26.08.2013 Views

Pasarteak - Txomin Agirre

Pasarteak - Txomin Agirre

Pasarteak - Txomin Agirre

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I

JOANES ARTZAIA

¡Ura zan gizona, ura!

Zazpi oiñ ta erdi bai luze, makal zugatzaren

irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte

gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel.

Orrela zan Joanes nik ezagutu nuanean.

Sendoak zeuden oraindik artzai zarraren beso

zaiñtsuak, txit azkarrak bere oñak, zindoak bere

bular-auspoak.

Irurogeta amabi aldiz ikusi zuan, Aloña

mendiko ariztietan, ostro berdea berriz jaiotzen; baña

etzion eramango emeretzi urteko mutill batek ez

aizkora jolasean, ez burni astuna jaurtitzen, ez

mendietan gora edo ibarretan zear laisterka.

Kaiko andi bat esne goizean jan, azpantarrez

izterrak estaldu ta makilla bat eskuan artu ezkero,

prest zegoan egun osoan, zeiñ ariñago bezela,

beorren atzetik ibiltzeko edo, neke askorik gabe, ardi

galdu gaixoaren billa gau guztia igarotzeko.

Argiak ziran Joanesen begi gozoak. Oitua

zegoan Joanes zerura ta lurrera, gabaz ta egunez,

arreta andiz begiratzen; ta iñok baño lenago ikusiko

zuan, goi aldetik, odei tarteko arranoaren ibillera

apaña edo ia gizon danentzat estaldurik zegoan

izarraren kiñua, ta lur aldean, lokatz bigunetako

abere oñatza, bide ondotik joan ziran eperren aztarna,

sasi mardularen ertzeko erbi-oi zapala, arkaitz

zuloetako egazti arraparien kabia, ta an bebeian agiri

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!