Amodiozko gutunak(2)

Amodiozko gutunak(2) Amodiozko gutunak(2)

euskalnet.net
from euskalnet.net More from this publisher

Amodiozko

gutunak

(2)

1.mailako ikasleak

Kaixo, amona:

Donostia, 2012ko otsailaren 15a

Gutun hau idazten dizut asko maite zaitudalako eta festetan

bakarrik bisitatzen zaitudanez, egun askotan faltan botatzen zaitut.

Laister nire amaren urtebetetzea denez, Matia zaharren

egoitzan elkartuko gara. Urtebetetzea ospatzen dugun bitartean

denbora osoan zurekin egon nahi dut. Zu ikusi ahal izateko azken

aukera izango balitz bezala, asko maite zaitudalako. Lehenik musu

handi bat emango dizut, bigarrenik egun hauetan gertatu zaidan

guztia kontatu nahi dizut, adibidez: asteburuko partiduan irabazi,

galdu edo berdindu dugun, ikastolan emaitza onak edo txarrak

lortzen ari naizen, ikastolan lagun berriak egin ditudan edo ez,

lagunekin ondo moldatzen naizen edo ez, etab.

Bestaldetik zuk niri egun hauetan gertatu zaizun guztia

kontatzea nahi dut, adibidez: egun hauetan ondo edo gaizki lo egin

duzun, osasunari begira ondo zauden edo ez, janariarengatik zerbait

arraroa pasatu zaizun, etab.

Baina, nire amari, aitari eta arrebari ere hitz egiteko aukera

emango diegu, bestela gu hitz egiten ikustera joan direla uste izango

dute. Horrela nire arrebak ere ikastolan zer emaitzak lortu dituen

esango dizu.

Besterik gabe, musu handi bat.

Iñigo

Kaixo ama maitea:

Donostia, 2012ko otsailaren 20

Maite zaitudala badakizu ,hala ere, gutun hau idazten dizut .

Badakit euskeraz ez dakizula, baina etxean gazteleraz irakurriko dizut.

Otsailaren 6tik zurekin bizi naiz eta geroztik bi aste pasa dira. Oso

gogor borrokatu dugu eta elkar egotea lortu dugu, eta bizitzea ere bai.

Badakit gogaikarria naizela eta ez zaizula nik hori izatea gustatzen,

baina zu ere oso gogaikarria zera.

Asko maite zaitut. Mundu osoko amarik hoberena zara eta ni

umerik onena. E zintudan ezerengatik aldatuko, eta pentsatzen ari naiz

zuk berdina egingo duzula.

Karta asko idatzi dizut eta guztiak gustatu zaizkizu. Karta hauek

bihotzetik atera ditut eta parrafo, lerro eta hitzak bihotzetik atera ditut.

Maiteminduen eguna pasa dela badakit eta ezer ez dizudala oparitu

ere badakit, baina nik gaur idatzi dizut eta espero dut gutuna gustatzea.

Etxera ailegatu bezain pronto gutun hau iritsiko zaizu. Ailegatzean

irakurri egingo didazu eta beti bezala pozez negarrez hasiko zara.

Asko maite zaitut eta zuk ni ere bai. Badakit etxean ez dudala ezer

laguntzen, baina aldatuko naiz. Bi aste bakarrik pasa dira eta ematen du

zu eta nik denbora asko egon garela elkarrekin. Bihar eskolara joan

behar dut eta eskolan zutaz pentsatuko dut, eta zu nitaz ere, uste dut.

Beno muxu asko ematen dizut eta besarkada haundi-haundi bat.

Agur ama

Zure ume maitea

Aritz Lamas

Kaixo Jon maitea:

Donostia, 2012ko otsailak 15a

Duela asko ez naizela herrira joaten, eta ez zaitut duela asko

ikusi. Zer moduz doaz gauzak herrian? Ni ondo nago, baina zure falta

asko sumatzen da.

Gogoratzen naiz herrian izan nuen lehenengo laguna izan

zinela eta txikitan bihurrikeria asko egiten genituela. Zure gurasoen

berri eta zure berri jakin nahi nuke, beraz idatzi, mesedez.

