26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

536

Larringan aranzaBaL, L.M.: Testua, testu-generoa eta hizkuntzaren...

tzea. Bestalde, aldiko kasketaldiak, moda eta bilin-bolonka efektua gaindi -

tzeko bidea izan liteke, bereziki metodologiaren alorrean.

c) Testua, testu-generoa, diskurtsoa… nozio eta espazio deskriptibo berriagoak

sartu zaizkigu hizkuntzen irakaskuntzan. nozio horiei ateak ireki zaizkie

hizkuntzaren irakaskuntzan. gero eta balio handiagoa ematen zaie. Baina testuak

eta testu-generoak ikas/irakaskuntzaren objektu bihurtzen ari dira, horien

gaineko jakintzak transmititzen hasiak gara, ustez, gero ondorio gisa

aplikatu egingo direla. Testuen eta generoen deskripzioak egin ditugu, zenbaitetan

testuaren didaktizazioan ere gutxi-asko asmatzen ari gara (adibidez,

sekuentzia didaktikoak). Baina huts eta akats larrienak, ustez, pedagogizazioan

ari gara egiten: hemen lehengo lepotik dugu burua, eta aurreko lakio berean

erortzen ari gara. Lehen gramatika irakasten genuen, orain testuari buruzko

“jakintzak” erakusten ditugu. Testuak eta testu-moldeak ikas- eta irakats-objektu

bilakatzen ari dira, beste batean gramatikarekin egin zena errepikatuz.

Jokatzen da testua eta testu-generoa jakintza multzo bat balira, menderatu beharrekoa.

Testu-generoak ezer badira, laguntza eta bitarteko (plataforma) dira,

ez jomuga. Barru-barruan bi jokabide oker daude hor: metodologikoa bata,

aplikazionismoa praktikatzea; epistemologikoa, bestea, azken buruan nolabaiteko

platonismoa onartzen duena, baina kontuan hartu behar da jakintza ez

dela mintzaira, ez dela aski testu ezaugarriak buruz ikastea, testuaren erabilera

bermatzeko. Tentazio horretan erortzen ari garen susmoa dugu. susmo hori,

bestalde, ez da pertsonala, talde oso batena baizik.

d) Halatan, isD-ren ikuspegia urrutitxo geratzen ari zaigu. izan ere, metodologian

aldaketa batzuk egin badira ere, tamaina handiko beste hainbat ondorio

ez dira gauzatu. Esaterako, testu-generoa kategorien arteko gorabeherak eta bariazioak,

artikulazio horretako balio soziala... erabilera desberdinen ber-semiotizazioak,

oro har. Hezkuntz sistemek ez ditu jaso isD-ren ildoan planteatzen

diren puntu zabaletako asko, besteak beste, testu-generoek (erredakzioaren sozializazioak)

heziketan duen bitartekari-balioa. Mintzairaren oinarrizko dimen -

tsio soziala etengabe ateratzen da, eta kontuan hartzekoa da behin eta berriz eta

maila guztietan: gramatika mailan, testu mailan, eta diskurtso mailan.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 505-539. Bilbo

issn 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!