26.08.2013 Views

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

13. Ekalde-Iberrian noiz ote sortua ?

Lau mila urte huntan hunat aldatua ;

Hain handi eta azkar lehen izatua,

Orai gure haritza zein den murriztua !

14. Gure haritz hau azken mende hautaraino

Zaharturik ere zen eder bezain sano.

Bere lur hoin garbian oso zagoeno

Gainetik zoakona behar zen arrano.

15. Hi haiz, Eskual Herria, haritz hori bera,

Arrotza nausiturik moztua sobera.

Oi ! gure arbasoak, ez otoi begira

Zein goratik, garen gu jautsiak, behera.

16. Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,

Arbasoek utziak hek irabaziak.

Guri esker Frantziak eta Espainiak

Dauzkatela dituzten eremu handiak.

17. Mairu beltza zelarik Espainian nausi,

Nabasen Eskualdunek egin zuten jauzi.

Hek ekarri gateak han gintuen hautsi

Eta hilez bertzeak igorri ihesi.

18. Orduan gure alde oihuz zauden oro ;

« Bere lurretan nausi Eskualduna bego,

Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,

Deus kendu gabe dute gerizatu gogo.»

19. Gureez gure lehen hain libro ginenak,

Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.

Zer ametsak ditugun, zer orhoitzapenak !

Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.

10. Ez bahaiz, Eskualduna, lehen bezain handi,

Apaldu gabe xutik bederen egoadi 1,

Odolez eta fedez beti berdin garbi,

Beti tink atxikia hire Eskuarari.

Piarres Lafitte

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!