inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

26. Ilhunbe guziak bilduak dira haren arimako zolara; bizten ez den su batek iretsiko du; bere olhan orotaz utzia, atsekabetan egonen da. 27. Zeruek argitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaikiren da haren kontra. 28. Haren etxeko haurrak etsaiaren menean izanen dira, eta eramanak izanen dira Jainkoaren hasarreko egunean. 29. Hori da Jainkoak gaixtaginari dadukon zathia, Jaunak haren solas tzarrei emanen daroten primantza. XXI. KAP. 1. Jobek aldiz, ihardestean erran zuen: 2. Entzun zatzue, othoi, ene hitzak eta urrikitan sar zaitezte. 3. Jasan nezazue, eta mintzatuko naiz; eta gero, iduritzen bazaitzue trufatuko zarete ene erranez. 4. Gizon batekin othe dut ene makhurra, atsekabetan sartzeko ariarik ez izateko? 5. Zaudezkidate begira, harri zaitezte eta erhia ezpainen aitzinean idukazue. 6. Eta ni, orhoitzen naizenean, lazten naiz, eta ikharak jotzen du ene haragia. 7. Zertako beraz gaixtaginak dira bizi, goratuak eta ontasunez gaindituak? 8. Hekien ondoregoak badirau hekien aitzinean, beren hurbilekoen eta ilobasoen multzoaz inguratuak dira. 9. Hekien etxeak beldurtzekorik gabe eta bakean dira, eta Jainkoaren azotea ez da hekien gainean. 10. Hekien behiak ernaltzen dira eta ez dute hilori egiten, erditzen dira eta ez dute umea galtzen. 11. Hekien haurrak arthaldeak bezala ilkhitzen dira eta jauzika hari dira beren jostetetan. 12. Eskuetan dituzte atabala eta gitarra, eta organo-otsez bozten dira. 13. Ontasunen erdian daramatzate beren egunak, eta aphur batez jausten dira hobira. 14. Jainkoari erran diote: Urrunt hadi gu ganik, ez diagu hire bideez jakitaterik nahi. 15. Nor da Ahalorotakoa, guk hura zerbitzatzeko, eta zer atheratuko dugu hura othoizturik ere? 16. Halarik-ere urrun ni ganik gaixtaginen asmua, ezen hekien ontasunak ez dira hekien eskuko. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 17. Zenbatetan ez da iraungitzen gaixtaginen argia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jainkoak ez diozkate igortzen bere hasarrearen oinhazeak? 18. Izanen dira lastoa haizearen aitzinean bezala, eta xirimolak barraiatzen duen hautsa iduri. 19. Jainkoak semeei begiratuko diote aitaren oinhazea, eta aitak ezagutuko du gaztigatua izan den orduan. 20. Bere begiz ikhusiko du bere burua xahutua izaten, eta Ahalorotakoaren hasarreko uretik edanen du. 21. Zer axola luke ezen bere etxeaz bere ondotik, bardin erdiz-erdi gutituak ez balitu bere hilabetheak. 22. Nihor othe da zerbaiten irakhasteko Jainkoari, handi-mandi guzien juiatzaileari? 23. Halakoa hiltzen da azkeneraino gozaturik indarra, osagarria, ontasunak, zoriona; 24. Haren barnea urinak gori daduka, eta muinak hezatzen diozka hezurrak. 25. Halakoa berria, bere arimako uherduran hiltzen da, eta ontasunak gabe. 26. Eta bizkitartean elkharrekin herrautsean lo eginen dute, eta harrek bardin estaliko dituzte. 27. Garbiki ezagutzen ditut zuen gogoeta eta ene gainerateko iduripen gaixtoak. 28. Ezen diozue: Zer egin da buru-zagi horren etxea? Zer egin dira gaixtaginen olhak? 29. Galdegiozue bideant edozeini, eta ikhusiko duzue horietaz orotaz jakintsun dela; 30. Gaixtagina, galdu behar den eguneko begiratua dela, eta Jaunaren hasarreko eguneraino osorik dela eramana. 31. Ezen haren aitzinean nork jazarriko dio bere bide gaixtoaz? nork bihurtuko diozka egin dituen gaizkiak? 32. Hobira eramanen dute, eta iduriko du harek duela hilen baldarnako manamendua. 33. Eder izan zaio Kozitoko ur-hegiari; nihonereko gizonketa eramanen du bere ondotik, eta ezin erran bezenbat izanen du aitzinean. 34. Zertan hari zarete beraz alferretan niri gozagarri eman beharrez, ageri denean zuen erranak zeiher egiten dioela egiari. 144 145

