26.08.2013 Views

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Piarres Charritton

Edo lehen zazpi alegiak :

—« Belea eta Axeria », —« Kuia eta Ezkurra »,

—« Akerra eta Axeria », —« Abreak izurritearekin »,

—« Otsoa eta Bildotsa », —« Axeria, Otsoa eta Zaldia »,

—« Tupina eta Eltzea ».

Besteak aipatu gabeak :

—« Denboraz Moro Sarrasinaren eta Euskaldunaren artean gertaturiko gudu baten

gainean ».

Berrogei pertsu Nafarroako harmarriaz eta koroaz argiturik :

—« Eskualdunaren omore oneko kanta »,

—« Euskaldunen omore txarreko kanta »

—« Andredena Mariari » bi kantika.

Orotara Adema gaztearen 15 bat olerki, egileak berak 1850 irian bildu

zituenak. Sail berari jarraiki zitzaion Senpertar pertsularia 1851an ontzen

zituela « Martin eta Kattalin » izeneko pertsuak eta 1854ean berriz Abbadia-ren

Euskal Festetara bidaltzen zituela « Ameriketarako bidean » deituak.

Anartean 1853ko abenduaren 17an Baionan apezturik, Larresororat irakasle

zetorren Gratien Adema apez gaztea. Ondoko urtean berean ordea,

1854ean Hazparneko apezlagun izendatu beharra zen.

Iparraldeko Hiri Nausia bezala zen ordu haietan Hazparne herria. Bazen

hor gaindi orai bezenbat bizilagun, hots bost milako bat, nekazari, ilagin,

ehule, larru-apaintzale, zapatain, hargin, zurgin eta beste arotz. Horien guzien

artetik ditxolari, pertsulari ala pilotari asko, ororekin gogotik kurutzatzen

baitzen bikario berria. Adema Hazparnen zelarik, han sortua baitzen Manex

Hiriart-Urruty idazle aipatua (1859-1915), entzun omen zuen haurrean

kondatzen nola Ademak Hazparnen benedikatu zuen lehen ezkontza, jaun

« Gose » eta andere « Egarri »-rena izan zela eta Manex Tturla delako baten

arabera, ezkont-gaiei egin zien etsorta labur eta sarkorra honela izan omen

zen : « Jaun andere espos maiteak, egun hemen enekin duzue egitekoa. Bihar goizetik harat

ukanen duzue eiherazainarekin !» 6

Tturla iduriko beste gizon edo emazte mihi luze xorrotx zenbaiti zien nik

uste bikariak bota bere gisako errefera, « Hitzuntziak » izeneko kopla atera

zielarik, « Ikazketako mandoaren » airean :

« Gure herri xumetan zenbat hitzuntzi !

Zinez edo jostetan oro erasi,

Trebes, nahasi.

Beha daude zertan hobendun kausi,

Nori pitz auzi,

Deus ez nahiz bertzetan onik ikusi ». (berriz)

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!