26.08.2013 Views

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZuBeldia, l.: ‘Omen’en zalantzak argitu nahian 877

Baina, ‘omen’era mugatuta baikaude lan honetan, aurreragoko lanetarako

utziko dugu ‘bide’ren ezaugarrietan sakontzea, 30 bai baitauka zer aztertua partikula

horrek ere. Orobat bien arteko bereizketan sakontzea. nolanahi ere,

ideia hori ekarri nahi izan dugu behintzat: ‘omen’ek ez du ‘dirudienez’ esan

nahi; eta, zentzu horretan bederik, ez dira sinonimo bi partikulak.

7. Ondorioa eta aurrera begirakoak

‘Omen’ partikularen esanahiaren eta erabileraren berri ematea izan da lan

honen helburua, semantikako eta pragmatikako kontzeptuak oinarri hartuta.

Bide horretan, orain arteko gramatika, hiztegi eta lanetan hari buruz esandako

gauza batzuk baztertu eta beste batzuk zehaztu ditugu. Hiru gauza argudiatzea

izan dugu helburu:

(i) Mitxelenaren eta sarasolaren definizioen bidetik jotzea da

egokiena ‘omen’en esanahiaren definizioa emateko, baina

zehaztu egin beharra daude. egungo semantika eta pragmatikako

kontzeptu nagusiak baliatu ditugu horretarako.

(ii) Hiztunak ez du adierazten ‘omen’en bidez dakarren proposizioaren

egiaren gaineko ziurtasunik eza. adieraz dezake zalantza

‘omen’dun esaldiaren bidez; edonola ere, ez da

‘omen’en esanahiaren parte, ezpada ‘omen’ erabiliz eragin

dezakeen inplikatura. esanahiaren parte balitz, adibide guztietan

agertu beharko luke zalantzak, eta ikusi dugu ezin dela

halako ondoriorik atera adibideei erreparatuta.

(iii) ‘Parece (que)’ eta ‘il paraît (que)’ gisakoak ez dira ‘omen’en baliokideak,

baizik eta beste partikula batenak, ‘bide’renak. Hiztegi

30 esan beharra daukagu ‘bide’ri buruzko gure intuizioak ez direla oso sendoak. izan ere, gure azpieuskalkian

ez da erabiltzen ‘bide’ partikula, geroztik ikasia dugu.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 843-883. Bilbo

issn 0210-1564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!