26.08.2013 Views

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

Predikuak saindu batzuen biziaz (PDF, 3,69 MB) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jean Hiriart-Urruty

—Huna : « Jaun andere espos maiteak, egun hemen enekin duzue

egitekoa. Bihar goizetik harat, ukanen duzue eiherazainarekin ! »

Batek irri, bertzeak irri. Ez gutienik Jaun bikarioak, jakin zuenean

Manexen ateraldia. Hortarik has, holako zer nahi bazuen Hazparnen

entzunik batzuetarik eta bertzetarik Adéma zenak. Xahartu ondoan ere, pesta

zitzaion hetaz orhoitzea. Holako bitxi guziekilakoa bazaukan, are gehiago

koplariekilakoa, bera ere ditxolaria baitzen. Artzen ziren koplan, batek bota,

bertzeak errefera. Bazuen segurki nori ihardok bikarioak, Hazparnen. Bainan

handik lekora ere, beti orotan, Bidarrain, Atharratzen, Baionan, bere jitea

jarraiki zaio. Xoilki, hastean josteta, gero zinez, arta handirekin apainduz,

leunduz, hunki eta hunki, bere kopla ederrak, ari izan da beti ontsa baino

hobeki nahiz eskubilaturik utzi gazte denboratik zahartzerainoko lanak :

koplari lanak. Ez gire hemen mintzo apezarenez. Kopla hetarik ezagutuenak

dira : hemezortzi, ala eztakit hogoi alegia (fables !). Bertzalde hogoita hamar

bat kopla andana, hau eta hura solas. Hoik ez erlisioneaz batere. Zer nahitaz.

Alegia hetarik luzeena, ederrena da : Abereak izurritearekin (les animaux durant la

peste). Alegiez bertzalde direnetan, nork ez ditu ezagutzen Xuriko, Pilotariak,

Betirisants ? kopla hoik oro kasik pollitak dira biziki.

Erlisioneari doazkon koplak ez dira gutiago ederrak : badire zazpi,

katiximako irakaspenei datxikotela : Jainkoa, Kreazionea, Inkarnazionea, Aingeruak

eta holako. Hamabortz, hogoi arte hori kopla andana, Andredena Mariaz eta

bertze saindu batzuez mintzo. Azken hauk ez dira oraino agertuak, bertze

guziak ba. Orotako ederrena da : « Uholde baten pare ». Orhoitzen niz Adéma

zena bera ikusirik nihaurek, eta entzunik, orai duela hogoita zortzi edo

bederatzi urte, hantxet, Lurden, Eskualdun beilari andana batekin aldizkatuz

emaiten kantika eder hori. Zoin gogotik eta zer karrarekin !...

Kantaria ere zen biziki gaztean. Zahartzeari, boza galduz geroz, ezin

aditua zen, eta halere beti azken egunetaraino kantatzen zuen gizagaixoak...

alegia !

Aurtengo gure Almanakan irakurtu dituzketzuen koplaldietarik bat (ala

ez ote biga ?) bat segurik ba, harena zen « Okerrak okertzaileari ». Agertzen

zituen koplen azpian ez zuen bere izena emaiten, bainan alegiazko izen bat,

beti bera : Zalduby. Ez baitago izen hori behin eta behin ahantzirik Eskualherrian.

Jean Hiriart-Urruty

Eskualdun Ona 1907-XII-20

3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!