'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
'Omen'en zalantzak argitu nahian - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
ZuBeldia, l.: ‘Omen’en zalantzak argitu nahian 853

Hortxe utziko dugu galdera hori oraingoz (4. atalean helduko diogu berriro),

eta lehenengo puntukoei erantzuten saiatuko gara lehenbizi, hainbat

kontzeptu ekarriz.

3. Kontzeptu batzuk argituz

Gaur egungo pragmatikako oinarrizko bi bereizketa ekarriko ditugu, ezinbesteko

izango baitzaizkigu gauza batzuk ulertzeko: esanahia vs. edukia eta

esandakoa vs. inplikatutakoa.

3.1. Perpausa eta esaldia: esanahia eta edukia

Perpausak (hizkuntza jakin bateko adierazpenez osatutako kate gramatikal

osoak) ez du egia-baldintzarik berez; esan nahi baita, ez du proposiziorik adierazten

bere kabuz, ez du edukirik. Esaldiak (perpaus bat erabiltzeko ekintzak)

ditu egia-baldintzak, eta proposizio baten bidez irudikatzen dira. esaldiak, edo

esaldia egiten 10 duen hiztunak, proposizio hori adierazi egiten duela esaten

da; esaldiaren edukia esaten zaio proposizio horri. Kaplani (1989) jarraiki, perpausaren

esanahia 11 eta esaldiaren edukia bereizi behar dira. esaterako,

(17) ni bertsolaria naiz.

perpausak esanahia dauka, euskal hiztun gisa ezagutzen duguna; ‘ni’, ‘ber -

tsolari’, ‘-a’ eta ‘naiz’en esanahiak eta horien konposizio-erregelak badakizkigun

neurrian.

nolanahi ere, ez da nahikoa esanahia jakitea hiztunak, perpaus hori erabiliz,

adierazitako proposizioa mugatzeko; hau da, esaldiaren egia-baldintzak mugatzeko.

izan ere, hiztuna bera esaldiaren edukiaren osagaietako bat da, eta

10 ingelesezko ‘utter’ esateko darabilgu ‘esaldia egin’. ‘Say’ (‘what is said’) eta ‘utter’ (‘utterance’) bereizten

baitituzte ingelesez; ‘esan’ (‘esandakoa’) eta ‘esaldia egin’ (‘esaldi’) erabiliko ditugu guk.

11 Kaplanek (1989) ‘karaktere’ esaten dio ‘esanahi’ri.

Euskera. 2009, 54, 2-1. zatia, 843-883. Bilbo

issn 0210-1564