inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

20. Jainkoak ez du iraiziren gizon lainoa, ez-eta eskua gaixtaginari hedaturen, 21. Zure begithartea bozkarioz eta ezpainak arraiziaz bethe ditezen arteo. 22. Orduan higuin zinduztenak, ahalkez estaliko dira, eta gaixtaginen etxeak ez du ihardukiren. IX. KAP. 1. Eta Jobek ihardestean erran zuen: 2. Egiazki badakit hala dela hori, eta gizona, Jainkoaren parrean, ez dela zuzena aurkhituren. 3. Hari iharduki nahi balio, ez luke miletarik behin zer ihardets hari. 4. Jainkoa bihotzez zuhur eta indarrez hazkar da; nor enferratu zaio, eta du gero izan bakea? 5. Harek aldaratzen ditu mendiak, eta harek bere hasarrearen hatsean eragozten dituenak ohartzen ez dira. 6. Harek higitzen du lurra bere lekhutik, eta lurraren harroinak khordokatuak dira. 7. Harek manatzen dio iguzkiari, eta iguzkia ez da ilkhitzen; eta izarrak hersten ditu zigilu baten azpian bezala. 8. Harek bakharrik hedatu ditu zeruak, eta ibiltzen da itsasoko uhinen gainean. 9. Harek egin ditu Xitoiloak, Oriona eta Zazpi-Ohoinak eta hegoaldekoak. 10. Harek egiten ditu gauza handiak, ezin-adituzkoak, harrigarriak eta nonbregabekoak. 11. Ethortzen bazait niri, ez dut ikhusiko; goaten bada, ez dut adituko. 12. Bat-batean egiten badu galde bat, nork hari ihardets? Edo nork erran diozoke: Zertako hari zare horrela? 13. Jainko da, eta nihork ezin ihardets diozoke haren hasarreari, eta haren azpian amor egiten dute lurra jasaiten dutenek. 14. Zer naiz beraz ni, hari ihardesteko, eta ene solasak harekin egiteko? 15. Zuzen zerbait balin balitz ere ene baithan, ez niozoke ihardets, bainan ene juiea othoizka behar nezake. 16. Eta deika nagokoelarik entzun banindeza ere, ez nuke usteko entzun duela ene mintzoa. 17. Ezik xirimola batean lehertuko nau; eta ez mereziturik ere, usutuko ditu ene zauriak. 18. Ez nau uzten hatsaren hartzera, eta uherduraz bethetzen nau. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 19. Baldin indarra bilhatzen bada haren kontra, hura da guziz indarduna; erabakiaren zuzentasuna behartzen bada, nihor ez da ene alde lekhukotasun ekhartzera ausartatzen. 20. Baldin ene burua garbitu nahi badut, ene ahoak hobendun atheratzen nau; baldin hobengabe erakhusten badut ene burua, tzarra naizela frogatzen darot. 21. Garbi eta laino banintz ere, hori bera ez lakike ene arimak, eta unhagarri nuke bizia. 22. Batera heldu dira ene erran guziak: ala hobengabea, ala hobenduna, Jainkoak biak jotzen ditu. 23. Bainan zaurtzen badu, hil beza behingoan, eta hobenik ez dutenen oinhazeez irri egin ez beza. 24. Lurra gaixtaginaren eskuetara da emana; haren juieen begiak itsutzen ditu Jainkoak; baldin harek ez, nork bada? 25. Ene egunak lasterkaria baino zalhuago goan dira, eta ez dute gozorik ikhusi. 26. Iragan dira, fruitua daramaten untziak iduri, bazkara hegaldatzen den arranoaren pare. 27. Erraten badut: Ez naiz gehiago horrela mintzaturen; ifrentziatzen da ene begithartea, bihurrikatzen naiz oinhazez. 28. Lazten nintzen ene egintza guzietan, bainakien, Jauna, etzinarodala hutsegiten banuen barkhatuko. 29. Baldin halarik-ere gaixtagin bat banaiz, zertako erabili duket lan alferra? 30. Baldin garbitua banintz elhur-urez bezala, eta ene eskuek xuriz argi balezate; 31. Zikhinez lohi nindezakezu halere, eta ene soinekoek gaitsets nindukete. 32. Ezik ez nuke ene iduriko gizon bati ihardesteko, ez-etare enekin bardinez bardin juiamendutan entzuna izan daitekeen bati. 33. Ez laiteke nihor bien larderiatzeko, bien artean bere eskuaren ezartzeko. 34. Ene gainetik khen beza bere zigorra, eta haren beldurrak ez beneza ikhara. 35. Mintzaturen naiz orduan, eta ez nau lazturen; ezik orai ene beldurrarekin ezin ihardets dezaket. 128 129

X. KAP. 1. Unhatua naiz bizitzeaz; erasiren dut ene buruaren kontra, mintzaturen naiz ene bihotzeko uherduran. 2. Erranen diot Jainkoari: Ez benezazu hobendun ezar; erakhuts dizadazu zeren nauzun hunela erabiltzen. 3. Belztua eta ehoa banadukazu, ni zure eskuetako lana, gaixtaginen asmuari laguntza ematen badiozu, ongi othe da hori zure iduriko? 4. Haragizkoak othe dira zure begiak, ala gizonak ikhusten duen bezala ikhusten duzu zuk ere? 5. Gizonaren egunak iduri othe dira zure egunak, eta zure urtheak gizonen urtheak bezalakoak, 6. Zuk bilhatzeko ene gaizkia eta ikhartzeko ene bekhatua, 7. Dakizularik ez dudala egin tzarkeriarik batere, eta nihor ez dela zure eskutik ni athera nezakeenik? 8. Zure eskuek egin izan naute, hekiek obratu naute naizen bezalakoa, eta orai hola xahuturen othe nauzu? 9. Orhoit zaite, othoi, buztina bezala orhatu nauzula, eta herrautsetara bihurraraziren nauzula. 10. Ez othe nauzu esnea bezala higitu eta manthoina bezala gatzarazi? 11. Larruz eta haragiz jauntzi nauzu, hezurrak eta zainak ustartuz egin nauzu. 12. Bizia eta zure urrikalpena eman izan daroztatzu, eta zure ikhustateak begiratu nau bizirik. 13. Horiek zure baithan gordeak daduzkatzun arren, halarik-ere badakit guziez orhoitzen zarela. 14. Baldin bekhatu egin badut, eta orai arteo guphidetsi banauzu, zergatik ez duzu jasanen garbi nadien ene hobenetik? 15. Tzar izatu banaiz, zorigaitz niri; zuzena banaiz, ez dut altxatuko burua, zeren naizen nahigabez eta beharreriaz gainditua. 16. Eta ene hanpurustasuna gatik lothuko zaizkit lehoin bat bezala, eta itzulirik harrigarriko oinhazetan ezarriko nauzu. 17. Ene kontra eraikitzen ditutzu zure lekhukoak, zure hasarrea berhatzen duzu ene kontra, eta nahigabeak guduka hari dira ni baithan. 18. Zertako ilkhiarazi nauzu ene amaren sabeletik? Oxala urthu banintz begiak ikhus nintzan baino lehen! 19. