inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

23. Badakit heriotzera naramazula, bizi diren guzien etxea ezarria den lekhura. 24. Guzia gatik ez duzu eskua hedatzen hekiek alde bat ahitzeko; eta erortzen badira ere, zerorrek salbaturen ditutzu. 25. Beihala nigar egiten nuen atsekabetan zenaren gainera, eta ene arima beharrari urrikaltzen zitzaioen. 26. Onari nindagoen begira, eta gaixtoa zait ethorri; argia nuen igurikitzen, eta ilhunbeak dira jauzi. 27. Sutan dago ene barnea hatsarterik gabe: atsekabezko egunek ustekabean atzeman Haute. 28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetarik; xutituz marraska egiten nuen jendeen erdian. 29. Erainsugeen anaia izatu naiz eta ostruken lagun. 30. Ene gainean belztu da larrua, eta khaldak ene hezurrak khabartu ditu. 31. Deithoretara aldatu da ene gitarra; ene organoak ez du nigar-egileen boza baizik. ko. XXXI. KAP. 1. Patu egin dut ene begiekin, neskatxa bat ere gogoan ez erabiltze- 2. Ezen bertzela Jainkoak zer zathi zukeen zerutik ene baithan, eta Ahalorotakoak zer primantza bere egoitza goratik? 3. Galpena ez othe da gaixtaginarentzat, eta hastantzea tzarkeria egiten haritzen direnentzat? 4. Jainkoa ez othe dago ene bide guziei begira, eta ez othe ditu ene urhats guziak khondatzen? 5. Ergelkerian ibili balin banaiz, eta maularakotzat ene oina ernatu balin bada; 6. Jainkoak phisu zuzenetan phisa beneza, eta ezagut beza ene lainotasuna. 7. Ene urhatsa bidetik makhurtu bada, ene bihotza ene begiei jarraiki bada, eta ene eskuei notha bat lothu bazaiote; 8. Erain bezat, eta bertze batek jan beza nik eraina; ene ganikako ondoregoa errotik atheratua izan bedi. 9. Baldin ene bihotza linburtu bada emazteki baten gainean, eta zelatarik ene adiskide baten athean hedatu izan badut; 10. Bertze baten ondar izan bedi ene emaztea, eta bertzeak makhur beitez haren gainera. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 11. Ezen hori zilhegi ez dena da, eta tzarkeriarik handiena; 12. Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninika guziak errotik daramatzana. 13. Baldin zuzenbideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta neskatoaren alderat, makhur zerbait zutenean enekin; 14. Zer eginen dut arren, Jainkoa juiatzera jaikiko denean? Eta zer ihardetsiko diot bilhatzera abiatzen denean? 15. Ez othe nau amaren sabelean egin ene sehia ere egin izan duenak? eta ni sabelean irazkitu nauena eta hura egin duena, ez othe da Jainko bera? 16. Beharrari nahi zuena ez badiot ukhatu, eta alhargunaren begia ez badut iguri egonarazi; 17. Ene ahamena bakharrik jan ez badut, eta umezurtzak hartarik jan izan badu; 18. (Ezen ene haurretik urrikalmendua enekin handitu, eta ene amaren sabeletik enekin atheratu da;) 19. Erdeinatu badut bideanta has zelakotz, eta jende beharra etzuelakotz estalgirik; 20. Baldin haren alderdiek ez banaute benedikatu, eta ene ardien ilearekin ez bada berotu; 21. Baldin eskua altxatu badut umezurtzaren gainera, athean hazkarrago nintzela ikhusten nuenean ere; 22. Sorbalda bere lotgunetik eror bekit, eta ene besoa bere hezurrekin kraska bedi. 23. Ezen bethi Jainkoaren beldur izan naiz, ene gainera hantzen diren uhinen bezala; eta egundaino ezin jasan dut haren ahalkesunaren handia. 24. Ez dut uste izan urhea zela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea. 25. Baldin ene aberastasun handiez, eta zeren ene eskuak hainitz atzematen zuen boztu banaiz; 26. Baldin begiratu badiotet iguzkiari dirdiratzen zuenean eta ilhargiari argirik zihoanean; 27. Eta ene bihotza ixilik boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene eskuari; 28. Hori laiteke tzarkeria gaitzena, eta Jainko guziz goraren alderako arnegamendua. 29. Higuin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtakerian atzemanik ez naiz bozkarioz jauzi; 156 157

