26.08.2013 Views

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

G. Ademaren biziaz eta lanez adituek zer dioten

6

bazuten haren ezpainek zerbeit, zerbeit erraiteko ! Batzuetan ezin atertua,

xaharra baitzen eta xaharra baino gehiago... koblakaria. Zer nahi bazakien

Eskual Herriaz, Eskual Herriko ohitzez, sinesteez, jaidurez, Eskual Herriko

xokoetan aditzen diren hizkuntza bereziez. Ez dut uste nehork maitatu duen

Eskual Herria bihotz kartsuago batekin eta ukan fede gehiago gure etorkizunean.

Arratsaldetan haren atseginik handiena Aldudako plazan batzu eta

bertzeekin eleketa artzea. Hemengo jendea argitua zaukan, ikusia, idekia,

ohartua izpirituko gauzer. Gogotik entzuten ere zuten orok, ez baita deus

jakintsun batentzat goxoagorik.

Artetan bazoan plazatik urruntxago. Begiak behar zituen ase hemengo

mendiek erakusten dituzten itxura pollitez, beharriak ibaiaren xurrungaz,

bularrak aire garbiz. Bazterraren ederrak osagarria emaiten zakon bai eta

liburuek hain ardura kentzen duten bihotzeko bakea.

Zer erranen dugu harek utzi koblez ? Eskualdunak bat bertzearen ondotik

ezartzera doatza, eskerrak baitiozkagu. Ja ezagun da zer ofiziale fina zen,

xuhurra, garbia. Orratza bezain xuxen lerrokatzen dauzkitzu behar diren

hitzak, iraziz, izartuz. Badaki zer erran, zer ez. Gogoeta bakotxari bere lekua

eratxikitzen dako, lumatik erortzera utzi baino lehen. Labur aireño bat ote

duenez bizkitartean ? Haria mehetto ? Idorxko ez ote duen orhatzen ? Aitortu

behar dugu beharria ez daukula hain gozoki hatzemaiten nola Elissanburuk

edo Dibarrartek.

Etzen norbeit kantuz adiaraztekoa itsasoaren ur uriak, zeruen eder handi

izigarria, lur gainaren itxura aldakorrak, gizonaren bihotzean ihalozkatzen

diren azturen orroa. Baditeke ere gure eskuara zaharrak hoinbertzeren erraitea

ez dezaken jasan, ez duelakotz hortako aski hitz, aski itzulika. Baditeke

eskualdun koblek ez dezaketen ukan, hurbilik ere, gauzek manatzen lioketen

hedadura edo indarra ; xume eta pollit baizik ez diren izanen beti, Eskual

Herriko bazterrak bezala...

Zenbeitek miretsi dukete, bertzalde, Zalduby ixur zadien, izkiriatzen zuen

aldi bakotx, erlisioneko gauzetarat. Bainan etzuken hortako behar apez.

Edozoin aipa dezan, apeza bere hartarat laster lerratzen ohi da. Onets

dezagun hargatik elizako zerez mintzatu denean dituela apaindu bere koblarik

hoberenak, zoin nahi izan dadien erlisioneaz bezenbatean gutarik bakotxak

bere barnean daukan sinestea. Irakurtzekoa da eta elizetan kantatzekoa,

bertze hanitzen artean, aldareko ostia sakratuak atera dakon bertsu andana.

Aldudan zabilaneko utzixea zuen bizkitartean hitz neurtzeak galdegiten

duen eta doi-doia aipatu dugun lan nekea. Jarraikitzen zen bakarrik egunean

eguneko ikusi edo aditu zituen larrienen paperean ezartzerat. Berrogoi urtez

holaxet izkiriatu ukan ditu arrats guziez, bat hutsegin gabe, bere berriak,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!