Duela gutxi zutaz oroitu nintzen, etxean nengoela. Asperturik

nengoen, eta idatzi egin behar nizula oroitu nintzen. Gogoratzen naiz,

herriko festetan, igerilekuko tabernan geundela gurasoekin, apo bat

agertu zela. Orduan apoa jarraitzeari ekin genion, eta apoak igerilekura

jauzi egin zuenean, zu eta ni bere atzetik joan ginen, uretara. Egun

horretan oso ondo pasa nuen. Beste gauza batez ere oroitzen naiz,

Corearen aurkako futbol partiduaz. Oso ondo jolastu genuen, nahiz eta 5-

4 galdu genuen.

Zure eta besteen aurka beste bizikleta lasterketa bat egin nahi

dut, edo gehiago. Baina oraingo honetan nik irabaziko dut. Bueno,

idazteko lehen ere esan dizut, beraz, agur eta musu handi bat:

Zure herriko laguna,

Ibai

Ibai Arregi, 1.E

Kaixo, Nora:

Donostian, 2012ko otsailaren 14an

Duela hamar urte ezagutzen gara eta lagunak gara ezagutu ginen

lehen egunetik. Oso momentu onak pasa ditugu elkarrekin. Gure

tirabirak izan ditugu lagun guztiek bezala, baina hainbeste denbora

ondoren, oraindik lagunak izaten jarraitzen dugu.

Zu nire bizitzan asko zara, askotan lagundu didazu nire momentu

zailetan, eta nik zuri. Gure gertaera bat gogoratuko dizut:

Egun batean, nire aitak Liztorretara eraman gintuen. Zu, Araitz

eta ni joan ginen eguna pasatzera, barbakoa egitera eta gero

kobazuloetara. Nik arropa zaharra eta linterna eramateko esan

nizuen, kobazuloetara joango ginelako.

Goizeko 11:00etan, lehenengo zure etxetik pasa ginen zure bila.

Gero Araitz hartu genuen Talon, ogia erosi eta Liztorretara abiatu

ginen. Hara iristerakoan mahai bat bilatu eta gure gauzak utzi

genituen; ondoren adarrak bilatu genituen sua pizteko.

Saltxitxak eta solomoa jan genituen. Oso goxua egon zen bazkaria,

oso gustura jan genuen.16:00 inguruan abiatu ginen kobazuloetara.

Kobazulo barruan geundela, zulo batetik sartu ginen. Barruan

geundela, beldurra geneukan, Araitz zihoan lehenengoa. Berak itoko

zela esaten zuen. Azkenean denok beldurra kendu eta handik pasa

ginen. Dibertigarria izan zen.

Ondoren bazkaldu genuen lekura bueltatu eta afari-merienda egin

genuen bazkarian soberan geratutako gauzekin. Bukatzeko azkenean

bakoitza bere etxera bueltatu ginen egun izugarria pasa ondoren.

Lagunak izaten jarraituko dugula seguru naiz.

Muxu eta besarkada izugarria. Idoia

Kaixo maitea :

Donostia, 2012ko otsailaren 15a

Ez gara txikitatik ezagutzen, baina oso ondo moldatzen

gara . Ikusi zintudanean lagun onak izango ginela pentsatu

nuen, baina orain lagunak baino gehiago gara eta asko pozten

naiz horrela izateaz .

Zu nire bizitzan pertsona garrantzitsuenetakoa zara.

Nahiz eta batzuetan elkarrekin ez egon edo ez hitz egin

jakin ezazu asko maite zaitudala .

Zuk irribarre bat ateratzen didazu beti eta ez edozein

irribarre, hori zuk bakarrik egin dezakezun zerbait da. Beti

zaude hor denetarako laguntzeko, ondo pasatzeko , gaizki

nagoenean alaitzeko … Eta benetan eskertzen dizut nigatik

egiten duzun guztia. Ez dakizu ze pozik jartzen naizen zu

ikusterakoan, ondo pasatzen, irribarrez, lagunekin jolasten

eta zurekin nagoenean askoz gehiago.

Nik beti maiteko zaitut gertatutakoa gertatuta, eta

espero dut zuk ni ere bai.

Momentu asko pasa ditugu elkarrekin, oso momentu

onak, eta jakin ezazu ez ditudala inoiz ahaztuko, zure ondoan

egongo naiz beti gauza onetarako eta gauza txarretarako.

