26.08.2013 Views

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

614

BArrEñA, A. - GArCIA, I.: Lehenengo hitzak eta morfologia-markak haur ...

Metodologiari dagokionez, ikerketa egiteko Komunikazio Garapena Neurtze -

ko Zerrenda testa egitean jasotako datuak aztertuko dira (Barreña eta beste,

2008). Tresna hori ingelesezko MacArthur-Bates Communicative Development

Inventories izenekoaren egokitzea da (Fenson eta beste, 1993). Tresna bi galdetegik

osatzen dute: bata, 8 hilabetetik 15 hilabetera bitarteko haurren gurasoek

bete dezaten; bestea, 16 hilabetetik 30 hilabetera bitartekoenek betetzeko.

Galdetegiak egitean lau izan ziren iturri nagusiak hiztegia eta elementu morfologikoak

aukeratzeko unean: 1) jatorrizko tresna (Fenson eta beste, 1993), testaren

egitura orokorra eta helburuak zehazten baititu; 2) aurretik eginda zeuden

tres naren hainbat egokitzapen, hala nola, galizierazkoa edo Mexikoko gaztelaniazkoa

(Pérez Pereira eta García Soto, 2003; Jackson-Maldonado eta beste, 2003);

3) euskararen jabekuntzaren garapena deskribatzen eta aztertzen zuten hainbat

ikerlan (Barreña, 1995; Ezeizabarrena, 1996; Zubiri, 1997; Elosegi, 1998; Almgren,

2000); 4) aurre-testaren ondorioak, bertsio horretarako galdera guztiak irekiak

izan baitziren gurasoen informazio zabalagoa biltzeko asmorekin.

Oro har, galdetegiek haurraren hizkuntza-maila islatzen dute. Lehen galdetegian,

8tik 15 hilabetera bitarteko haurren gurasoek bete behar dutenean, keinukomunikazioaz,

haurrak ulertzen dituen hitzez eta haurrak erabiltzen dituen

hitzez itauntzen da. Bigarren galdetegian, 16tik 30 hilabetera bitarteko haurren

gurasoek bete behar dutenean, haurrak darabilen hiztegiaz, morfologiaz eta sintaxiaz

itauntzen da. Bigarren galdetegian gurasoek honako informazioa eman

behar dute: 21 eremu semantikotan bildutako 646 itemi buruzkoa, morfologiaarloko

56 itemi buruzkoa eta garapen morfosintaktikoaren berri, haurrak ekoi tzitako

hiru esaldi luzeenak idatzita. Hizkuntza-datuez gain, galdetegietan haurren

hainbat datu eskatzen dira, hala nola, adina, neba-arreba kopurua, hizkuntzekiko

harremanak, osasunaren arloan izandako arazoak, eta abar 2 .

Tresna honen fidagarritasuna neurtzeko, jatorrizko bertsioan egin zen bezala

(Fenson eta beste, 1993), barne-konsistentzia zein puntuazioen egonkortasuna

aztertu dira euskarazko egokitzapenean. Baliagarritasuna neurtzeko,

2 Tresna honen deskribapen zehatzagoa izateko, ikus Barreña eta beste, 2008.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 603-638. Bilbo

ISSN 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!