30. Ezen ez diot bekhatuari eman ene zintzurra, ixterbegia madarikatuz galdatzeko haren bizia. 31. Ene olhako gizonek ez badute erran: Nork emanen daroku horren jakietarik asetzera? 32. Arrotza ere ez da kanpoan egon, ene athea idekia izan zaio bideantari. 33. Asko gizonek bezala estali badut ene bekhatua, eta golkhoan gorde badut ene tzarkeria; 34. Oste handiak izitu banau, eta ahaideen erdeinuak lotsatu; aitzitik ez banaiz ixildu eta athetik ez ilkhi; 35. Nork emanen darot entzule bat, Ahalorotakoak entzun dezan ene lehia, eta berak iskriba dezan ene gaineko erabakia liburu batean, 36. Nik hura ene sorbaldaren gainean erabiltzeko eta hartaz khoro batez bezala ene burua inguratzeko? 37. Urhats oroz erasiko dut hura, eta agertuko dut buruzagiaren aitzinera bezala. 38. Ene lurrak ene kontra deihadar egiten badu, eta hartako hildoak harekin batean nigarrez badaude; 39. Dirurik eman gabe jan baditut hartako fruituak, eta atsekabetan ezarri badut hartako laborarien arima; 40. Ogi-orde eman biazat lapharra, eta garagar-orde elhorria. XXXII. KAP. 1. Bada, hirur gizon hekiek utzi zuten Jobi ihardestea, zeren zuzentzat zadukan bere burua. 2. Eta Barakel Buztarraren seme Eliu, Erramen odoletikakoa, samurtu eta gaitzitu zen; eta Joben kontra hasarretu zen, erraten zuelakotz zuzena zela Jainkoaren aitzinean. 3. Gaitzitua zen, berriz, haren adiskideen kontra, aria onik etzutelakotz khausitu Jobi ihardesteko, bainan Job hobendun erratea baizik etzutelakotz egin. 4. Eliu beraz, Job mintzo zelarik begira egon zen, mintzo zirenak zaharragoak zirelakotz. 5. Bainan ikhusi zuenean hirurek ezin ihardets zezaketela, handizki samurtu zen. 6. Eliu, Barakel Buztarraren semeak ihardestean erran zuen: Adinez ni naiz gazteena eta zuek aldiz, zaharrenak; hargatik burua beheititurik herabe izan naiz zuei erakhusteko zer iduritzen zaitan hiri. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 7. Alabainan ene ustekeria zen adina mintzaturen zela, eta urtheek irakhatsiren zutela zuhurtzia. 8. Ordean, ikhusten dudan bezala, izpiritua gizonetan den arren, Ahalorotakoaren ganik heldu da adigarria. 9. Zuhurrenik ez dira bethi adin handikoak, ez-eta zaharrak zuzenaren adimendua gehienik dutenak. 10. Hargatik erranen dut: Entzun nezazue, nik ere dakidana erakhutsiren darotzuet. 11. Ezik zuen solasei begira egon natzaiote; zuen umotasunaren entzuten egotu naiz, hitzez gauzaren xuritzen haritu zareteno; 12. Eta uste izan dudano zerbait erranen zindutela, iguriki izan dut: bainan ikhusten dudan bezala, zuetarik nihor ez da Jobi jazar eta hunen solasei ihardets dezakeenik. 13. Ez bezazue erran: Aurkhitu dugu zuhurtzia; Jainkoak egotzi du Job, ez gizonak. 14. Jobek niri ez darot deus erran, eta nik ez diot zuen solasen arabera ihardetsiren. 15. Lotsatuak dira, ez dute gehiago ihardesten, eta hitza beren ahoan tapatu dute. 16. Zeren beraz iguriki dudan, eta ez diren mintzatu; bekhoz bekho egotu diren, eta ez duten ihardetsi; 17. Ni ere mintzaturen naiz ene aldian, eta erakhutsiren dut dakidana; 18. Ezen erratekoz bethea naiz eta barneko izpiritu batek hertsatzen nau. 19. Ene barnea da hatsbiderik ez duen linburreta bezala, zeinak untzi berriak zartarazten baititu. 20. Mintzaturen naiz, hats aphur baten hartzeko; idekiko ditut ezpainak, eta ihardetsiko dut. 21. Nor-nor-den ez naiz begiratuko eta ez dut Jainkoa gizonaren khide ezarriko. 22. Ez dakit alabainan zenbat naizen biziko, eta hean egin nauenak laster ez nauen hemendik khenduko. XXXIII. KAP. 1. Job, adi zatzu beraz ene hitzak, eta beharria emozute ene solas guziei. 2. Huna non ideki dudan ahoa, mintza dadientzat ene mihia. 3. Bihotz lainotik ilkhiko dira ene hitzak, eta egia garbia erranen dute ene ezpainek. 158 159

23. Badakit heriotzera naramazula, bizi diren guzien etxea ezarria den

lekhura.

