26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

746

GArCiA-AzkOAGA, L.M. - DiAz DE GErEñU, L.: Ahozko narratibotasuna...

(azkar doazela adieraziz) bifufufufufufu / hantxe nunbait izkutuan

jarri dia…

interjekzioak bat-bateko inpresioak adierazteko erabiltzen dira. Ahozko hizkuntzan

hain ohikoak diren hizkuntza-elementu hauek alboragarritzat hartu

izan dira, eta hainbat autorek esanahi gabetzat hartu eta “eskoria” edo “parasito”

hitzekin izendatu dituzte. Horrek garbi adierazten du ahozkoan agertzen

diren zenbait elementuk oraindik ez dutela estatus linguistiko garbirik edo

zabalik lortu, nahiz eta beren egiteko diskurtsiboa aspalditik erakusten eta aztertzen

den (Brès, 1996; Laforest, 1996; sacks, 2000). Elementu horien izaera

eta funtzioa askotarikoa izateaz gain, ezinbesteko elementuak dira gaur egun

ahozko hizkuntzaren ikerketaren arloan zabal erakusten ari den bezala (Blanche-Benveniste,

1997; Luzzati, 1998).

Gure ustez, interjekzioak esanahia duten hizkuntza-elementuak dira, intentzionalitate

batekin sartzen direlako eta diskurtsoan betetzen duten zereginetik

datorkielako esanahia. Horrela, ahozko narrazioan ere, itxuraz

hondakinak diruditen elementu horiek esangura hartzen dutela ikusten dugu

enuntziazioaren ikuspegitik eta ez dira ulertzen ez bada aurrekari batekin harremanetan:

harrizko aizkora batekin! au:! (2), haritzaren azpian exeri eta ua::! (14)

edo narratzaileen keinuei lotuta: ho:lako itxura bat daukana / (keinuz eta onomatopeiez

irudikatuko du) ui pin tan! (2). Asmo zehatz baten arabera sartzen

diren elementuak dira, diskurtsoan kate isotopikoen parte gisa integratzen

direnak. Askotan beren aztarna linguistikoa testuan uzten duten diskurtsoekintzak

edo ez berbazko-ekintzak dira:

(19) ta (_)! a a / badakizue / guk gizonok mutilok piska bat edan

eta / gure indarrak hortxe sentitzen ditugu: / berrituak bezela!

e indar indartuak berrindartuak (indartsu plantak eginez) da ta

ña ta! …

Atal honekin bukatzeko, errepara diezaiogun hainbat adberbioren erabilerari.

Leku-adberbio hauek sarritan deiktikoki erabiltzen dira espazioan dagoen

zerbait seinalatzeko, baina ahozko narrazioetan badago multzo bat balore ze-

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 723-770. Bilbo

issn 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!