inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

20. Indar aphur bat eman diozu, gero dadien bethiko; aldatzen diozu itxura eta khentzen duzu hemendik. 21. Haren haurrak izan ditezen edo ospetsu, edo arbuiagarri, ez da izanen haren ezagutzako. 22. Bainan, bizi deno, haren haragia oinhazez, eta arima bere gainean nigarrez egonen dira. XV. KAP. 1. Aldiz Eliphaz Themandarrak ihardestean erran zuen: 2. Zuhurrak, haizeari bezala mintzatuz, ihardetsiren othe du, eta berotuz bere barnea? 3. Zure solasetan zure bardinetik gorago denari jazartzen diozu, eta zuretzat on ez dena erasten duzu. 4. Zure baithan den bezenbatean haritu zare Jainkoaren beldurraren ezeztatzera, eta haren aitzinetik othoitzaren iraiztera. 5. Alabainan zure tzarkeriaren irakhaspenak dira zure ahoan, eta burho arthikitzaileen hatzetan zabiltza. 6. Zure ahoak hobendun atheratuko zaitu, eta ez nik; eta zure ezpainek zerorriri ihardetsiren darotzute. 7. Gizonetarik lehenbizikoa sorthu othe zare? aldapak baino lehen izan othe zare egina? 8. Zure beharria Jainkoaren asmuetan othe zen, eta haren zuhurtzia ez othe da zurearen bethe? 9. Zer dakizu guk ez dakigunik? zer argi duzu guk hartu ez dugunik? 10. Badira guthartean adineko gizonak, asko urthezkoak, zure aitak baino hainitzez zaharragoak. 11. Zu gogoan ezartzea gaitz othe leikio Jainkoari? Bainan zure solas tzarrek ez dute agintzen hori. 12. Zerk hantzen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begi harritu horiek, handitasun zoro batzuz iduri amesten duzula? 13. Zerk Jainkoaren kontra hazarazten du zure gogoa, zuk ahotik atheratzeko holako solasak? 14. Zer da gizona, notha gabe izateko; eta emaztekia ganik sorthua dena, zuzentzat agertzeko? 15. Huna Jainkoaren sainduak berak ez direla aldakortasunik gabe, eta zeruak haren aitzinean ez direla garbi. 16. Zenbatez gizona, gaizkia ura bezala edaten duena, ez da hastiagarriago eta ezdeusago? 17. Argituko zaitut, adi nezazu; ikhusi dudana erranen darotzut. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 18. Zuhurrek aithortzen dute eta ez gordetzen jakin dutena beren arbasoetarik, 19. Zeinei bakharrik emana izan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez dute utzi hemendik iragaitera. 20. Egun oroz gaixtagina hanpurustuz dihoa, eta ez da jakina zer iraunen duen haren nausitasun gaixtoak. 21. Izialdurako otsak dira bethi haren beharrietan; eta bakea denean, hura bethi zelatei nabarmendua dago. 22. Alde orotarik ezpatak ikhusten dituela, ez du uste gauetik itzul daitekeela egunera. 23. Bere ogiaren bilhatzera egiten duenean, uste du bere egun beltza gainera ethorria duela. 24. Atsekabeak ikharan idukiren du, eta grinak inguratuko du, gudurat han den errege bat bezala. 25. Ezen Jainkoaren kontra hedatu du bere eskua, eta Ahalorotakoaren kontra da gogortu. 26. Burua gorarik laster egin du haren kontra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da. 27. Gizenak estali dio begithartea eta gantza dariote haren sabetsei. 28. Hiri debuilatuetan egin du bere egoitza, eta hobi bilhakatuak diren etxe hustuetan. 29. Ez da aberastuko, haren onek ez dute iraunen, eta lurrean ez du eginen bere erroa. 30. Ilhunbeetarik ez da ilkhiko, garrak iharraraziko ditu haren adarrak, eta Jaunaren ahoko hatsak suntsiaraziko du. 31. Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferrik erabiliren, nolazbaiko preziotan berreroz daitekela. 32. Galduko da bere egunak bethegabetarik, eta ihartuko zaizkio bere eskuak. 33. Zirphilduko da, bere mahatsa lehen lorean galtzen duen aihena iduri, bere lorea arthikitzen duen oliba bezala. 34. Alabainan goritasunik gabe izanen dira alegiakariak bildu onak, eta suak erreko ditu emaitzak gogotik hartzen dituztenen olhak. 35. Oinhazearen aita da, gaixtakeria sortzen da haren ganik, eta haren barnea zimarkhuketa dabila. 136 137