Asko maite zaitut maitea, ez aldatu !

Muxuak, Jone

Jone Sierra 1.E

Donostia, 2012ko otsailaren 15a

Kaixo, maitea :

Donostiatik idazten dizut gauza oso garrantzitsu bat esateko.

Esan nahi dizudan gauza da, zutaz maiteminduta nagoela. Ikusi

zintudan momentutik, zutaz maitemindu nintzen. Oso mutil atsegina zara

nirekIn. Ez nekien nola esan maite zaitudala, eta gutun bat idaztea bururatu

zait, gutun honetan zenbat maite zaitudan esateko.

Zurekin hitz egiten dudan bakoitzean, nire bihotza belarrian izango

banu bezala sentitzen dut. Zure ahotsa entzuten dudan bakoitzean, lasaiago

sentitzen naiz. Zure ondoan eserita nagoenean, gorri-gorri jartzen naiz eta

izugarrizko lotsa ematen dit zurekin hitz egiteak.

Zu zara ezagutu dudan pertsona alai eta atseginetako bat. Horregatik

eta beste gauza askorengatik maite zaitut hainbeste. Zure irribarre batek

egun osoa alaitzen dit eta zuk, ni oso ondo sentiaraztea lortzen duzu. Nahiz

eta ni Donostian bizi, eta zu Nafarroako herri txiki batean bizi, asko maite

zaitut.

Asteburuetan edo festa egunetan bakarrik ikusten dugu elkar, baina niri

berdin zait. Hemen Donostin oso gustora nago nire lagun guztiekin, baina

duela hiru aste ez zaitudala ikusten eta faltan botatzen zaitut. Faltan

botatzen dut zure irribarre ederra, zure alaitasuna…

Hiru aste hauetan zehar Carmenekin, Nafarroako herriko neska

batekin, hitz egiten egon naiz eta esan zidan berak ere asko maite zaituela.

Ez dakit zer egin, denbora asko pasa da zutaz maitemindu nintzen

egunetik. Nire lagun onena da eta ez dakit zer egin.

Ez zait ezer gehiago bururatzen zuri idazteko.

Oso ondo pasa, asteburu honetan ikusiko gara, muxu pila bat zuretzat.

Laura Oncala

Kaixo, maitea. Zer moduz zaude?

Donostia, 2012ko otsailaren15a

Faltan botatzen zaitut. Orain dela bi urte ez zaitudala ikusten, eta

horregatik zuri gutun bat bidaltzea bururatu zait. Uda iristeko 2 aste bakarrik

falta dira eta horregatik irriketan nago zu berriro ikusteko, zure gutunean esan

zenuen bezala.

Oraindik gogoratzen naiz lehenengo aldiz ikusi zintudanean, zure begi

marroiekin eta irribarre horrekin nola maitemindu ninduzun, eta hortik aurrera

ez zaitut inoiz ere ahaztu, beti egon zara nire bihotzean .

Laster egongo gara biok batera uda osoa pasatzeko. Biok batera gauza

asko egingo ditugu txikitan egiten genuen bezala. Ze oroitzapen datozkidan

burura horren inguruan. Alde batetik pena ematen dit zu etortzeak, horrek

gogoratzen baitit iraila iristen denean zu berriro zure etxera itzuliko zarela, eta

ez zaitudala ikusiko urte bat barru arte.

Biak elkarrekin gaudenean gurasoen herrira joango gara bi aste pasatzera.

Han Mariarekin, Laurarekin, Martarekin, Elenarekin eta zure lagun

koadrilarekin egongo gara. Irriketan nago haiek ikusteko. Gogoratzen zara

haietaz, ezta? Haiek bai lagun onak! Zu ikustean, seguruenik, oso pozik jarriko

direla. Eta gogoratzen al zara ni plazatik nengoela zu niregana etorri zinela eta

zurekin joateko esan zenidala? Hortik aurrera nire lagun hoberenak izan dira

eta dena zure laguntzari esker.

Beno hau idazten tartetxo bat pasa dut jada. Denbora hau oso azkar

pasa zait zurekin hitz egiten dudan bakoitzean bezala. Orain nire gauzak hartu

eta etxetik banoa. Pena ematen dit zutaz agurtzea, baina bi aste barru, dena

ondo badoa, biok elkarrekin hitz egiten egongo gara nire etxeko lorategiko

zuhaitzaren azpian, eguzkia nola ezkutatzen den ikusten dugun bitartean.

