26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AlEgrIA SUSPErrEgI, A.: Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia ... 783

islatzen duen sistema bakar eta egonkor baten existentzia frogatzea, sistema

bere horretan deskubritzea baizik. Arbuiatu beharrean, ahozko testuek erakusten

duten heterogeneotasun eta ezegonkortasuna deskripzioan integratzen

ahalegintzen dira. Ahozkoaren ekoizpenaren berri ematen diguten hizkuntzaarrasto

eta hutsegiteen azterketan ez ezik, ahozkoaren berezko egituraketa sintaktiko

eta diskurtsiboan ere jartzen dute interesa. Hizkuntza ekoizpen

errealez osatutako corpusean oinarrituta, hizkuntza bere horretan, errealitatean

agertzen den bezala (eta ez “behar lukeen” moduan) aztertzen dute.

1.2.1. GARS taldearen proposamena

Aix-en-Provenceko gArS (groupe Aixois de recherches en Syntaxe) taldearen

azterketak komunikazio-egoera desberdinetan 11 bildutako ahozko testuez

osatutako corpus zabal batean oinarritutakoak dira. Testu hauek

monologalak dira gehienak. Darabilten prozedura berriz, guztiz deskriptiboa

eta induktiboa da. Ikuspegi orokor bat hartu eta dena kontuan hartu beharrean,

azterketa maila eta plano desberdinen arteko bereizketa egiten dute.

Abiapuntu bezala maila morfo-sintaktikoa hartzen badute ere, irizpide deskriptiboak

egokituz eta moldatuz beste azterketa-maila batzuk (lexikoa, tematiko

zein diskurtsiboak) ere kontuan hartzeko aukera ematen du haien

proposamenak.

Haien ordenamendu-sistemak garbi erakusten du ahozko testuen antolaketa

berezia, “hezurdura sintaktiko” multzo bat eskaintzen baitu. Ordenamendu

honen funtsa transkribatutako testua bi dimentsio edo ardatzen

baitan antolatzean datza: ardatz horizontala edo sintagmatikoaren eta ardatz

11 Zenbait elkarrizketa (gazteen zein helduen artean eta etxebizitza pribatuetan zein leku publikoetan

buruturikoak); bizitzari buruzko kontaketa ugari (emakumeen bizimoduaz, haur -

tzaroaz, gerrako pasarteak, auzoko bizimoduaz…); gertaera edo gai zehatzen inguruko

pasarteak (hiri barruko denda txikien egungo egoeraz); biztanleen eta instituzioen arteko

harremanen ingurukoak; bere lanbidean esperimentatua den norbaiten ahotik jasotako pasartea;

elkarte edo asoziazioren baten izenean hitz egiten dutenen pertsonen testigantza;

irrati eta telebistatik jasotakoak etab.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 771-809. Bilbo

ISSN 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!