inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

6. Prestuen artean garbituko ditut ene eskuak, eta zure aldarea inguratuko dut, Jauna, 7. Aditzea gatik zure laudorioak kantatzen, eta neronek errateko zure sendagaila guziak. 8. Jauna, maithatu ditut zure tenploko berregindura eta zure ospearen egon-lekhua. 9. Jainkoa, ez bezazu gal ene arima gaixtaginekin, ez-eta ene bizia gizon odolkoiekin, 10. Zeinen eskuetan baitira tzarkeriak; hekien eskuina bethea da hartu dituzten emaitzez. 11. Ni aldiz, ene hobengabetasunean ibili naiz; libra nezazu, eta urrikal zakizkit. 12. Ene oina bide zuzenean egotu da: prestuen baldarnan benedikaturen zaitut. XXVI. PSAL. 1. Dabiden psalmoa, gantzutua izan zedin aitzinekoa. Jauna da ene argia, eta ene geriza; noren beldur izanen naiz? Jauna da ene biziaren zaina: nork ikharatuko nau? 2. Gaixtaginak ene gainera hurbiltzen hari direlarik ene haragien iresteko, Ni hestutzen nauten etsaiak, berak hebaindu eta erori dira. 3. Kanpak ene kontra jartzen balira ere, ene bihotza ez laiteke izi. Gudua ene kontra abia baledi ere, hortan berean nuke pheskiza-bide bat. 4. Gauza bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongi; hura da ene bizitzeko egun oroz Jaunaren etxean egotea, Ikhus detzadan Jaunaren gozoak, eta ene begiz ikhuska dezadan haren tenploa. 5. Alabainan bere tabernaklean gorde izan nau; eta asturugaitzetako egunean, bere tabernakle xokhoan maldatu nau. 6. Harriaren gainean altxatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetik goratu du. Inguruka ibili naiz, eta haren tabernaklean imolatu dut deihadarreko bitima: kantatuko dut eta psalmoak erranen diozkat Jaunari. 7. Jauna, adi zatzu zu ganat egiten ditudan oihuak, eta entzun nezazu. 8. Ene bihotza mintzatu zaitzu, ene begitharteak bilhatu zaitu: bilhaturen dut, Jauna, zure begithartea. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 9. Ez biazazu ene ganik aldara zure begithartea; ez bezaite zure hasarrean aldara zure zerbitzaria ganik. Izan zaite ene laguntzaile, ez benezazu bazterrerat utz, ez-eta arbuia, oi ene Jainko salbagarria. 10. Alabainan utzi naute ene ait-amek; Jaunak ordean hartu nau. 11. Zure bidean, Jauna, emadazu zure legea; eta ene etsaien aria gatik, bida nezazu bidexka zuzenean. 12. Ez benezazu arthik hestutzen nautenen eskuetara; ezen gezurrezko lekhukoak ene kontra jaiki dira, eta gaixtakeriak bere burua du gezurtatu. 13. Sinheste dut Jaunaren onak ikhusiren ditudala bizi direnen lurrean. 14. Zaude Jaunaren begira, emazu gizonak bezala, indarzta zazu zure bihotza, eta igurikazu Jauna. XXVII. PSAL. 1. Dabidi berari psalmoa. Zure gana deihadar eginen dut, Jauna, ez bezaizkit ixilik egon; beldurrez-eta ixilik egoten bazare, bilhaka nadien putzura erortzen direnen iduriko. 2. Entzun zazu, Jauna, ene errekeien otsa zuri othoitzez nagoenean, zure tenplo saindurat hedatzen ditudanean eskuak. 3. Ez benezazu eraman bekhatoreekin batean, ez-eta gal tzarkeriaegileekin. Hainek bakea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizkia dute beren bihotzetan. 4. Emozute beren egintzen arabera eta beren asmuen tzarkeriaren arabera. Egiozute beren eskuetako egintzen arabera; emozute beren saria. 5. Zeren ez dituzten ezagutu Jaunaren egintzak eta haren eskuetako lanak, xahutuko ditutzu, eta ez ditutzu berreginen. 6. Benedika bekio Jaunari, zeren duen entzun ene errekeiaren otsa. 7. Jauna da ene laguntza eta ene malda; ene bihotzak haren baithan izatu du bere igurikitza eta lagundua izan naiz. Eta birloratu da ene haragia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari. 8. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere kristoren itzurpenak maldatzen dituena. 9. Jauna, benedika zazu zure populua, benedika zazu zure primantza; zure erregetasuna erabil zazu hekien gainean, eta gorets zatzu bethi guzian. 196 197

