Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

irakasteredu elebidunetan eta euskararen azterketan (iker)molde berriak Sarrera idiazabal, itziar euskal Herriko unibertsitatea barreña, andoni universidad de Salamanca Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 455-462. bilbo iSSN 0210-1564

456 idiazabal, i. - barreña, a.: Irakasteredu elebidunetan eta euskararen azterketan ... liburu honen helburua izenburuak berak adierazi nahi du. euskarari buruz eta haren ikas/irakas prozesuaren inguruan egiten den ikerkuntza jaso - tzea da asmoa, euskararen irakaskuntzan aurrerapauso kualitatiboa eragiteko. euskal Herrian indarrean dauden irakastereduak oso egoera zailean sortu ziren, eta gizartearen eta gobernuaren ahalegin handia behar izan dute aurrera egiteko. abiatu zirenean, zein 1983an lehenengo aldiz legearen babesa lortu zutenean, ezer gu txi genekien haurrek euskaraz zer egiteko (esateko) gauza ziren. ez genekien, ezta ere, eskolan ikasi behar zen euskara hori zer zen, zer nolako ezaugarriak zituen. gainera, irakaskuntzan hizkuntza idatziak lehenta - suna izan du urteetan, ahozkoa ren gai ne tik. bestalde, bi hizkuntzekin lan egitera behartuta geunden. Hego euskal Herrian, gaztelaniaren eskolatze-eredua ezagutzen genuen, eta iparraldean, berriz, frantsesarena. biak eredu elebakarrak. eredu elebidunak garatzea, beraz, oso gauza berria izan zen denentzat: irakatsi behar zuten irakasleentzat eta kudeaketaren ardura zuten gobernuko eta gainerako arduradunentzat. gurasoentzat ere zalantza handiak ageri ziren. ekinaren ekinez gauza asko ikasten da, eta gurean ere, poliki-poliki gauzak bideratzen joan dira, batzuetan hobeto eta beste batzuetan ez hain ondo, baina helburua galdu gabe denon ahaleginarekin aurrera egin dela esan daiteke. garbi dago nahi den guztia ez dela lortu, eskolatik irteten diren ikasle guztiek ez dute ahozko euskara menderatzen, edo ez dute euskara era naturalean erabil - tzen; eta ez a eredukoak bakarrik, beste ereduetako ikasleek ere arazoak izaten dituzte eta. Halere, ereduak aukeran izatea gauza ona izan da euskarazko irakaskuntzarentzat, aurrera egiteko emankorra izan dela garbi baitago. aukera horri esker, azkeneko urteetan asko hedatu dira helburutzat ikasleak elebidun bihurtzea duten ereduak. Nafarroan, esaterako, 2009an hiru urteko haurren %29,3 aurrematrikulatu dute d ereduan (berria, 2009-03-29); eaen Haur Hezkuntzako haurren %95 ari da d edo b ereduan urte berean (www.eustat.es). Honek zerbait adierazi nahi du. Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 455-462. bilbo iSSN 0210-1564

irakasteredu elebidunetan eta

euskararen azterketan (iker)molde berriak

Sarrera

idiazabal, itziar

euskal Herriko unibertsitatea

barreña, andoni

universidad de Salamanca

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 455-462. bilbo

iSSN 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!