2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia 2007, 2 52. liburukia (2. aldia) BILBO - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

546 EUSKERA - LII, 2007, 2 kia. Ertameriketatik heldu zaigu aldizkari berri bat Euzko Gogoa deritzana. Zaitegiren ardurapean, hats berri batekin Orixek eta Ibinagabeitiak lehenik eta gero Iratzeder, Mirande, Peillen eta Salbatore Mitxelenak erakusten dute euskal literaturaren iraupena. Hegoaldean, mundu aparte horretan, urteak iragaiten dira gau ilunean, han behar baitzen jasan, denbora berean iraun. Euskara ez baldinbazen haizu leku publikoetan, halere gelditzen zen toki berezia, etxea, etxearen baitan gurasoek, anai-arrebek, aitona-amonek euskarari atxikiak, ez baitzuten haustera uzten belaunaldien arteko lokarria, ama hizkuntza. Hala nola supazterretan hautsez estaltzen zen azken itxindia iraun zezan biharamun goiza arte, su hazia bilakaturik, eta sua berriz piztuz, halaber euskal etxea, xori ohantze idurikoa, beroa, maitasunez betea, euskal ametsez hornitua, beti zutik zegoen berpizteari itzulia. Lehenbiziko argi-zirrinta 1948an aurkitzen da Egan kaleratzen delarik, Real Sociedad de los Amigos del País aldizkariaren gehigarri gisa, osoki euskaraz, Mitxelena, Irigarai eta Arrueren ardurapean. Horrekin, egiazki, euskara agertzen da publikoki, beste arnasa hartzen du idazle berri batzuekin, Aresti edo Txillardegirekin. Laster ere Itxaropena argitaletxeak sortzen du Zarautzen Kulixka sorta deritzan bilduma euskal literaturari osoki idekia. Bizkaiak ez du atzetik egon nahi. Hortarako, zenbait urte berantago, 1953an hain zuzen, Aita Imanol Berriatua frantziskotarraren inguruan biltzen dira bizkaitar idazle gazteak, Anaitasuna deritzan hilabetekaria sortuz Euskaltzaindiaren gerizapean. Ez da dudarik iratzartzen ari dela Hegoaldea, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaia. Nola ez aipa frantziskotarrek euskal kultura eta literaturari eman dieten bultzada berrogeita hamarreko hamarkadan! Arantzazuko komentua izan da beharrezko aterbea, toki egokia euskal pentsaerarentzat, teologian, filosofian, soziologian. Jakin aldizkariak bildu ditu, 1956an hasiz, euskal intelektualen gogoetak, aurrerapen bat erakutsiz giza-zientzietan bereziki. Denbora berean Aita Onaindiari esker karmeldarrek argitaratu zuten Mila euskal olerki eder bilduma zoragarria, ni bezalako ikasle edo ikerleek xurgatu dutena, bereganatuz arbasoek utzi ziguten altxorra. 1956an ere Euskaltzaindiak biltzen ditu bere lehenbiziko kongresuan hizkuntzaren inguruan lanean diharduten ikerleak. Haize berri batek jotzen du Euskal Herri osoa. Haize berriaren lekuko hor dago, 1957an agertua, Txillardegiren eleberria, Leturiaren egunkari ezkutua. Orduan euskal narratibak bertze aurpegi bat erakusten du Europatik datozen pentsaerez hornitua. Dirudienez, aro berri bat sortzen ari da eleberriarentzat. Hala pentsatu du Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeak (L.I.B.) Jardunaldi batzu eskainiz Donostian Txillardegiren eleberriaren kaleratzearen berrogeita hamar urteren buruan.

LETURIAK BERROGEI ETA HAMAR URTE BETE DITUELA ETA Euskaltzaindia. Deustuko Unibertsitatea Ana Toledo Lezeta Euskaltzaindiak urtean zehar antolatzen dituen jardueretan bere tartea izan ohi du urteurrenak; izan ere, urteurrenaren ospakizunak idazlea eta bere obra gogoratzeko aukera aproposa eskaintzen du. Aitzakia honetaz baliatuz, idazlea eta bere obra arreta gune bihurtzen da, zeinahi idazlek gustukoen lukeen moduan, bihurtu ere: bere obra berraztertuz. Berraztertuz, bai, denbora ez baita igarotzen alferrik. Eta denboraren joan horretan obra ikusteko modua, obrara hurbiltzeko modua, obra irakurtzeko modua alda daiteke, zeren eta literaturaren sisteman termino bat, obra, idazlana, aldaketarik gabea da, iraunkorra da; ez horrela, bestea, idazlanetik kanpo dagoen mundua. Osagai aldakorra irakurlearen erantzuna da, irakurle honek bere historia propioa, bere hizkuntza, bere askatasuna baitakar idazlanera. Irakurle bakoitzak bere formaziotik, bere garaitik irakurtzen du. Urteurrenen ospakizunak, betiere, abagune egokia eskaintzen du sorlana beste garai batetik irakurtzeko. Hala egingo da orain eta hemen, aurten berrogei eta hamar urte betetzen dituen Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuarekin (1957). Topiko hutsa da, baina, zinez, berrogei eta hamar urte hauetan gizartea asko aldatu da. Jakina, baita euskal gizartea ere. Leturiaren egunkari ezkutuak, berriz, duela berrogei eta hamar urte bezalaxe dirau. Idazlanaren hartzailea, ordea, aldatuz joan da. Horregatik, urteurrenak Leturiaren egunkari ezkutua berrirakurtzeko parada aproposa eskaintzen zuela uste izan du Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak eta horretarako Euskal Herriko Unibertsitatearen 2007ko Uda Ikastaroen barnean honako biltzar hau antolatu du. Gauza ezaguna da estrukturalismo txekiarrean Jan Mukarovskyk literatur kritika eta literatur historia elkarrengandik berezirik atzematen zituela. Kritikak, gauzatuta dagoen egitura iraunkor legez ikusten du literatur obra; historiak, bere aldetik, egitura hori bera mugimenduan atzematen du, elementuen trukatze etengabean. Mukarovskyrentzat literatur historiak honako irizpide honetan oinarritu behar du: berrikuntza-maila.