XXVIII. PSAL. 1. Dabiden psalmoa tabernaklea akhabatu zeneko. Jaunari ekhar zotzuete, oi Jainkoaren umeak, Jaunari ekhar zotzuete aharien umeak. 2. Jaunari ekhar zozue ospe eta ohore; Jaunari ekhar zozue bere izenaren ospea; adora zazue Jauna bere lorio sainduan. 3. Jaunaren mintzoa entzun da uren gainean; ospezko Jainkoak ihurtzuria karraskarazi du; Jauna uren hedaduraren gainean da. 4. Indar du Jaunaren mintzoak; ederresgarri da Jaunaren mintzoa. 5. Jaunaren mintzoak phorroskatzen ditu zedroak; Jaunak phorroskaturen ditu Libango zedroak. 6. Xehakaturen ditu hala-nola Libango aratxea, hala-nola likornaren ume maitea. 7. Jaunaren mintzoak urratzen du sugarra; 8. Jaunaren mintzoak ikharatzen du mortua; Jaunak iharrosiren du Kadesgo mortua, 9. Jaunaren mintzoak xuxentzen ditu orenak eta agerturen ditu oihan lodiak, eta guziek ospe bihurturen diote bere tenploan. 10. Jaunak uholdearen gainean ezartzen du egoitza; bethi guziko errege jarriko da Jauna. 11. Jaunak indar emanen dio bere populuari; Jaunak bakean benedikatuko du bere populua. XXIX. PSAL. 1. Dabiden etxeko dedikazionekotzat kantatzeko psalmoa. 2. Goretsiren zaitut, Jauna, zeren nauzun hartu, eta ene gainean ez diozuten ene etsaiei gozorik eman. 3. Ene Jainko Jauna, oihu egin darotzut, eta sendatu nauzu. 4. Jauna, ene arima atheratu duzu ifernutik, eta aldaratu nauzu putzura jausten direnetarik. 5. Jaunari kantikak kanta zatzue, Jaunaren sainduak; aithor emozue haren saindutasunaren orhoitzapenari. 6. Zeren haren gaitziduratik heldu baita haren hasarrea; eta bizia haren nahitik heldu da. Arratsa izanen da nigarreko, eta goiza bozkarioko. 7. Nik ordean erran dut ene nasaizian: Ez riait behinere khordokatua izanen. 8. Jauna, zure nahiaren arabera indar eman izan diozu ene ospeari. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin Ene ganik aldaratu duzu zure begithartea, eta asaldutan jarri naiz. 9. Zuri, Jauna, eginen dut deihadar, eta errekeituko dut ene Jainkoa. 10. Ene odoletik zer on ethor ditake, ni usteltzera jaustean? Herrautsak aithor emanen othe darotzu, edo oihu eginen othe du zure egia? 11. Jaunak aditu du eta urrikaldu zait; Jauna egin da ene laguntzaile. 12. Ene deithorea bozkariotara bihurtu duzu; urratu duzu ene zakhua eta bozkarioz inguratu nauzu, 13. Ene ospeak laudorio bihur dezazun, eta ez nadien ilhunduran eror; ene Jainko Jauna, bethi guzian aithor emanen darotzut. XXX. PSAL. 1. Azkeneraino, estasioko Dabiden psalmoa. 2. Zure baithan, Jauna, izan dut ene igurikitza, ez naiz bethi ahalkatua izanen; libra nezazu zure zuzentasunaren arabera. 3. Ene alderat makhur zazu beharria; laster egizu ni hesturatik atheratzera. Izan zakizkit Jainko begirale eta ihes-lekhu bat, ni salba nezazuntzat; 4. Zu zare alabainan ene indarra eta ihes-lekhua, eta zure izenaren gatik bidaturen eta haziren nauzu. 5. Atheraturen nauzu gorde darotedan arte huntarik; zeren zu baitzare ene gerizatzailea. 6. Zure eskuetara bihurtzen dut ene arima; berrerosi nauzu, Jauna, egiazko Jainkoa. 7. Higuin ditutzu gauza huts eta alferretan lakhet direnak. Bainan nik Jauna baithan eman dut ene pheskiza; 8. Zure urrikalpenean naiz jauziren eta bozturen. Ene aphaltasunari begiratu diozulakotz, hesturetarik atheratu duzu ene arima. 9. Ez nauzu hertsi etsaiaren eskuetan, eta bide zabalean gogortu ditutzu ene oinak. 10. Urrikal zakizkit, Jauna, zeren ene begia, ene arima eta ene barnea hasarreak nahasiak baitira; 11. Zeren bihotzminean ene bizia, eta ene urtheak auhenetan iraungitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene hezurrak asaldatuak dira. 12. Laido bat bilhakatu naiz ene etsai guzientzat, eta guziz ene hauzoentzat; ene ezagunen lazgarri egin naiz. Ikhusten nindutenek, ene ganik kanporat ihes egin dute; 198 199

6. Prestuen artean garbituko ditut ene eskuak, eta zure aldarea inguratuko

dut, Jauna,

7. Aditzea gatik zure laudorioak kantatzen, eta neronek errateko zure

sendagaila guziak.

