inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

18. Eskainia izanen zaitzun igurikitzaz ardietsiren duzu sinheste deskantsu bat; eta hobiratu ondoan, lo eginen duzu beldurrikan gabe. 19. Phausuan izanen zare eta ez duzu izanen izitzailerik; eta askok othoiztuko zaituzte jar zakitzoten begithartez. 20. Aldiz, gaixtaginen begiak iraungiren dira; galduren dituzte itzurpide guziak; eta zer-ere baitzen hekien peskiza, hura izanen zaio hastiagarri hekien arimari. XII. KAP. 1. Jobek aldiz, ihardestean erran zuen: 2. Zuek bakharrik zarete beraz gizon, eta zuekin batean hilen othe da zuhurtzia? 3. Nik ere zuek bezala badut bihotz bat, eta ene izpirituak ez du zuenaren minik; nor da ezen zuek dakizuena ez dakienik? 4. Nik bezala bere adiskidearen iroiak hartuko dituenak deiagora eginen dio Jainkoari, eta entzuna izanen da; ezen irrigarri dabila zuzenaren lainotasuna. 5. Hura da kriselu bat erdeinutan dena aberatsen gogokundeetan, bainan argitzera dagona ordu berezian. 6. Nasaizian dira ohoinen olhak, eta ozarki hari dira Jainkoaren tarritatzen, noiz-etare harek emanak baitituzte guziak eskuetara. 7. Zoaz aziendetara, eta irakhatsiren darotzute; zoaz zeruko hegastinetara eta argituren zaituzte. 8. Mintza zakizkio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta mintzaturen zaizkitzu itsasoko arrainek. 9. Nor da ez dakienik Jaunaren eskuak egin dituela horiek oro? 10. Haren eskuan da bizia duen guziaren arima, gizonaren haragian den izpiritua. 11. Ez othe ditu beharriak berezkatzen hitzak, eta jalearen ahoak jatekoen gozoa? 12. Zaharretan da zuhurtzia, bizi luzean umotasuna. 13. Bainan Jainkoa baithan datza zuhurtzia eta indarra, harek ditu asmua eta ezagutza. 14. Harek hausten duena, nihork osa ez dezake; gizona hersten badu, ez da hari idekiko dioenik. 15. Urak idukitzen baditu, oro agortuko dira; eta uzten baditu, gainazpikatuko dute lurra. 16. Haren baithan dira indarra eta zuhurtzia; harek ezagutzen du zein den enganatzaile, eta zein enganatua dena. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 17. Kontseilu-emaileak zorokeriara azkenekotz erorrarazten ditu, eta juieak durduzadurara. 18. Erregeei ezpatako uhala khentzen, eta gerria sokha batez tinkatzen daroete. 19. Aphezak aphaltzen eta handiak lurrerat arthikitzen ditu. 20. Egiatien ahoan aldatzen du solasa, eta zaharrei khentzen daroete jakitatea. 21. Erdeinua buruzagien gainera ixurarazten du, xutitzen dituelarik lurrean ehoak zaudezenak. 22. Ilhunbeetan barna gordeak zirenak agertzen ditu, eta argitara ilkhiarazten du herioaren itzala. 23. Harek berhatzen, harek galtzen ditu jendaiak, eta xahutuak zirenak harek osora bihurrarazten ditu. 24. Lurreko populuko buruzagien bihotza itzulikatzen du, eta berak enganatzen ditu, urhats alferretan ibil ditezen biderik ez den tokitan. 25. Egunaren erdian haztaka ibiliko dira ilhunbeetan bezala, eta andarka hariaraziko ditu hordiak iduri. XIII. KAP. 1. Bada, horiek oro ikhusi ditu ene begiak eta aditu ene beharriak, eta ene izpirituak ardietsi ditu guziak. 2. Zuen jakitatea bezain urrun hedatzen da ene ezagutza, eta zuen bethe banaiz. 3. Bainan halere mintzatuko natzaio Ahalorotakoari, eta Jainkoarekin nahi dut iharduki; 4. Lehenik erakhutsiz gezur-asmatzaile batzu zaretela eta irakhaspen tzarrei zarraiztela. 5. Eta oxala ixilik egoten bazinete, zuhurtzat hartuak izan zaiteztentzat! 6. Entzun zatzue beraz ene erantzukiak eta beharria emozue ene ahoko erabakiari. 7. Jainkoa zuen gezurraren beharretan othe da, zuek haren alde enganioka mintzatzeko? 8. Jainkoaren laguntzara heldu othe zarete, eta haren alde erabakitzera hari zarete? 9. Ala hori othe da Jainkoaren gogarako, zeinarentzat deusere ez baita gorderik? ala hura engana uste duzue gizon bat bezala zuen maulez? 10. Berak jazarriko darotzuete, zeren amarruka baitadukazue haren alderdia. 132 133