Bueno, oraingoz ez daukat ezer gehiago zuri esateko. Espero dut laster

gutun hau irakurtzen egongo zarela.Muxuak denon partez,

Maialen Ubiria 1.E

Maialen

Kaixo, Azkar:

Donostian, 2012ko otsailaren 14a

Hementxe nago etxeko ordenagailuan zuri idazten. Nahiz eta zu

hilda egon, badakit gutun hau irakurtzen ari zarela nire alboan. Asko

botatzen zaitut faltan.

Egun batean ni nire lagunekin joan nintzen eguna pasatzera, eta

nire gurasoak eta anaia izeba-osaben herriko azokara (Elizondoko

feriara) joan ziren. Animalia postu bat ikusi zuten eta arrain bat

erostea erabaki zuten. Orduan zu erosi zintuzten, gero etxera

etortzean niri oparitzeko.

Etxera etorri zinetenean, zu ikustean eta niretzat zinela

entzutean ilusio handia eman zidan eta izugarri poztu nintzen. Zure

arrain-ontzirako txoko bat prestatu nuen eta oso ondo pasatzen nuen

egun guztia zuri begira.

Egun batean konturatu nintzen txikiegia zela arrain-ontzi hura

zuretzat eta, laster Olentzero gaua zenez, beste handiago bat

eskatzea pentsatu nuen. Iritsi zen eguna eta berehala altxatu nintzen

ohetik opariak irekitzeko. Nire opari guztiak ireki nituen eta arrain-

ontzi handi bat, janaria eta zure arrain-ontziko ura aldatzeko bi

saretxo ekarri zizkidan.

Berehala joan nintzen zuregana eta “etxe” berria prestatu nizun.

Janaria bota nizun eta zuk berehala jan zenuen. Orduan Azkar izena

jarri nizun, azkar jaten zenuelako. Orduz geroztik nire maitasun

guztiz maitatu zintudan.

Beste egun batean nire etxeko lurra konpondu behar zuten eta

usain fuerteegia botatzen zuenez, nire amaren herrira (Goizuetara)

joateko aprobetxatu genuen asteburua pasatzeko.

Goizuetatik bueltan zu hilda zeundela ikusi genuen eta

izugarrizko pena eman zidan eta negarrez hasi nintzen. Orduz

geroztik egunero, gauero zutaz gogoratzen naiz, eta zure txokora

begiratzen dudanean, oso “hutsa” ikusten dut.

Espero dut zeruan niri itxoiten egongo zarela. Nire maitasun

guztiz, agur.

Manex Mendiburu 1.D

MANEX

Kaixo, Nagore:

Donostia, 2012ko Otsailak 15a

Zuri idazten dizut asko maite zaitudalako, eta oso lagun

ona zarelako.

Orain dela urte pare bat ezagutzen dugu elkar, igeriketan

ezagutu ginen. Gogoratzen naiz igeri egin bitartean ezagutu

ginela eta hortik aurrera jakin nuen oso lagun

onak izango ginela. Eta oraindik lagun oso onak izaten

jarraitzen dugu.

Beti zaude nire ondoan txarrean eta onean, beti lagun

izan didazu gauza zailetan, Zu egunero ikusteak eguna pozten

nau, zu atetik sartzen zarenean, beti besarkada bat ematen

diogu elkarri eta horrek asko pozten nau.

Ahal dugun guztietan elkarrekin egoten gara. Zu nire

bihotzean egongo zara betirako. Gogoan ditut kotxean egindako

barre guztiak. Konpetizioetan beti egoten gara elkarrekin eta

igeri egitean beti jartzen gara elkarrekin.

Zu nirekin eskiatzera etortzen zinen egunak , nire egunik

hoberenak izan ziren. Noizbait zurekin haserretu baldin banaiz,

BARKATU. Momentu txarrak atzean utzi eta bakarrik onak

gogoratu nahi ditut.

Egunero ikusten zaitudalako, hemen nire sentimendu

guztiak adierazten dizkizut.

Muxu bat. Asko

Maite zaitut

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!