Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Bizi-testamentua egitea ondo iruditzen zait. Ez daukat ezer kontran,

nahi baduzu egiten duzu ego bestela ez, zure erabakia da. Nik zalantzak

ditut ea neuk egingo nukeen ala ez. Oso zaila da erabakia hartzea. Bai

zuretzat bai familiarentzat oso gogorra da erabakia hartzea. Nik bizi

testamentua egingo banu, nire adinera eta medikuaren iritzietan

erreparatuko nuke. Erabaki horretan ere familiak badu garrantzi handia.

IKER ARRIOLA

Bizi-testamentuaren alde nago. Ondo iruditzen zait,egoera txar

horretara iristen zarenean, zure erabakia hartzea. Gainera,horrela

bakoitzak nahi duena egin dezake,inori inolako kargurik utzi gabe. Nahiz

eta erabaki zaila izan.

Beste aldetik, batzuetan zure erabakia ez da familiak nahi duena,

baina horrela izan behar du eta ez da guztiz justua.

GARAZI FERNÁNDEZ

Bizi-testamentua egitea ideia ona iruditzen zait, norberak bere

etorkizunarekin zer egin aukeratzen duelako. Nik, egia esan, ez dakit zer

egingo nukeen. Hasteko, pertsona bakoitzak bere buruarekin zer egingo

duen pentsatzeko eta esateko eskubidea du. Orain ezin dut galdera hau

erantzun, gaixorik ez nagoelako. Gaixorik egongo banintz, nire

pentsatzeko modua asko aldatuko litzake. Nire gaixotasunak

sendatzeko aukerarik izango balu, ez nuke hil nahiko. Baina sendatzeko

aukerarik egongo ez balitz heriotza onartu beharko nuke.

TXOMIN BERGUA

Nik dudak edukiko nituzke bizi testamentua egin ala ez. Alde

batetik, egingo nuke makina bati itsatsita egon baino nahiago dudalako

hil, baina beste alde batetik nire familiari edo medikuei utziko nieke

aukeratzen.

IKER LASA