546 EUSKERA - LII, 2007, 2

kia. Ertameriketatik heldu zaigu aldizkari berri bat Euzko Gogoa deritzana.

Zaitegiren ardurapean, hats berri batekin Orixek eta Ibinagabeitiak lehenik eta

gero Iratzeder, Mirande, Peillen eta Salbatore Mitxelenak erakusten dute

euskal literaturaren iraupena.

Hegoaldean, mundu aparte horretan, urteak iragaiten dira gau ilunean, han

behar baitzen jasan, denbora berean iraun. Euskara ez baldinbazen haizu leku

publikoetan, halere gelditzen zen toki berezia, etxea, etxearen baitan gurasoek,

anai-arrebek, aitona-amonek euskarari atxikiak, ez baitzuten haustera uzten belaunaldien

arteko lokarria, ama hizkuntza. Hala nola supazterretan hautsez estaltzen

zen azken itxindia iraun zezan biharamun goiza arte, su hazia bilakaturik,

eta sua berriz piztuz, halaber euskal etxea, xori ohantze idurikoa, beroa, maitasunez

betea, euskal ametsez hornitua, beti zutik zegoen berpizteari itzulia.

Lehenbiziko argi-zirrinta 1948an aurkitzen da Egan kaleratzen delarik,

Real Sociedad de los Amigos del País aldizkariaren gehigarri gisa, osoki

euskaraz, Mitxelena, Irigarai eta Arrueren ardurapean. Horrekin, egiazki,

euskara agertzen da publikoki, beste arnasa hartzen du idazle berri batzuekin,

Aresti edo Txillardegirekin. Laster ere Itxaropena argitaletxeak sortzen du

Zarautzen Kulixka sorta deritzan bilduma euskal literaturari osoki idekia.

Bizkaiak ez du atzetik egon nahi. Hortarako, zenbait urte berantago,

1953an hain zuzen, Aita Imanol Berriatua frantziskotarraren inguruan biltzen

dira bizkaitar idazle gazteak, Anaitasuna deritzan hilabetekaria sortuz Euskaltzaindiaren

gerizapean. Ez da dudarik iratzartzen ari dela Hegoaldea, bereziki

Gipuzkoa eta Bizkaia.

Nola ez aipa frantziskotarrek euskal kultura eta literaturari eman dieten

bultzada berrogeita hamarreko hamarkadan! Arantzazuko komentua izan da

beharrezko aterbea, toki egokia euskal pentsaerarentzat, teologian, filosofian,

soziologian. Jakin aldizkariak bildu ditu, 1956an hasiz, euskal intelektualen

gogoetak, aurrerapen bat erakutsiz giza-zientzietan bereziki. Denbora berean

Aita Onaindiari esker karmeldarrek argitaratu zuten Mila euskal olerki eder

bilduma zoragarria, ni bezalako ikasle edo ikerleek xurgatu dutena, bereganatuz

arbasoek utzi ziguten altxorra. 1956an ere Euskaltzaindiak biltzen ditu bere

lehenbiziko kongresuan hizkuntzaren inguruan lanean diharduten ikerleak.

Haize berri batek jotzen du Euskal Herri osoa.

Haize berriaren lekuko hor dago, 1957an agertua, Txillardegiren eleberria,

Leturiaren egunkari ezkutua. Orduan euskal narratibak bertze aurpegi bat

erakusten du Europatik datozen pentsaerez hornitua. Dirudienez, aro berri bat

sortzen ari da eleberriarentzat. Hala pentsatu du Euskaltzaindiko Literatura

Ikerketa Batzordeak (L.I.B.) Jardunaldi batzu eskainiz Donostian Txillardegiren

eleberriaren kaleratzearen berrogeita hamar urteren buruan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!