26.08.2013 Views

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

846

Sarrera

aspalditik aipatu izan dituzte ‘omen’, ‘ei, ‘bide’, ‘ote’, ‘al’ eta antzeko partikulak

euskarazko hiztegigile eta gramatikariek euren lanetan. eta badirudi

ez zaiela erraza izan horien erdarazko ordaina ematea erreferentzia gisa auzoerdaretako

bat edo ingelesa hartu duten hiztegigileei, ez baita horien ordain

zuzenik hizkuntza horietan. Bestelako parafrasien bidez eman beharra dago

horien baliokidea, eta badirudi bide makurretik eraman dituela horrek ba -

tzue tan. euren azterketa sintaxian oinarritu dute gramatika askok, eta, gainerakoan,

definizio laburra edo ordainak ematera mugatu dira, edo euskalkien

araberako banaketaren berri ematera. Baina munduan badira halako partikulak

eta gehiago dituzten hizkuntzak, eta baita horiek aztertzen saiatzen diren

hurbiltze semantiko eta pragmatikoak ere.

‘Omen’ partikula aztertzera mugatuko gara lan honetan, badu-eta zer aztertua.

Zehazkiago, haren esanahia eta erabilera aztertzea dugu xede; eta alderdi

batzuetara mugatu beharko dugu horren baitan ere.

Hiru ezaugarri bereiziko genituzke orain arteko lanetan ‘omen’i 1 buruz

esan den horretan:

a. Hiztunak adierazten duen/aditzera ematen duen proposizioa

besteren batek esana dela ematen du aditzera/adierazten du.

b. Hiztunak 2 adierazten du ez duela esaten duen proposizioaren

egiari buruzko ziurtasunik.

* Batetik, eskerrak eman nahi dizkiot Kepa Kortari, lan hau egiteko oinarria eta gehiago emateagatik.

Baita andoni Barreña eta Txantxon Zubeldiari ere, egindako zuzenketa eta iradokizunengatik.

Bestetik, aipatu nahi nuke eusko Jaurlaritzaren doktoradutza aurreko beka baten laguntza

izan dudala, Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailaren ikertzaileen Prestakuntzarako Programako

laguntza baten bitartez.

1 Komatxo sinpleak (‘’) adierazpenak aipatzeko eta ‘zuhurtzia’ komatxo gisa erabiliko ditugu; bikoitzak

(“”) esaldiak markatzeko. Proposizioak errepresentatzeko, berriz, leTra larri TxiKiaK baliatuko

ditugu.

2 ‘Hiztuna’ erabiliko dugu, baina uler bedi horrekin hiztuna, idazlea…; esaldiaren egilea, oro har,

esaldia ahoz edo idatziz egin duena.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 843-883. Bilbo

issn 0210-1564

ZuBeldia, l.: ‘Omen’en zalantzak argitu nahian

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!