26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Almgren, m. - IdIAzAbAl, I. - mAnterolA, I. : Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 ... 703

Ikusten denez, H1 taldean aldaketa argia dago adinarekin: 8 urterekin ia

ipuin denak simetrikoak dira ekintzen garapenean, 5 urterekin, berriz, sarritan

ekintzen garapeneko elementu tematikoren bat edo bi falta da. H2 taldean

ere adinaren araberako garapena ikusten da eta 8 urterekin haur denen

ipuinetan ageri da simetria osoa.

3. Aditz kohesioa

Sarreran aurreratu dugun moduan, aditz kohesioa testuratze mekanismoen

artean sartzen da (bronckart, 1996). testuan adierazten diren egoeren,

gertaeren edota ekintzen antolaketa tenporala eta hierarkikoa

markatzen da aditz kohesio mekanismoen bidez: testuaren oinarrizko denbora

markatzea eta denbora hori testuan zehar mantentzea aditz kohesioari

dagozkio. Halaber, aditz kohesioaren barruan sartzen da egoeren, gertaeren

eta ekintzen artetik batzuk lehendabiziko planoan jartzea eta beste batzuk

bigarren edo atzeko planoan jartzea (erliebegintza, larringanen (1998) terminoa

erabilita).

Ipuinen kasuan, kontuan hartuta bertan nagusia den diskurtso tipoa kontaketa

dela (bronckart, ibid.), oinarrizko denbora lehenaldia izan ohi da, eta

hau lehenaldiko adizkien bidez adierazten da (baita lehenaldiko denbora markatzeko

balioa duten testu-antolatzaileekin ere). bestela esanda, denboraren

ainguraketa lehenaldian egiten da eta ipuinean zehar denbora lehenaldian

mantentzen da. orainaldi balioa duten aditzen agerrera, berriz, elkarrizketa

segmentuetara mugatzen da.

Haurrengan Frog Story (mayer, 1969) kontaketetako denboraren adierazpena

aztertu duten lan batzuek ainguraketa lehenaldian egiten dela (berman,

1988; Stephany, 1994) erakutsi badute ere, beste ikerketa askotan justu kontrakoa

ikusi da, alegia, haurrek Frog kontaketak orainaldian kokatzen dituztela

(bamberg, 1987; Hickmann & roland, 1992, Sebastian & Slobin, 1995);

kontraesan hau Akinçi & kern (1998: 244) egileen lanean ere aipatzen da.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 683-721. bilbo

ISSn 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!