Iritzia: Bizi Testamentua. Ehiza

Iritzia: Bizi Testamentua. Ehiza Iritzia: Bizi Testamentua. Ehiza

euskalnet.net
from euskalnet.net More from this publisher
26.08.2013 Views

EHIZAREN ALDE ALA KONTRA? Niri ez zait ehiza gehiegi gustatzen. Animaliak dibertsioagatik akatzea ez zait bat ere ondo iruditzen eta gehienetan ez dute animalia aprobetxatzen. Gainera, mendian soinu gehiegi egiten dute eta animalia asko izutzen dituzte tiroen ondorioz. Arrazoi guzti horien ondorioz, nire ustez ehiza debekatu beharko lukete, eta bizitzeko beharrezkoa denean bakarrik utzi. AINGERU ASTIGARRAGA Ehizaren testua irakurri dugu gelan eta hainbat iritzi eman behar dut honi buruz. Testuan jartzen duenez, batzuek ehiza "kirola" dela esaten dute. Nire ustez izugarrizko astakeria da ehiza, zure gozamenerako animaliak hiltzen direlako. Egia da, legeak hori baimentzen duela. Baina lehen testuan ikusi dugun bezala, legeak esaten duen guztia ez dago ondo. Beraz, ni, dudarik gabe, ehizaren kontrakoa naiz. TXOMIN BERGUA Ehiza, animaliak sufriarazten dituen jarduera da. Ehiza gorroto duten pertsonen artean kokatzen dut neure burua. Nik ez diot kirola deitzen jarduera horri, hilketa baizik. Animalia bat izango banintz, ez litzaidake gustatuko norbait ni akatzea, dibertitu nahi delako. Ez zait dibertigarria iruditzen gu bezalakoak diren izaki bizidunak sufriarazte eta hiltzea. Animaliek bizitzeko eskubidea dute eta guk, haien presentziaz gozatzeko eskubidea dugu eta ehiztariek eskubideak kentzen dizkigute. Hau dena ondorioztatuz, ehiza oso jarduera desegokia dela esan beharko nuke. MALEN PALAZUELO

Egia da, lehen ehiza ezin bestekoa zela bizitzeko, baina gaur egun ehizaren kontrako eta aldeko taldeak daude. Nik egia esanda, kontrako taldean kokatzen dut neure burua, ez zaidalako ondo iruditzen pertsona batzuen zaletasuna beste izaki batzuk hiltzen izatea. Munduan gauza batzuetarako maila berekoak gara, eta horrek esan nahi du beste bizidunak kasu honetan, animaliak ez direla gutxiago. Adibidez, orain txori bat gu ehizatzen hasten bada, ez litzaiguke normala izango ;ba gure kasuan, berdin. Ehiztari guztiei legeak baimentzen die, baina, egia esan, inoiz ez ditut ulertuko lege ugari. Oro har, pertsona batek beste pertsona hiltzen badu, hiltzailea kartzelara joan behar du, baina ehiztariek, baimena edukita ere, gauza berbera egiten ari dira. Eta hori guztia esanda, nik uste dut ehiza debekatu behar dutela, denbora horrela galtzeko gauza asko daudelako. LAURA CANO Hasteko eta gauzak garbi uzteko ni ehizaren aurka nagoela esango dut. "Kirol noblea" esaten dioten basakeria hau guztiz primitiboa eta beharrik gabea iruditzen zait. Ez nago inongo hilketaren alde, eta gutxiago plazer hutsez baldin bada. Egia da (lehengo garaietan batez ere) batzuetan beharrezkoa izaten dela ehizatzea, jateko. Hau esanda, nire iritzia argi uzten dut: ez nago batere ados ehizarekin, guztiz beharrezkoa ez bada. TXOMIN KAMINO Ehiza "kirol" modukotzat hartzen da, niri ez zait ongi iruditzen. Ez naiz ehizaren aldekoa. Sufrimendua eta heriotza ekartzen duen "kirol" bat? Noiztik hori? Hasteko,animaliek ere bizia dute. Esan beharra dago, lizentzia dutela ehizatzeko. Baina dibertitzeagatik egitea...animaliak akatzea? Ez dugu beharrik. Norbaitek galaraziko du? Ahalko banu, nik neuk galaraziko nuke. LEIRE MURGIONDO

EHIZAREN ALDE ALA

KONTRA?

Niri ez zait ehiza gehiegi gustatzen. Animaliak dibertsioagatik

akatzea ez zait bat ere ondo iruditzen eta gehienetan ez dute animalia

aprobetxatzen. Gainera, mendian soinu gehiegi egiten dute eta animalia

asko izutzen dituzte tiroen ondorioz. Arrazoi guzti horien ondorioz, nire

ustez ehiza debekatu beharko lukete, eta bizitzeko beharrezkoa denean

bakarrik utzi.

AINGERU ASTIGARRAGA

Ehizaren testua irakurri dugu gelan eta hainbat iritzi eman behar

dut honi buruz.

Testuan jartzen duenez, batzuek ehiza "kirola" dela esaten dute. Nire

ustez izugarrizko astakeria da ehiza, zure gozamenerako animaliak

hiltzen direlako. Egia da, legeak hori baimentzen duela. Baina lehen

testuan ikusi dugun bezala, legeak esaten duen guztia ez dago ondo.

Beraz, ni, dudarik gabe, ehizaren kontrakoa naiz.

TXOMIN BERGUA

Ehiza, animaliak sufriarazten dituen jarduera da. Ehiza gorroto

duten pertsonen artean kokatzen dut neure burua. Nik ez diot kirola

deitzen jarduera horri, hilketa baizik. Animalia bat izango banintz, ez

litzaidake gustatuko norbait ni akatzea, dibertitu nahi delako. Ez zait

dibertigarria iruditzen gu bezalakoak diren izaki bizidunak sufriarazte eta

hiltzea. Animaliek bizitzeko eskubidea dute eta guk, haien presentziaz

gozatzeko eskubidea dugu eta ehiztariek eskubideak kentzen dizkigute.

Hau dena ondorioztatuz, ehiza oso jarduera desegokia dela esan

beharko nuke.

MALEN PALAZUELO

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!