XVI. KAP. 1. Jobek aldiz, ihardestean erran zuen: 2. Horrelakoak ardura ditut entzun; zuek oro gozakari-emaile behargarriak zarete. 3. Ez othe dute akhabantzarik izanen zuen haizezko solasek? Ala gaitz othe da zuretzat hola mintzatzea? 4. Nik ere zuei holakoak eras ahal netzazketzuete; eta oxala zuen anima balitz ene arimaren heinean! 5. Nik ere goza zintzazketet ene hitzez, eta higi nezake ene burua zuen gainera. 6. Hazkar zintzazketet ene solasez, eta zuek guphidetsiz higi netzazke ene ezpainak. 7. Bainan zer egin? Mintzatuko banaiz, ez da jabalduko ene oinhazea; eta ixilduko banaiz, ez da ene ganik urrunduren 8. Orai berriz, hestutzen nau ene oinhazeak, eta ezdeusetaratuak dira ene alderdiak. 9. Ene larruko zimurrek lekhukotasun atheratzen dute ene kontra, eta gezurti bat jaikitzen da ene aitzinera niri jazartzen darotalarik. 10. Ene gainera bildu du bere errabia; eta dixidatzen nauelarik, hortzak karraskatu ditu ene kontra; ene etsaiak begi ikharagarri batzuekin begiratu darot. 11. Ene gainera ideki dituzte beren ahoak; eta irain eginez, jo naute mathelan; ene atsekabeez ase dira. 12. Jainkoak gizon tzarren ahalen azpian lothu nau; gaixtaginen eskuetara nau arthiki. 13. Ni, bertze orduz aberats handi nintzen hura, bat-batean naiz ehoa. Estekatu du ene lephoa, xehakatu nau, eta bere ukhaldien xedetzat nau ezarri. 14. Bere lantzez inguratu nau, alde orotarik zilhatu ditu ene sahetsak; ez nau guphide izan, lurrera ixuri ditu ene hertzeak. 15. Sarraskia sarraskiaren gainean eginez zirtzikatu nau, digante bat iduri jauzi zait gainera. 16. Eta nik zakhu bat jauntzi dut larruaren gainera eta hautsez estali dut ene haragia. 17. Nigarraren nigarrez hantu da ene begithartea eta lanbroa jautsi da ene bethazaletara. 18. Jasan ditut horiek tzarkeriarik gabe zirelarik ene eskuak, garbiak nituelarik Jainkoa ganako ene othoitzak. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 19. Lurra, ez biazak estal ene odola, hi baithan ez bedi khausi lekhu bat ene marraskaren ithotzeko. 20. Ezik hara zeruan ene lekhukoa; zeru gorenetan dago ene berri dakiena. 21. Elhetan barraiatzen dira ene adiskideak; eta ene begiak, Jainkoa ganat ixurtzen ditu bere nigarrak. 22. Oxala gizona Jainkoaren aitzinean hala garbi ahal baledi, nola gizasemea garbi ahal baititake bera bezalako baten aitzinean! 23. Ezen huna ene urthe gutiak laster dihoazela, eta bide bat daramat, zeintaz itzultzerik ez baituket. XVII. KAP. 1. Ene indarrak iraungitzen, ene egunak laburtzen hari dira, eta hobia bera zait gelditzen. 2. Ez naiz bekhatura jautsi, eta halere atsekabeen gainean dago ene begia. 3. Libra nezazu, Jauna; zure aldean ezar nezazu, eta gero edozein ethor bekit jazartzera 4. Argitik urrundu duzu halakoen bihotza; hargatik ospatuak izanen ez dira. 5. Harrapakina bere lagunei daroete agindu; bainan haren semeen begiak iraungiren dira. 6. Ezarri nau jendearen ahotan errankizun bat bezala, eta ikhusgarritzat nago guzien aitzinean. 7. Gaitzidurak lanbrotu darot begia, eta ene alderdiak ezdeusetara bezala egin dira. 8. Zuzenak hortaz harrituko dira, eta hobengabea alegiakariaren kontra jaikiko da. 9. Eta zuzena bere bideetan da egonen eta esku xahuetan handituko du indarra. 10. Zuek oro beraz, bihur zaitezte, zatozte, eta erakhutsiren darotzuet zuhurtziarik zuen baithan ez dela batere. 11. Iragan dira ene egunak, ene gogoetak haizatu dira, erdiratuz ene bihotza. 12. Gaua egun egin darotade, eta ilhunaren ondotik argiari nago berriz iguri. 13. Iraun baneza ere, hobia nuke etxetzat, eta ilhunbeetan xuxendu dut ene ohea. 138 139

20. Indar aphur bat eman diozu, gero dadien bethiko; aldatzen diozu

itxura eta khentzen duzu hemendik.

