26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AlEgrIA SUSPErrEgI, A.: Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia ... 775

1. Aurretikoak

Hizkuntzaren ahozko eta idatzizko modalitateak zein hauetariko bakoitzean

sortutako testuetako egitura sintaktikoak alderatzerakoan hainbat desberdintasunekin

egiten dugu topo. Hauek, funtsean, modalitate bakoitzaren linealtasun,

izaera material eta enuntziazio baldintzekin dute zerikusia. Ahozko

modalitatearen gauzatze lineala denborazkoa da eta gauzatze testualen materialari

begira, kanal desberdinen bitartez helarazten da mezua. Interlokutoreen

artean hitzak ez ezik, begiradak, keinuak, inpresioak… elkartrukatzen

dira. Beraz, hizkuntzazko elementuek, elementu prosodikoek, paralinguistikoek,

kinesikoek eta proxemikoek bezainbesteko garrantzia hartzen dute. Ida -

tzizko ekoizpenen linealtasuna bestalde, espaziala da eta materiala, grafikoa.

Enuntziatuen 2 eraikuntzari begira, ahozkoan berehala eraikitzen ditugu enun -

tzia tuak, pentsatzen eta aukeratzen diren heinean esaten ditugu hitzak; ida -

tzian ordea, enuntziatuak eraiki aurretik denbora gehiago har dezakegu, zer

esan nahi dugun eta nola esan nahi dugun pentsatzeko.

Horrela bada, bi modalitateek hitzak enuntziatuan ordenatzeko orduan sistema

sintaktiko bera oinarri hartzen badute ere, ahozko enuntziatuetan –bereziki,

honen ekoizpen espontaneoenetan, lagun arteko solasean, esaterakoidatzizkoetan

hain ohikoak ez diren fenomeno bereziekin egiten dugu topo:

parataxia, monema proposizionalak, anakolutuak, errepikapenak, silepsi eta

elipsi fenomenoak… (luzzati, 1998; Krier, 2000). Hauek guztiak, ahozko diskurtsoaren

gauzatze testual askotan arruntak badira ere, modalitate idatziaren

arau edo lege sintaktikoen ikuspegitik arau hausteak dira.

Ahozko euskararen hizkuntza-azterketa ugari egin dira gurean, bereziki, dialektologia

eta fonologiaren arloan. Era berean, diskurtsoaren analisiaren barruan

ere pixkanaka ugaritzen ari dira ahozko hizkuntza aztertzeko lanak,

2 Enuntziatu: Hizketa-mailan, helburu komunikatiboa duen hitz-multzoa, testuinguru espazio-tenporal

batean jaulkia, eta mintzajardunaren oinarrizko unitatetzat har daitekeena. Perpaus

gramatikal edo ez-gramatikal baten bitartez nahiz perpausa laburbil dezakeen esamolde

baten bitartez gauza daiteke (Elhuyar-en Euskal Hiztegi Moderno-tik hartutako definizioa).

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 771-809. Bilbo

ISSN 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!