart kalean zeukan bulegoan. Urte emankorrak izan ziren benetan hauek, eta garai honetakoak dira ere gutunik gehienak. BBC-erako programak prestatzen zituen, euskerazko klaseak ematen (bere ikasle aurreratuenen artean zuberotar etorkiko ziren J. Mirande eta Peillen anaiak izango dira) eta artikulu ugari errebista ezberdinetarako (Guatemalan Zaitegik zeraman Euzko Gogoa-rako, Pariseko Euzko Deya-rako «Euskal orrija» antolatzen, Fagoagak zuzentzen zuen Gernika-rako, bai eta Alderdirako ere). Politika, musika, kultura, euskara eta euskal literatura izango ditu aztergai nagusienak bere luma zorrotz, trebe, oparo eta joriak. 1951-eko martxoaren 24ean Zaitegi, Mirande, Krutwig, Peillendarrak eta Irujorekin batera PEN Euskel Kluba sortu zuen, bera idazkari izendatu zutelarik. International PEN-Bulletin of Selected Books- erako euskal idazleen obren berri (Bizia garratza da, Ama-semeak Arantzazu’ko kondairan, Euskaldunak, Goldaketan) ematen zuten artikuluak idazten zituen Miranderekin batera (1952). Aldizkarietan euskal lanez egiten dituen kritikak, ordea, –kritikari baino areago berriemale, zabaltzaile nekaezina baitzen–, beti izango dira alde onak goraipatzeko, eta soilik gutunetan ageri da duen benetazko iritzia. Adibidez, Krutwig-en idazkera dela eta honako idatziko dio Zaitegiri, Krutwig’en euskera benetan bitxia! Atzo, ain zuzen ere, Mirande’ek esaten zidan gazte orren izkuntza Olabide’na bainon askoz ere zailagoa dela (1951-IV-16). Leizaolak agertu berri zuen euskal literaturaz lan bat eta honakoa aitortuko dio berriro Zaitegiri, –erdizka baizik gure olertiaz ez zaigula yabetu esango nuke– (1952-V-26). Eta beste batean ozpin-ontzia isuri nahirik, ez Jokini bere adiskide kuttun zuen Joni baizik hauxe adieraziko dio, Asperturik nago igaro iru auetan ater gabe txalo joka ta kritika idazten (1952-XII-4). Gutun horien bitartez jarraiki diezaiekegu dudarik gabe euskal kulturan memento hartan ematen ari ziren aldaketa nagusiei. Nola goraipatzen duen (1953-I-7) hainbesteineko eskandala sortu zuen «Liburu Lizunetaz» Jon Mirandek idatzitako artikulua, nola Nemesio Etxanizi idatzitako beste batean dioen, egia esan, literatura gordin eta ausarditsu baten bearrzanean arkitzen gera, bestela jai dago. Eliza ez da bere lotalditik esnatu euskeraz pekatu mortala ikusten denean baizik (1953-IV-29), eta nola eliza-zentsoreen jokaera maltzurra Zaitegiren Bidalien Egiñetaz salatzen duen bortizki, zeren eta

658 EUSKERA – LII, 2007, 2

Oñan (1929-32) filosofia egindakoan hautatu beharrean aurkitu zen, edo

Madridera soldaduska egitera joan edo Colombiara maisu gisa joan. Noski, ez

zuen batere dudarik izan eta Ameriketan iragan zituen hiru urte Bogotan eta

Bucaramangaran. Handik itzulitakoan Marneffe-ra (Belgika) bidali zuten Teologia

eta Eskubide Kanonikoa ikastera. Hemendik ere jarraiki zion jesuiten

aipatu errebistaren «Idazti berriak» erreseina sailerako artikuluak bidaltzen

(1934). Baina 1935eko pazkotan bere bizitza guztian adiskide kuttun izango

zen Jokin Zaitegiri Konpainia uzteko erabakiaren berri –Biotza dardaraz eta

begiak iturri– emango dio Marneffetik zuzendu gutun batean, alegia, apaizteko

bezperetan zegoelarik habituak zintzilikatzea erabaki zuela. Lauaxetak

bezala, euskara eta Euskadiren alde lan egitea hobetsi zuen, ikusten baitzuen

Konpainia buruekiko obedientzia eta bere bihotzak agintzen ziona ezin uztartuak

zirela.

Hemezortzi urte luze eta diziplina latzean jesuitekin bizi ondoren etxera

itzuli zen, beraz, Deustura, ama han bizi baitzen, eta bizitzeko beharraren

beharrez Portugal aldera jo zuen, eta hantxe Lisboa ondoko Trafarian zegoelarik,

dinamita fabrika batean lanean, gerra zibilak harrapatu zuen, zeinek

honako sentimendua ernaraziko zion: Poz biderik ez dut, nereen berririk baterez.

Emengo izparkarietan berri zenbait irakur izan ditut baina berriok

naigabea areagotzen didate (1936-XI-10).

Gerrak, noski, ez zuen gauza onik inora ekarri. Aberriak eta euskerak

kezkatzen zuten batik-bat Andima, bere biziak baino areago, eta lekuz aldatzea

pentsatzen du, Zaitegiri beste gutun batean argitzen dioenez, ... ez ote zenuke

beste lurralde batean aire bigun eta atseginagoak artzeko tokirik? [...] patxisten

amorrua erbesteraino eltzen baita (1939-III-16).

Bukatzen denean gerra, Deustura, amarengana itzuliko da, baina ez da

eskuak geldirik edukitzeko jaioa, eta Erbestean dagoen Eusko Jaurlaritzaren

zerbitzu eta agindupean ezarten du bere burua, eta Pepe Mitxelenaren agindupean,

Anton Zugadirekin batera Aliaduentzat informazio lanak egiten saiatu

zen. Garai honetako albiste oso gutxi dugu. Noizean behin Madrid edo Bartzelona

aldera joaten omen zen espioitza lanek hala eskaturik.

Euskara, ordea, ez zuen ahantzirik, beraxek urte anitz beranduago «Aur-

Ikastolak» artikuluan, gogoratuko duen bezala:

Gudu-ondoko urteak ziran, illun, itun eta astunak; gosea garai, malkoa nonnai,

beldurra berriz, biotz guztietan ernai, salatariak ari baitziran espetxeak errugabez

eta illobiak illotzez betetzen [...] Egun aietan ia egunero joaten nintzan gure

Azkue aundiari agertutxo bat egitera. Ribera’ko etxe zar artan arkitzen nuen beti,

leize-zulo beltz batean galduta bezela. Inor gutxi agertzen zitzaion orduan gizon

aundi ari, alare antxen zegoen bakartasunik aundienean, beti lanean euskeraren

alde, asperdu gabeko ekinean. Pozik artzen ninduen gure apaiz aundiak eta nik

ere pozik idarotzen nituen berarekin ordutxo aiek. (Eman, 5, 1967).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!