irakurri homilia - Elizagipuzkoa.org

irakurri homilia - Elizagipuzkoa.org irakurri homilia - Elizagipuzkoa.org

elizagipuzkoa.org
from elizagipuzkoa.org More from this publisher
23.08.2013 Views

MARIA, ERREBELAZIOAREN TESTIGU LEIAL Frantziskotarren anaidia maitea, apaiz-senide elkar-mezaemaile, Arantzazuko Amaren zale maiteok, hemen zaudeten herri agintari estimatuok. Beste urte batez gure Elizbarrutiko Zaindariaren eguna ospatzen dugu, Arantzazuko Andre Mariaren eguna. Hain gertuko zaigun deitura honekin adierazten den Zeruko Amarekiko maitasun bihotzekoak, fedea gutako bakoitzarengan zeinen errotua dagoen adierazten du eta fede katolikoak gure euskal kulturan markatua utzi duen aztarna sakona agertu ere bai. Mexikon izana naiz berriki gogojardunak zuzentzen eta bertan ikusi ahal izan nuen nola euskal misiolariek, eta bereziki frantziskotarrek, Arantzazuko Amarekiko jaiera zabaldu izan duten igaro diren tokian. Esaera zaharrak hala dio: “hitza da bihotzaren giltza” eta Amerikara fede katolikoa eraman zuten frantziskotar misiolariengan garbi ikusten da Kristorekiko eta bere Ama Mariarekiko fedez gainezka izango dutela bihotza. Mariologiak gehien azpimarratu duen Andre Mariaren bertuteetako bati erreparatu nahi nioke bereziki gaurko jai honetan: “Jainkoaren Hitzarekiko bere harreraz” ari naiz. “Virgo Audiens” da Maria, hau da, Jainkoaren Hitzarekiko entzule-jarrera harbera duen Birjina da bera. Garrantzia eta gaurkotasun handia duen jarrera da hori, eta fede kristauaren adierazpenaren desitxuratze desberdinei aurre egiten diegun garai honetan eredu argigarria gertatzen da Maria jarrera hori dela eta. Egiaz, egungo arrisku nabarmenetariko bat fedearen subjektibizazioa da. Gure kulturan hain nabaria den erlatibizaziorako joerak ez du salbuespenik esparru erlijiosoan. Areago, gure garaiaren ezaugarri den “norbere neurrirako fedean” nabarmentzen da hori. Egunotan fede katolikoak aurre egin beharreko zailtasunik handiena ez da bereziki ateismoa, bai ordea garaiko kategoria ideologikoen edo geure gusto pertsonalen baitan egituratzen diren fedearen desitxuratze edo berregituratzeak. Bada arriskua, Bere antz eta irudiko sortu gintuen Jainkoarengan sinesteari utzi eta gutako bakoitzaren neurrira egindako jainko batetan sinesteko. Tentaldi honi aurre egiteko gakoa, Andre Mariak bezala Jainkoaren Errebelazioa leialtasunez onartzean dago. Egiaz, egun, sinesterik ezaren muga ez dago hainbat Jainkoa badenik ukatzean, Jainkoaren Errebelazio historikoaren gertakaria ezeztatzean baizik. Badirudi, gure kultura erlatibistak, ez duela arazo handirik fededun bakoitzaren neurrira ulertutako

MARIA, ERREBELAZIOAREN TESTIGU LEIAL

Frantziskotarren anaidia maitea, apaiz-senide elkar-mezaemaile,

Arantzazuko Amaren zale maiteok, hemen zaudeten herri

agintari

estimatuok.

Beste urte batez gure Elizbarrutiko Zaindariaren eguna

ospatzen

dugu, Arantzazuko Andre Mariaren eguna. Hain gertuko

zaigun deitura

honekin adierazten den Zeruko Amarekiko maitasun bihotzekoak,

fedea

gutako bakoitzarengan zeinen errotua dagoen adierazten

du eta fede

katolikoak gure euskal kulturan markatua utzi duen aztarna sakona agertu

ere bai. Mexikon izana naiz berriki gogojardunak zuzentzen

eta bertan ikusi

ahal izan nuen nola euskal misiolariek, eta bereziki

frantziskotarrek,

Arantzazuko Amarekiko jaiera zabaldu izan duten igaro

diren tokian.