11. Higituko den bezain sarri, asaldutan ezarriko zaituztete; eta zuen gainera eroriko da haren ganikako laztura. 12. Zuen orhoitzapena jarriko da herrautsaren pare, eta zuen buruak lohira bihurtuak izanen dira. 13. Zaudezte aphur bat ixilik, erran detzadan gogoak emanen darozkidanak. 14. Zergatik zirtzikatzen dut hortzez ene haragia eta derabilkat ene bizia eskuetan? 15. Hil banindeza ere Jainkoak, haren baithan lagoke ene igurikitza; eta halarik-ere jazarriko diot ene bizi-moldeari haren aitzinean. 16. Eta bere izanen da ene salbatzailea, ezik haren aitzinera ez da itxura-egilerik agertuko. 17. Entzun zazue ene solasa, eta zuen beharriak ardiets betza asmakari haukiek. 18. Baldin juiatua banintz, badakit zuzena nindakeela atzemana. 19. Nor da juiamendutara enekin atherako dena? Ethor bedi; zertako ixilik egonen naiz iraungitzen? 20. Jauna, bi gauza niri ez egiteaz zaitut othoizten, eta orduan ez diot zure begitharteari ene burua gordeko. 21. Urrun zazu ene gainetik zure eskua, eta zure beldurrak ez beneza ikhara. 22. Deith nezazu, eta ihardetsiren darotzut; edo bertzela mintzaturen natzaitzu, eta zuk ihardets dizadazu. 23. Zer dira ene gaizkiak eta bekhatuak? erakhuts daroztatzu ene tzarkeria eta hobenak. 24. Zergatik gordetzen darotazu zure begithartea, eta nadukazu zure etsaitzat? 25. Haizeak daraman hosto baten kontra erakhusten duzu zure indarra, eta lasto ihar baten ondotik zabiltza. 26. Ezen garraztasunak iskribatzen ditutzu ene kontra, eta ene gaztetasuneko bekhatuen gatik nahi nauzu xahutu. 27. Esteketan ezarri ditutzu ene oinak; begia iduki diozute ene bidexka guziei, eta ene oinhatzei begiz egotu zare; 28. Ni usteldura pozi bat bezala ezeztatzera nihoalarik eta biphiek jaten duten soineko bat iduri dudalarik. XIV. KAP. 1. Gizona emaztekia ganik sorthua, labur delarik bizitzen, asko lazeriaz da bethetzen. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 2. Ilkhitzen da lore bat iduri, eta oinpean lehertzen dute, eta itzal bat bezala da ezeztatzen, eta behinere ez dago hein berean. 3. Hura den bezalakoaren gainera zure begiak idekitzeko eta hura zurekin juiamendutara erakhartzeko doi othe dadukazu? 4. Hazi lohitik sorthua nork egin dezake xahu? ez othe zuk bakharrik, Jauna? 5. Gutiak dira gizonaren egunak; zure baithan dago zenbat diren haren hilabetheak; zuk ezarri diozkatzu haren biziari iragan ez ditazkeen mugarriak. 6. Aphur bat urrun zaite gizona ganik, phausu har dezan, ethor dakion arteo azken ordua, sarizalea bere egunaren akhabantzari dagoen bezala. 7. Zuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeak multzoka heldu zaizko. 8. Haren erroa zahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraungia balago herrautsean, 9. Muskilduko da uraren usainera eta adaburua eginen du lehenbizian landatu zutenean bezala. 10. Gizona ordean hila, biluzia eta ezeztatua denean non othe da? 11. Nola itsasotik urak goaten balira eta hibai bat husturik agortzen balitz; 12. Hala gizona heriotzeko loan sartzen denean, ez da pizberrituko; zerua urratua izan dadien arteo, ez da ez iratzarriko, ez bere lotik jaikiko. 13. Nork emanen darot geriza eta gorde nezazun ene hobian, zure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez dizadazun nitaz orhoituko zaren ordua? 14. Uste duzu gizon hila berriz bizi daitekeela? Orai gudutan daramaztan egun guziez ene aldatzapenari begira nago ethor dadien arteo. 15. Deithuko nauzu eta ihardetsiren darotzut; zure eskuetako lanari hedaturen diozu zure eskuina. 16. Ene urhats guziak khondatuak ditutzu, bainan barkha zozute ene bekhatuei. 17. Zakhu batean bezala zigilatu ditutzu ene hobenak, bainan sendatu duzu ene tzartasuna. 18. Mendia lehertzen denean urmariatzen da, eta harria bere lekhutik eramana da; 19. Urak zilhatzen du harria, eta ur-jotzeak emeki emeki jaten du lurra zuk orobat xahutzen duzu gizona. 134 135

18. Eskainia izanen zaitzun igurikitzaz ardietsiren duzu sinheste deskantsu

bat; eta hobiratu ondoan, lo eginen duzu beldurrikan gabe.