XXII. KAP. 1. Eta Eliphaz Themandarrak ihardestean erran zuen: 2. Gizona, zuhurtzia oso baten jabe balitz-ere, Jainkoari erkhatzeko othe da? 3. Zuzena bazare ere zertaz ontzen da Jainkoa? edo zer ematen diozu, garbia izanik ere zure bidea? 4. Beldurrez hariko othe da zurekin solas xuritzen, eta juiamendutara zurekin atherako othe da? 5. Ez othe zaitu zafratzen zure maltzurkeria handiaren eta nihonereko gaizkien gatik? 6. Alabainan, ariarik gabe zure anaiei khendu diozute beren bahia, eta buluzak gabetu dituzu beren soinekoetarik. 7. Akhitua zenari ez diozu eman ura, eta ogia gose zenari khendu diozu. 8. Zure besoko indarraren itzalean gozatzen zinduen lurra, eta haskarrenarena eginez eskuperatzen zinduen. 9. Alhargunak igorri ditutzu eskuak hutsik, eta umezurtzei hautsi daroztetzu ukharaiak. 10. Horien gatik zare artez inguratua eta asaldatzen zaitu bat-bateko ikharak. 11. Eta zuk uste zinduen etzinela ilhunbeak ikhusi beharra eta uruholdeak jorik eramatekoa? 12. Ala ez duzu buruan Jainkoa zerua baino goragoa dela eta izarretarik goiti dela altxatzen? 13. Eta diozu: Zer daki Jainkoak? Hedoi baten artetik bezala juiatzen du. 14. Hedoi bat gordegarri du; ez dago gure gora-behereei begira, zeruko buru batetik bertzera inguruka dabila. 15. Atxiki nahi othe duzu mende zaharretako bidea, gizon tzarrek zehatu dutena? 16. Zeinak adinik gabe eramanak izan baitira, eta uharrak errotik eragotzi baititu; 17. Zeinek Jainkoari erraten baitzaroten: Urrunt hadi gu ganik; eta zeinek hura baitzadukaten Ahalorotako Jaunak deusen egiteko ahalik ez balu bezala, 18. Noiz-ere harek betheak baitzituzten etxeak ontasunez. Urrun ni ganik hekien ustekeriak! 19. Zuzenek ikhusiren dituzte galtzen, eta bozturen dira; irain eginen daroete hobengabeak. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 20. Goratu ziren eta ez othe dira lurrerat eragotziak izan? eta suak ez othe ditu hekien ondarrak iretsi? 21. Jainkoaren nahiari egiozu beraz amor, eta izan zazu bakea, eta horreletan zorion guziak izanen ditutzu. 22. Haren ahotik har zazu legea, eta haren hitzak zure bihotzean ezar zatzu. 23. Baldin Ahalorotakoa gana itzultzen bazare, berritan ezarria izanen zare zure zorionean, eta gaizkia urrun igorriren duzu zure olhatik. 24. Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezko uharrak. 25. Ahalorotakoa zure etsaien kontra izanen da, eta dirua metatuko da zure etxean. 26. Orduan Ahalorotakoa baithan aurkhituren duzu zure gogo guzia, eta Jainkoa ganat altxaturen duzu begithartea. 27. Othoizturen duzu, eta entzunen zaitu, eta bozkarioz betheko ditutzu haren alderako zure botuak. 28. Asmu bat eginen duzunean, gauza eskura ethorriko zaitzu, eta argiak dirdiratuko du zure bideetan. 29. Ezen aphaldua izan dena, ospean izanen da, eta begiak beheititu dituena, hura salbatuko da. 30. Hobengabea salbatuko da, bere eskuen garbitasunaz salbatuko da ordean. XXIII. KAP. 1. Jobek aldiz ihardestean erran zuen: 2. Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene zauria egin duen eskua garratzago dago ene auhenak samin diren baino. 3. Nork emanen darot ezagut dezadan ene Jainkoa, aurkhi dezadan eta goan nadien haren tronuraino? 4. Haren aitzinera athera nezake ene hauzia, eta ene ahoa bethe nezake ene arrangurez, 5. Jakin detzadan ihardetsiko darozkidan hitzak eta ezagut dezadan erranen darotana. 6. Ez nuke nahi bere indar gaitzarekin iharduk lezan enekin, ez-eta leher nintzan bere handitasun dorphearen azpian. 7. Zuzentasuna athera beza ene kontra, eta garaitiar ilkhi bedi ene hauzia. 8. Bainan iguzki-haizera egiten badut, ez da agertzen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten. 146 147

26. Ilhunbe guziak bilduak dira haren arimako zolara; bizten ez den

su batek iretsiko du; bere olhan orotaz utzia, atsekabetan egonen da.

