26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AlEgrIA SUSPErrEgI, A.: Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia ... 789

edo inbentarioetan sailkatuta eta izendatuta agertzen dira. Aipatu berri dugun

autore honek hizkuntzan aurki ditzakegun errepikapen-modalitate desberdinak

-errepikapen formalak (grafikoak, fonikoak, lexikoak, sintaktikoak, suprasegmentalak),

semantikoak zein morfo-semantikoak- biltzen ditu lan bakar

batean. Bi sail nagusi bereizten ditu errepikapen mota guztien artean:

- Borondatez kanpo egindako errepikapenak:

a) Zalantzazko une baten edo esan beharrekoa bilatzeko denbora hartzeak:

eh, bueno, ba eta antzeko partikula betegarrien errepikapena;

b) Beldurra, urduritasuna, poza, haserrea, harridura, urduritasuna

bezalako emozioren batek eragindakoak;

c) Informaziorik helarazi ez, baina arrazonamendu baten etapa desberdinak

markatzeko funtzioa betetzen dutenak: eta orduan…baina orduan… eta orduan…;

d) lexikalizatuak, erabileraren poderioz, hizkuntzan hitz bakarra eta bera

balira bezala (baina ez balio berarekin) erabiltzen diren errepikapenak: gorrigorria;

txiki-txikia…

- Mintzakidearen nolabaiteko borondatea agerian uzten duten errepikapenak:

mezuaren ulergarritasuna eta argitasuna helburu egindako informazio

gehitzeak (adib.: noiz botatzen iozu ho(r)i fungizida ho(r)i?).

Blanche-Benvenistek zuzentzen duen gArS taldeak ez du zuzenean eta zehazki

errepikapenaren fenomenoa aztertzen, baina ahozko sintaxia aztertzeko

proposatzen duen hurbilketaren barruan aipatzen duen fenomenoetariko bat

dugu errepikpena. Talde honek errepikapen-kasu batzuk ardatz sintagmatikoaren

garapena oztopatzen duten gertaerak direla azaltzen digu:

(12) hier hier mon mari et moi sommes allés dans un dans-

hier

hier mon mari et moi sommes allés dans un

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 771-809. Bilbo

ISSN 0210-1564

dans

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!