Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

The sisters of Sinai: how two lady adventurers discovered the Lost Gospels Gartzia isasti, Pruden euskaltzaindia sOsKice, J. new York : alfred a. Knopf, 2009, 314 or Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 889-894. Bilbo issn 0210-1564

890 Gartzia isasti, P.: The sisters of Sinai: how two lady adventurers discovered ... Gau eta egun liburu artean murgilduta bizi garenontzat (eta hau literalki ulertu behar da kasu batzuetan) galdera oinarrizkoa izaten da liburu horien egileei buruz, haien bizitza eta lanei buruz, zerbait jakitea, edo ezer interesgarririk jakitera iristea, bitxia, are txundigarri edo aztoragarria bada, hobe. Kasurik gehienetan idazleak, hots, literatoak, izaten dira gure kuriositatearen biktima nagusiak, edota inoiz edo beste antzeko estatusa duten bestelako egile batzuk, alegia, saiakera egileak (pentsalariak, zientzilariak...) normalki intelektual gisa sailkatu ohi ditugunak. Baina nora iritsiko ginateke gure kuriositatea horietako multzo zehatz batean pausatuko balitz, adibidez, filologoen baitan? aipagai dugun liburuak baldintza guztiak betetzen ditu Filologiaz bestelako ikuspegi bat izan nahi dutenen arreta bereganatzeko. Lehenengo eta behin, diziplina akademiko horretaz zeharka baino ez da ari, alegia, filologiaz baino filologoez dihardu, haien egunerokotasunaz, bizitzaz eta lanez. Bigarrenik, ingurune ezinago exotiko batean kokatzen da, XiX. mende bukaerako cambridge-ko unibertsitatea eta egipto eta Lurralde santuetako monasterioak, mezkitak eta sinagogak. Hirugarrenik, protagonistak emakumeak dira, baina ez ohiko rol pasibo-atraktiboan, aitzitik, guztiz modu aktibo eta adoretsuan. Laugarrenik, gaiak ondokoak dira: espedizio arkeologikoak, eskuizkribu galduak, konspirazio akademikoak... aurkikundeak eta traizioak, denak filologikoak. zeren irakurle ausartari filologiarekiko zaletasuna aurresuposatu behar zaio liburu honi ekin baino lehen, baina hortik aurrera Larrosaren izena-ren eta Indiana Jones-en topiko eta ebokazioen artean etengabe kordokatzen den ekintza sorta jarraitu baten narrazioan murgilduko da. sorpresaz sorpresa. Filologoen artean ere bai baitira lehiak, mahai gainekoak eta mahai azpikoak, ekitaldi akademiko arranditsuak eta teloiaren atzealdeko bitxikeriak, karrera akademiko distiratsuak eta horren oinarrian dauden konta ezinezko lanak, distira gutxikoak sarri eta ez oso eredugarriak batzuetan. Protagonistak bi emakumezko eskoziar dira, Mrs. Lewis eta Mrs. Gibson, zentzu askotan ingalaterra viktoriarra deskribatzen duten nobeletan aurki dezakegun pertsonaien zantzu guztiak dituztenak, besteak beste fede protestante Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 889-894. Bilbo issn 0210-1564

The sisters of Sinai: how two lady

adventurers discovered the Lost Gospels

Gartzia isasti, Pruden

euskaltzaindia

sOsKice, J.

new York : alfred a. Knopf, 2009, 314 or

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 889-894. Bilbo

issn 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!