8. Jauna, maithatu ditut zure tenploko berregindura eta zure ospearen

egon-lekhua.

9. Jainkoa, ez bezazu gal ene arima gaixtaginekin, ez-eta ene bizia

gizon odolkoiekin,

10. Zeinen eskuetan baitira tzarkeriak; hekien eskuina bethea da

hartu dituzten emaitzez.

11. Ni aldiz, ene hobengabetasunean ibili naiz; libra nezazu, eta urrikal

zakizkit.

12. Ene oina bide zuzenean egotu da: prestuen baldarnan benedikaturen

zaitut.

XXVI. PSAL.

1. Dabiden psalmoa, gantzutua izan zedin aitzinekoa. Jauna da ene

argia, eta ene geriza; noren beldur izanen naiz?

Jauna da ene biziaren zaina: nork ikharatuko nau?

2. Gaixtaginak ene gainera hurbiltzen hari direlarik ene haragien

iresteko,

Ni hestutzen nauten etsaiak, berak hebaindu eta erori dira.

3. Kanpak ene kontra jartzen balira ere, ene bihotza ez laiteke izi.

Gudua ene kontra abia baledi ere, hortan berean nuke pheskiza-bide

bat.

4. Gauza bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongi; hura da

ene bizitzeko egun oroz Jaunaren etxean egotea,

Ikhus detzadan Jaunaren gozoak, eta ene begiz ikhuska dezadan

haren tenploa.

5. Alabainan bere tabernaklean gorde izan nau; eta asturugaitzetako

egunean, bere tabernakle xokhoan maldatu nau.

6. Harriaren gainean altxatu nau; eta orai ene burua ene etsaien gainetik

goratu du.

Inguruka ibili naiz, eta haren tabernaklean imolatu dut deihadarreko

bitima: kantatuko dut eta psalmoak erranen diozkat Jaunari.

7. Jauna, adi zatzu zu ganat egiten ditudan oihuak, eta entzun nezazu.

8. Ene bihotza mintzatu zaitzu, ene begitharteak bilhatu zaitu: bilhaturen

dut, Jauna, zure begithartea.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

9. Ez biazazu ene ganik aldara zure begithartea; ez bezaite zure hasarrean

aldara zure zerbitzaria ganik.

Izan zaite ene laguntzaile, ez benezazu bazterrerat utz, ez-eta arbuia,

oi ene Jainko salbagarria.

10. Alabainan utzi naute ene ait-amek; Jaunak ordean hartu nau.

11. Zure bidean, Jauna, emadazu zure legea; eta ene etsaien aria gatik,

bida nezazu bidexka zuzenean.

12. Ez benezazu arthik hestutzen nautenen eskuetara; ezen gezurrezko

lekhukoak ene kontra jaiki dira, eta gaixtakeriak bere burua du

gezurtatu.

13. Sinheste dut Jaunaren onak ikhusiren ditudala bizi direnen lurrean.

14. Zaude Jaunaren begira, emazu gizonak bezala, indarzta zazu zure

bihotza, eta igurikazu Jauna.

XXVII. PSAL.

1. Dabidi berari psalmoa.

Zure gana deihadar eginen dut, Jauna, ez bezaizkit ixilik egon; beldurrez-eta

ixilik egoten bazare, bilhaka nadien putzura erortzen direnen

iduriko.

2. Entzun zazu, Jauna, ene errekeien otsa zuri othoitzez nagoenean,

zure tenplo saindurat hedatzen ditudanean eskuak.

3. Ez benezazu eraman bekhatoreekin batean, ez-eta gal tzarkeriaegileekin.

Hainek bakea aiphatzen diote beren lagunari, bainan gaizkia dute

beren bihotzetan.

4. Emozute beren egintzen arabera eta beren asmuen tzarkeriaren

arabera.

Egiozute beren eskuetako egintzen arabera; emozute beren saria.

5. Zeren ez dituzten ezagutu Jaunaren egintzak eta haren eskuetako

lanak, xahutuko ditutzu, eta ez ditutzu berreginen.

6. Benedika bekio Jaunari, zeren duen entzun ene errekeiaren otsa.

7. Jauna da ene laguntza eta ene malda; ene bihotzak haren baithan

izatu du bere igurikitza eta lagundua izan naiz.

Eta birloratu da ene haragia; eta ene nahitara aithor emanen diot

Jaunari.

8. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere kristoren itzurpenak

maldatzen dituena.

9. Jauna, benedika zazu zure populua, benedika zazu zure primantza;

zure erregetasuna erabil zazu hekien gainean, eta gorets zatzu bethi guzian.

196 197

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!