19. Phausuan izanen zare eta ez duzu izanen izitzailerik; eta askok

othoiztuko zaituzte jar zakitzoten begithartez.

20. Aldiz, gaixtaginen begiak iraungiren dira; galduren dituzte itzurpide

guziak; eta zer-ere baitzen hekien peskiza, hura izanen zaio hastiagarri

hekien arimari.

XII. KAP.

1. Jobek aldiz, ihardestean erran zuen:

2. Zuek bakharrik zarete beraz gizon, eta zuekin batean hilen othe

da zuhurtzia?

3. Nik ere zuek bezala badut bihotz bat, eta ene izpirituak ez du zuenaren

minik; nor da ezen zuek dakizuena ez dakienik?

4. Nik bezala bere adiskidearen iroiak hartuko dituenak deiagora eginen

dio Jainkoari, eta entzuna izanen da; ezen irrigarri dabila zuzenaren

lainotasuna.

5. Hura da kriselu bat erdeinutan dena aberatsen gogokundeetan,

bainan argitzera dagona ordu berezian.

6. Nasaizian dira ohoinen olhak, eta ozarki hari dira Jainkoaren tarritatzen,

noiz-etare harek emanak baitituzte guziak eskuetara.

7. Zoaz aziendetara, eta irakhatsiren darotzute; zoaz zeruko hegastinetara

eta argituren zaituzte.

8. Mintza zakizkio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta mintzaturen

zaizkitzu itsasoko arrainek.

9. Nor da ez dakienik Jaunaren eskuak egin dituela horiek oro?

10. Haren eskuan da bizia duen guziaren arima, gizonaren haragian

den izpiritua.

11. Ez othe ditu beharriak berezkatzen hitzak, eta jalearen ahoak jatekoen

gozoa?

12. Zaharretan da zuhurtzia, bizi luzean umotasuna.

13. Bainan Jainkoa baithan datza zuhurtzia eta indarra, harek ditu

asmua eta ezagutza.

14. Harek hausten duena, nihork osa ez dezake; gizona hersten badu,

ez da hari idekiko dioenik.

15. Urak idukitzen baditu, oro agortuko dira; eta uzten baditu, gainazpikatuko

dute lurra.

16. Haren baithan dira indarra eta zuhurtzia; harek ezagutzen du zein

den enganatzaile, eta zein enganatua dena.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

17. Kontseilu-emaileak zorokeriara azkenekotz erorrarazten ditu, eta

juieak durduzadurara.

18. Erregeei ezpatako uhala khentzen, eta gerria sokha batez tinkatzen

daroete.

19. Aphezak aphaltzen eta handiak lurrerat arthikitzen ditu.

20. Egiatien ahoan aldatzen du solasa, eta zaharrei khentzen daroete

jakitatea.

21. Erdeinua buruzagien gainera ixurarazten du, xutitzen dituelarik

lurrean ehoak zaudezenak.

22. Ilhunbeetan barna gordeak zirenak agertzen ditu, eta argitara ilkhiarazten

du herioaren itzala.

23. Harek berhatzen, harek galtzen ditu jendaiak, eta xahutuak zirenak

harek osora bihurrarazten ditu.

24. Lurreko populuko buruzagien bihotza itzulikatzen du, eta berak

enganatzen ditu, urhats alferretan ibil ditezen biderik ez den tokitan.

25. Egunaren erdian haztaka ibiliko dira ilhunbeetan bezala, eta

andarka hariaraziko ditu hordiak iduri.

XIII. KAP.

1. Bada, horiek oro ikhusi ditu ene begiak eta aditu ene beharriak, eta

ene izpirituak ardietsi ditu guziak.

2. Zuen jakitatea bezain urrun hedatzen da ene ezagutza, eta zuen

bethe banaiz.

3. Bainan halere mintzatuko natzaio Ahalorotakoari, eta Jainkoarekin

nahi dut iharduki;

4. Lehenik erakhutsiz gezur-asmatzaile batzu zaretela eta irakhaspen

tzarrei zarraiztela.

5. Eta oxala ixilik egoten bazinete, zuhurtzat hartuak izan zaiteztentzat!

6. Entzun zatzue beraz ene erantzukiak eta beharria emozue ene

ahoko erabakiari.

7. Jainkoa zuen gezurraren beharretan othe da, zuek haren alde

enganioka mintzatzeko?

8. Jainkoaren laguntzara heldu othe zarete, eta haren alde erabakitzera

hari zarete?

9. Ala hori othe da Jainkoaren gogarako, zeinarentzat deusere ez

baita gorderik? ala hura engana uste duzue gizon bat bezala zuen maulez?

10. Berak jazarriko darotzuete, zeren amarruka baitadukazue haren

alderdia.

132 133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!