26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

792

2. Metodologia

AlEgrIA SUSPErrEgI, A.: Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia ...

2.1. Corpusaren ezaugarriak

gure corpusean bildu ditugun ahozko testuak telefonoz zein aurrez aurreko

komunikazio-egoera errealetan sortutako ahozko ekoizpenak dira. Ahozko elkartruke

hauek isilpean 16 grabatu eta mintzakideei baimena eskatu ondoren Audacity

programaren laguntzaz transkribatu ditugu. Briz-ek (1998, 2002) darabilen

transkripzio-sisteman oinarritu gara transkripzio-irizpideak aukeratzerakoan.

Esan bezala, ahozko espontaneoaren ezaugarriak dituzten mintzajardunak

izan ditugu eskuartean, bost komunikazio-egoeratan jasotakoak: azokan gertatutako

bat-bateko topaketak; lagun/familia arteko solasak; hitzordua zehazteko

lagun/familia arteko telefono-deiak; elkartruke transakzionalak

(gehienak azokan eta dendetan gertatuak) eta irrati-saio batera egindako telefono-deiak

gaian aditua den espezialistari aholkua eskatzeko.

Bertan parte hartu duten mintzakideei dagokienez, hauen ikasketa-maila

eta sexua, adina zein elkarren arteko harremana desberdinak badira ere, guztiak

dira adinez nagusiak eta etxetik euskaldunak edota eguneroko edo ohiko

hizkuntza euskara dutenak. gehienez ere lau mintzakidek eraikitako solasak

dira guztiak.

Elkartrukeen formaltasun-mailari dagokionez, hau, oro har, pertsonen arteko

harremanaren araberakoa da. Harreman estua duten edo ezagun diren

mintzakideen arteko elkartrukeetan, oro har, ezezagun diren eta tratu funtzionala

duten kasuetan baino tonu informalagoarekin egin dugu topo.

16 Mintzajardun bakoitzari dagokion berezko komunikazio-egoera ez baldintzatzeko eta behatzailearen

paradoxa ekiditeko (labov, 1983) hartu dugu erabaki hau.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 771-809. Bilbo

ISSN 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!