27. Zeruek argitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaikiren da

haren kontra.

28. Haren etxeko haurrak etsaiaren menean izanen dira, eta eramanak

izanen dira Jainkoaren hasarreko egunean.

29. Hori da Jainkoak gaixtaginari dadukon zathia, Jaunak haren solas

tzarrei emanen daroten primantza.

XXI. KAP.

1. Jobek aldiz, ihardestean erran zuen:

2. Entzun zatzue, othoi, ene hitzak eta urrikitan sar zaitezte.

3. Jasan nezazue, eta mintzatuko naiz; eta gero, iduritzen bazaitzue

trufatuko zarete ene erranez.

4. Gizon batekin othe dut ene makhurra, atsekabetan sartzeko ariarik

ez izateko?

5. Zaudezkidate begira, harri zaitezte eta erhia ezpainen aitzinean

idukazue.

6. Eta ni, orhoitzen naizenean, lazten naiz, eta ikharak jotzen du ene

haragia.

7. Zertako beraz gaixtaginak dira bizi, goratuak eta ontasunez gaindituak?

8. Hekien ondoregoak badirau hekien aitzinean, beren hurbilekoen

eta ilobasoen multzoaz inguratuak dira.

9. Hekien etxeak beldurtzekorik gabe eta bakean dira, eta Jainkoaren

azotea ez da hekien gainean.

10. Hekien behiak ernaltzen dira eta ez dute hilori egiten, erditzen

dira eta ez dute umea galtzen.

11. Hekien haurrak arthaldeak bezala ilkhitzen dira eta jauzika hari

dira beren jostetetan.

12. Eskuetan dituzte atabala eta gitarra, eta organo-otsez bozten dira.

13. Ontasunen erdian daramatzate beren egunak, eta aphur batez

jausten dira hobira.

14. Jainkoari erran diote: Urrunt hadi gu ganik, ez diagu hire bideez

jakitaterik nahi.

15. Nor da Ahalorotakoa, guk hura zerbitzatzeko, eta zer atheratuko

dugu hura othoizturik ere?

16. Halarik-ere urrun ni ganik gaixtaginen asmua, ezen hekien ontasunak

ez dira hekien eskuko.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

17. Zenbatetan ez da iraungitzen gaixtaginen argia, uholdea etzaiote

gainera heldu, eta Jainkoak ez diozkate igortzen bere hasarrearen oinhazeak?

18. Izanen dira lastoa haizearen aitzinean bezala, eta xirimolak

barraiatzen duen hautsa iduri.

19. Jainkoak semeei begiratuko diote aitaren oinhazea, eta aitak ezagutuko

du gaztigatua izan den orduan.

20. Bere begiz ikhusiko du bere burua xahutua izaten, eta

Ahalorotakoaren hasarreko uretik edanen du.

21. Zer axola luke ezen bere etxeaz bere ondotik, bardin erdiz-erdi

gutituak ez balitu bere hilabetheak.

22. Nihor othe da zerbaiten irakhasteko Jainkoari, handi-mandi

guzien juiatzaileari?

23. Halakoa hiltzen da azkeneraino gozaturik indarra, osagarria,

ontasunak, zoriona;

24. Haren barnea urinak gori daduka, eta muinak hezatzen diozka

hezurrak.

25. Halakoa berria, bere arimako uherduran hiltzen da, eta ontasunak

gabe.

26. Eta bizkitartean elkharrekin herrautsean lo eginen dute, eta

harrek bardin estaliko dituzte.

27. Garbiki ezagutzen ditut zuen gogoeta eta ene gainerateko iduripen

gaixtoak.

28. Ezen diozue: Zer egin da buru-zagi horren etxea? Zer egin dira

gaixtaginen olhak?

29. Galdegiozue bideant edozeini, eta ikhusiko duzue horietaz orotaz

jakintsun dela;

30. Gaixtagina, galdu behar den eguneko begiratua dela, eta Jaunaren

hasarreko eguneraino osorik dela eramana.

31. Ezen haren aitzinean nork jazarriko dio bere bide gaixtoaz? nork

bihurtuko diozka egin dituen gaizkiak?

32. Hobira eramanen dute, eta iduriko du harek duela hilen baldarnako

manamendua.

33. Eder izan zaio Kozitoko ur-hegiari; nihonereko gizonketa eramanen

du bere ondotik, eta ezin erran bezenbat izanen du aitzinean.

34. Zertan hari zarete beraz alferretan niri gozagarri eman beharrez,

ageri denean zuen erranak zeiher egiten dioela egiari.

144 145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!