'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
ZuBeldia, l.: ‘Omen’en zalantzak argitu nahian 867

(39) “Gaur hasten omen da hauteskunde kanpaina. Baita zera

ere. Hori ez dute alderdi politikoek ere sinesten (…)” (agirre,

Berria, 2008-02-22, 3)

Garbi ikusten da ‘omen’ek ez duela zalantzarik adierazten adibide horietan,

eta aski irizten diegu horiei ‘omen’ek ziurtasunik eza adierazten duelako ideia

bazter uzteko. esan dugu zalantza ‘omen’en esanahia balitz, kasu guztietan

adierazi beharko lukeela eduki hori, eta ez dirudi hala denik.

Zergatik lotzen dituzte, orduan, euskaltzaindiak eta beste hiztegigile eta

gramatikari batzuek ‘omen’ eta ziurtasun neurria? esango genuke lotzen dituztela

badirelako inplikatura hori sor dezaketen esaldi ‘omen’dunak. eta,

horrez gain, beharbada, ‘omen’en beraren izaerarengatik, bere esanahiz ez delako

erabakitzen nora joko duen: adostasunera, desadostasunera, zalantzara…

ez du halako esanahirik jasotzen ‘omen’ek bere baitan, eta badirudi nolabaiteko

zalantza sortzen duela ezaugarri horrek. neutroa da, nolabait esateko.

ikus dezagun nola sortzen den zalantzaren inplikatura hori. Hartu, adibidez,

honako etsenplu hauek:

(40) a. “(…) ordun larraitzen batzuk soñue jo omentzuen ortzak

zabalduta. (…)

b. nik eztakit ze jo zuen enon ikusi jotzen da... nei apaizak

beak esantziñ emen abaltziketan.” (ahozkoa):

(41) a. “1.000 zigarroren gaineko zerga igota eta tabakoaren gutxieneko

prezioa zehaztuta iritsiko omen da arazoaren soluzioa.

b. Prezioak igoko diren ikuskizun dago. Prezioak igota arazoa

konponduko den ere bai.” (Berria, 2006-02-11, 2):

(42) a. “labayenek -ramon labayen zen orduko Kultura sailburua-

esaten omen zuen (b) euskal telebistak aparra bezala egin

behar zuela lan, gure hizkuntzarekin bazter guztiak nahasiz.”

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 843-883. Bilbo

issn 0210-1564