24. Guzia gatik ez duzu eskua hedatzen hekiek alde bat ahitzeko; eta

erortzen badira ere, zerorrek salbaturen ditutzu.

25. Beihala nigar egiten nuen atsekabetan zenaren gainera, eta ene

arima beharrari urrikaltzen zitzaioen.

26. Onari nindagoen begira, eta gaixtoa zait ethorri; argia nuen igurikitzen,

eta ilhunbeak dira jauzi.

27. Sutan dago ene barnea hatsarterik gabe: atsekabezko egunek

ustekabean atzeman Haute.

28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetarik; xutituz marraska egiten

nuen jendeen erdian.

29. Erainsugeen anaia izatu naiz eta ostruken lagun.

30. Ene gainean belztu da larrua, eta khaldak ene hezurrak khabartu

ditu.

31. Deithoretara aldatu da ene gitarra; ene organoak ez du nigar-egileen

boza baizik.

ko.

XXXI. KAP.

1. Patu egin dut ene begiekin, neskatxa bat ere gogoan ez erabiltze-

2. Ezen bertzela Jainkoak zer zathi zukeen zerutik ene baithan, eta

Ahalorotakoak zer primantza bere egoitza goratik?

3. Galpena ez othe da gaixtaginarentzat, eta hastantzea tzarkeria egiten

haritzen direnentzat?

4. Jainkoa ez othe dago ene bide guziei begira, eta ez othe ditu ene

urhats guziak khondatzen?

5. Ergelkerian ibili balin banaiz, eta maularakotzat ene oina ernatu

balin bada;

6. Jainkoak phisu zuzenetan phisa beneza, eta ezagut beza ene lainotasuna.

7. Ene urhatsa bidetik makhurtu bada, ene bihotza ene begiei jarraiki

bada, eta ene eskuei notha bat lothu bazaiote;

8. Erain bezat, eta bertze batek jan beza nik eraina; ene ganikako

ondoregoa errotik atheratua izan bedi.

9. Baldin ene bihotza linburtu bada emazteki baten gainean, eta zelatarik

ene adiskide baten athean hedatu izan badut;

10. Bertze baten ondar izan bedi ene emaztea, eta bertzeak makhur

beitez haren gainera.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

11. Ezen hori zilhegi ez dena da, eta tzarkeriarik handiena;

12. Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninika guziak errotik

daramatzana.

13. Baldin zuzenbideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta neskatoaren

alderat, makhur zerbait zutenean enekin;

14. Zer eginen dut arren, Jainkoa juiatzera jaikiko denean? Eta zer

ihardetsiko diot bilhatzera abiatzen denean?

15. Ez othe nau amaren sabelean egin ene sehia ere egin izan duenak?

eta ni sabelean irazkitu nauena eta hura egin duena, ez othe da Jainko

bera?

16. Beharrari nahi zuena ez badiot ukhatu, eta alhargunaren begia ez

badut iguri egonarazi;

17. Ene ahamena bakharrik jan ez badut, eta umezurtzak hartarik jan

izan badu;

18. (Ezen ene haurretik urrikalmendua enekin handitu, eta ene amaren

sabeletik enekin atheratu da;)

19. Erdeinatu badut bideanta has zelakotz, eta jende beharra etzuelakotz

estalgirik;

20. Baldin haren alderdiek ez banaute benedikatu, eta ene ardien ilearekin

ez bada berotu;

21. Baldin eskua altxatu badut umezurtzaren gainera, athean hazkarrago

nintzela ikhusten nuenean ere;

22. Sorbalda bere lotgunetik eror bekit, eta ene besoa bere hezurrekin

kraska bedi.

23. Ezen bethi Jainkoaren beldur izan naiz, ene gainera hantzen diren

uhinen bezala; eta egundaino ezin jasan dut haren ahalkesunaren handia.

24. Ez dut uste izan urhea zela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari

erran: Hi haiz ene sinhestea.

25. Baldin ene aberastasun handiez, eta zeren ene eskuak hainitz

atzematen zuen boztu banaiz;

26. Baldin begiratu badiotet iguzkiari dirdiratzen zuenean eta ilhargiari

argirik zihoanean;

27. Eta ene bihotza ixilik boztu bada, eta ahoz musu eman badiot

ene eskuari;

28. Hori laiteke tzarkeria gaitzena, eta Jainko guziz goraren alderako

arnegamendua.

29. Higuin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtakerian

atzemanik ez naiz bozkarioz jauzi;

156 157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!