Esaera zaharrak hala dio: “hitza da bihotzaren giltza”

eta Amerikara fede

katolikoa eraman zuten frantziskotar misiolariengan garbi ikusten da

Kristorekiko eta bere Ama Mariarekiko fedez gainezka

izango dutela

bihotza.

Mariologiak gehien azpimarratu duen Andre Mariaren bertuteetako

bati erreparatu nahi nioke bereziki gaurko jai honetan:

“Jainkoaren

Hitzarekiko bere harreraz” ari naiz. “Virgo Audiens”

da Maria, hau da,

Jainkoaren Hitzarekiko entzule-jarrera harbera duen Birjina da bera.

Garrantzia eta gaurkotasun handia duen jarrera da hori,

eta fede kristauaren

adierazpenaren desitxuratze desberdinei aurre egiten

diegun garai honetan

eredu argigarria gertatzen da Maria jarrera hori dela

eta.

Egiaz, egungo arrisku nabarmenetariko bat fedearen subjektibizazioa

da. Gure kulturan hain nabaria den erlatibizaziorako

joerak ez du

salbuespenik esparru erlijiosoan. Areago, gure garaiaren

ezaugarri den

“norbere neurrirako fedean” nabarmentzen da hori. Egunotan

fede

katolikoak aurre egin beharreko zailtasunik handiena

ez da bereziki

ateismoa, bai ordea garaiko kategoria ideologikoen edo geure gusto

pertsonalen baitan egituratzen diren fedearen desitxuratze

edo

berregituratzeak. Bada arriskua, Bere antz eta irudiko

sortu gintuen

Jainkoarengan sinesteari utzi eta gutako bakoitzaren

neurrira egindako

jainko batetan sinesteko.

Tentaldi honi aurre egiteko gakoa, Andre Mariak bezala

Jainkoaren

Errebelazioa leialtasunez onartzean dago. Egiaz, egun,

sinesterik ezaren

muga ez dago hainbat Jainkoa badenik ukatzean, Jainkoaren

Errebelazio

historikoaren gertakaria ezeztatzean baizik. Badirudi,

gure kultura

erlatibistak, ez duela arazo handirik fededun bakoitzaren

neurrira ulertutako

eta onartutako izaki goren baten existentzia onartzeko.

Baina gure kultura

erlatibistak Jainkoa gu guztiontzat bide konkretu batean

(Israel herria eta

Jesu Kristo) errebelatu izana eta Berarengana garamatzan

bidea izendatua

utzi izana ez du inolaz ere onartzen.

Erlatibismoaren kulturak arazorik gabe onartzen du norbere neurrira

egindako fedea bideratzen duen halako espiritualitate

subjetibista batekiko

jarrera irekia; baina desegokitzat baztertzen du Jainkoak

ezarritako

bidearekiko

katolikoa.

obedientzia oinarritzen duen Errebelazioarekiko

fede

Bada, Maria, “Virgo Audiens” duguna Errebelazioaren

testigu

gertatzen da Jainkoaren Hitzarekiko erabat irekia dagoen

izakia bilakatzen

denean: “Hona hemen ni Jaunaren mirabea, gerta bekit zuk diozun

bezala”. Jainkoaren nahaiarekiko erabat zabalik bizitzen erakusten

digu

Mariak, baita pentsatzen edo itxaroten dugunaren gainetik

ere.

Zentzu honetan, bi jarrera oso desberdin izan genitzake

Eskritura

Santura gerturatzean. Jainkoaren Hitzean gure pentsakera

eta sentipenak

oinarritzeko arrazoiak bilatu nahi izatea litzateke

lehenengoa; Jainkoari gu

bezala pentsa dezan eta arrazoi eman diezagun eskatzea

bezala litzateke

hori. Baina bigarren jarrera, Mariarena, benetakoa Eskritura Santura

Jainkoak esan nahi diguna ezagutzeko asmorekin gerturatzea

litzateke;

Jainkoak nahi eta uste duenaren arabera gure pentsamentua

eta

sentsibilitatea hezitzea litzateke hori.