21. Haren haurrak izan ditezen edo ospetsu, edo arbuiagarri, ez da

izanen haren ezagutzako.

22. Bainan, bizi deno, haren haragia oinhazez, eta arima bere gainean

nigarrez egonen dira.

XV. KAP.

1. Aldiz Eliphaz Themandarrak ihardestean erran zuen:

2. Zuhurrak, haizeari bezala mintzatuz, ihardetsiren othe du, eta

berotuz bere barnea?

3. Zure solasetan zure bardinetik gorago denari jazartzen diozu, eta

zuretzat on ez dena erasten duzu.

4. Zure baithan den bezenbatean haritu zare Jainkoaren beldurraren

ezeztatzera, eta haren aitzinetik othoitzaren iraiztera.

5. Alabainan zure tzarkeriaren irakhaspenak dira zure ahoan, eta

burho arthikitzaileen hatzetan zabiltza.

6. Zure ahoak hobendun atheratuko zaitu, eta ez nik; eta zure ezpainek

zerorriri ihardetsiren darotzute.

7. Gizonetarik lehenbizikoa sorthu othe zare? aldapak baino lehen

izan othe zare egina?

8. Zure beharria Jainkoaren asmuetan othe zen, eta haren zuhurtzia

ez othe da zurearen bethe?

9. Zer dakizu guk ez dakigunik? zer argi duzu guk hartu ez dugunik?

10. Badira guthartean adineko gizonak, asko urthezkoak, zure aitak

baino hainitzez zaharragoak.

11. Zu gogoan ezartzea gaitz othe leikio Jainkoari? Bainan zure solas

tzarrek ez dute agintzen hori.

12. Zerk hantzen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begi harritu

horiek, handitasun zoro batzuz iduri amesten duzula?

13. Zerk Jainkoaren kontra hazarazten du zure gogoa, zuk ahotik

atheratzeko holako solasak?

14. Zer da gizona, notha gabe izateko; eta emaztekia ganik sorthua

dena, zuzentzat agertzeko?

15. Huna Jainkoaren sainduak berak ez direla aldakortasunik gabe,

eta zeruak haren aitzinean ez direla garbi.

16. Zenbatez gizona, gaizkia ura bezala edaten duena, ez da hastiagarriago

eta ezdeusago?

17. Argituko zaitut, adi nezazu; ikhusi dudana erranen darotzut.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

18. Zuhurrek aithortzen dute eta ez gordetzen jakin dutena beren

arbasoetarik,

19. Zeinei bakharrik emana izan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez

dute utzi hemendik iragaitera.

20. Egun oroz gaixtagina hanpurustuz dihoa, eta ez da jakina zer

iraunen duen haren nausitasun gaixtoak.

21. Izialdurako otsak dira bethi haren beharrietan; eta bakea denean,

hura bethi zelatei nabarmendua dago.

22. Alde orotarik ezpatak ikhusten dituela, ez du uste gauetik itzul

daitekeela egunera.

23. Bere ogiaren bilhatzera egiten duenean, uste du bere egun beltza

gainera ethorria duela.

24. Atsekabeak ikharan idukiren du, eta grinak inguratuko du, gudurat

han den errege bat bezala.

25. Ezen Jainkoaren kontra hedatu du bere eskua, eta

Ahalorotakoaren kontra da gogortu.

26. Burua gorarik laster egin du haren kontra, eta burgoitasun gaitzaz

harmatu da.

27. Gizenak estali dio begithartea eta gantza dariote haren sabetsei.

28. Hiri debuilatuetan egin du bere egoitza, eta hobi bilhakatuak

diren etxe hustuetan.

29. Ez da aberastuko, haren onek ez dute iraunen, eta lurrean ez du

eginen bere erroa.

30. Ilhunbeetarik ez da ilkhiko, garrak iharraraziko ditu haren adarrak,

eta Jaunaren ahoko hatsak suntsiaraziko du.

31. Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferrik erabiliren, nolazbaiko

preziotan berreroz daitekela.

32. Galduko da bere egunak bethegabetarik, eta ihartuko zaizkio

bere eskuak.

33. Zirphilduko da, bere mahatsa lehen lorean galtzen duen aihena

iduri, bere lorea arthikitzen duen oliba bezala.

34. Alabainan goritasunik gabe izanen dira alegiakariak bildu onak,

eta suak erreko ditu emaitzak gogotik hartzen dituztenen olhak.

35. Oinhazearen aita da, gaixtakeria sortzen da haren ganik, eta haren

barnea zimarkhuketa dabila.

136 137

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!