22.08.2013 Views

NASAren ARIKETA - EJERCICIO DE LA NASA - bakelan

NASAren ARIKETA - EJERCICIO DE LA NASA - bakelan

NASAren ARIKETA - EJERCICIO DE LA NASA - bakelan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

NASAREN ARIKETA

1.- Definizioa

Jolas honetan, ikasleek bizitzeko premiazko diren gauza batzuen zerrenda

ordenatuko dute.

2.- Helburuak

- Taldean hartutako erabakiak bakarka hartutakoekin erkatzea.

3.- Partaideak

Taldea, gela; 12 urtetik gorakoak

4.- Materiala

Idazlumak.

Gauzen zerrenda.

5.- Abiapuntuko arauak

Bat ere ez.

6.- Garapena

Partaide bakoitzari zerrenda bana eman eta bost eta hamar minutu bitartean

utziko dizkiegu, zerrendako gauzak garrantziaren arabera sailkatu ditzaten.

Ezin da inorekin hitzik egin.

6-8 laguneko taldeak osatuko dituzte eta bat behatzailea izango da. Talde

bakoitzari zerrenda bana eman eta 20 minutu utziko dizkiegu ordenatu dezaten.

Azkenik, bakarka ordenatutakoak, taldean eginikoekin eta NASAk

kaleratutakoekin erkatuko dituzte.

• Pospolo kutxa bat (15, ez dago oxigenorik)

• Janari kontzentratu ontzi bat (4, denbora tarte batean bizirik iraun daiteke janaririk

gabe)

• Nylonezko soka, 20 metro (6, leku malkartsuetan laguntza izateko)

• Jausgailuetako oihala, 30 metro (8, gauzak eramateko, eguzkitik babesteko)

• Berogailu eramangarri bat (13, ilargiaren alde horrek badu argia eta beroa)

• 45 kalibreko bi pistola (11, propultsiorako baliagarriak)

• Esne hautsa, ontzi 1 (12, ura behar da)

• Oxigeno bonbona 2, 50 litrokoak (1, ez dago oxigenorik ilargian)

• Ilargiaren konstelazioetako izar-mapa 1 (3, beharrezkoa bidea aurkitzeko)

• Ontzi pneumatiko 1, CO2 botilak dituena (9, gauzak eramateko edo babesteko eta

botilak bulkatzeko)

• Iparorratz pneumatiko 1 (14, ilargian ez dago lurreko eremu magnetikorik)

• 20 litro ur (2, ezin da bizirik iraun urik gabe)

• Seinaleak egiteko bengalak (10, baliagarriak dira hurbil egotean)

• Lehen laguntzak emateko zorro 1; injekzioak jartzeko xiringak dauzka (7, botikina

beharrezkoa gerta liteke, xiringak baliogabeak dira)

• FM igorle-hargailu 1, eguzki indarrez dabilena (5, ama-ontziarekin komunikatzeko)

7.- Ebaluazioa

Emaitzak ebaluatzea. Hobetu al da emaitza taldean? Zer eman dizu taldean

eginiko eztabaidak? Erraza izan al da taldeko erabakia hartzea? Nola hartu

duzue erabaki hori?

8.- Iturria

Cascón, P. La alternativa del juego, Bakearen aldeko Hezkuntzaren 2.

mintegia. Madril, 1995.

ARGIBIDE ORRIA

Espazio-ontzi batean zaude eta ontzi-amarekin batu behar duzu ilargiak argia

jasotzen duen aldean. Zailtasun teknikoak direla eta, zure ontzia ama-ontzitik

300 kilometrora ilargiratu da. Ilargiratze prozesuan, ontziko tresna asko

deuseztatu dira.

BIZIRIK IRAUTEKO ama-ontzira heldu behar duzu, eta, horretarako,

premiazkoena baino ez duzu eraman behar. Ondoren, hamabost gauzatako

zerrenda aurkituko duzu. Horiek dira ilargiratu ondoren kalterik gabe geratu

direnak. Zure zeregina garrantziaren arabera sailkatzea izango da; horrela,

aukera emango diozu ontziko eskifaiari ama-ontziraino heltzeko. Lehenengo

gauza garrantzitsuena izango da eta, beraz, 15.ak izango du garrantzi txikien.

(Parentesi artean erantzun zuzena eta horren azalpena daude, talde-eragileak

bakarrik irakurtzeko).

• Pospolo kutxa bat

• Janari kontzentratu ontzi bat

• Nylonezko soka, 20 metro

• Jausgailuetako oihala, 30 metro

• Berogailu eramangarri bat

• 45 kalibreko bi pistola

• Esne hautsa, ontzi 1

• Oxigeno bonbona 2, 50 litrokoak

• Ilargiaren konstelazioetako izar-mapa 1

• Ontzi pneumatiko 1, CO2 botilak dituena

• Iparorratz pneumatiko 1

• 20 litro ur

• Seinaleak egiteko bengalak

• Lehen laguntzak emateko zorro 1; injekzioak jartzeko xiringak dauzka

• FM igorle-hargailu 1, eguzki indarrez dabilena

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!