Vatikanoko II. Kontzilioko “Dei Verbum” konstituzioak

ohartarazten

digun bezala, Jainkoaren Errebelazioak bi iturri ditu:

Biblia eta Elizaren

tradizioa. Biak –Bibliak eta Tradizioak- batasun bat

osatzen dute eta elkar

argitzen dute. Elizaren Tradizioak bideratzen digu Jainkoaren Hitzaren

egiazko ulermena, okerrak edo aski garbiak ez diren gure kriteroen baitan

ulertu gabe.

Esan dezadan berriz: Andre Maria, Zeruko gure Ama, Jainkoaren

Errebelazioaren testigu leiala da. Berarengandik ikasten

dugu gure barrua

zabaltzen, onartzen, leialtasunez bizitzen eta munduaren

aurrean testigu

izaten, Jainko Aitaren Errebelazioaren testigu, Semearengan,

Espiritu

Santuaren bidez.

Eta, beste urte batez, Arantzazuko Amari Bakearen Ama deitzen

diogu. Bakebidean urratsak eman behar dituzten guztien

bihotzak zentzaraz

ditzala eskaten diogu berari. Gure aldetik, Jaunaren

Eliza eta fededunen

elkarte garenez, indarkeriaren biktimak kristau moduan

babesteko

konpromisoa hartzen dugu; ETAri desegiteko eta egindako

gaitza garbi

aitortzeko ausardia eskatzen diogu, autojustifikazio

guztiak gaindituz.

Hainbeste min osatzeak eta hainbeste ezinikusi sendatzeak

gardentasun

handia eskatzen du eta inolako zalantzarik gabe indarkeria

ez onartzea: ez

iraganekoa, ez oraingoa eta ez etorkizunekoa.

Batak besteari gain hartzeko arriskua dute gaurkotasun-albisteek,

gertaera mingarriak ahaztaraziz, Afrikako Adarreko gosete larriarekin

gertatzen den bezala. Gure oporrak lasai aurrera egin

duten bitartean

lurralde haietan aurrera egin du zorigaitzak, erabateko

konponbiderik

aurkitu gabe. CARITAS eta Manos Unidas erakundeen laguntza,

beste

antolabide askorena bezala garrantzitsua da, baina ez nahikoa. Uste dugu,

ONUren baitako nazioarteko erakundeek behar luketela

gaitasuna egoera

hauei era azkar, txukun eta erabakigarrian aurre egiteko.

Erabaki handiagoz

egin behar dugu nazioarteko solidaritate baterako bidea. Herri aurreratuen

pekatua oso larria da, bai laguntza ukatzeagatik eta

baita nazioen arteko

desorekekin gaizkide izateagatik ere. Lotsagarria da

benetan!

Bestalde, krisi ekonomikoa bereak egiten darrai gure

artean, eta

bereziki bere lehen lana oraindik izan ez duten gazteengan,

adinez aurrera

doazen langabetuengan eta etorkinengan. “Ekonomia gizakiaren

esanetara”, Iruñea, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako Gotzainok Garizuman

idatzi genuen Pastoral Idazkiaren baitan eginda Arantzazuko

bederatziurrenako hausnarketa Santutegi honetan. Bide

luzea dugu oraindik

moral sozialaren ikasbidean, zera baitirudi, merkatuko

ekonomiaren koloka

baino gehiago autokritika sakona behar duen sistema kapitalista baten

egiturazko krisiaren aurren gaudela.

Pastoral urte berriaren hasiera ere Arantzazuko Andre

Mariaren esku

uzten dugu, bertan hain beharrezkoa den Ebanjelizatze

Berria ekiteko

Pastoral Egitasmo bati helduko baitio gure Elizbarrutiak.

Guztiok laguntzea

eta guztiok lan honetan sartzea ezinbestekoa izango da noski. Jainkoak

bedeinka gaitzala!

+ Jose Ignazio Munilla

Donostiako Gotzaina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!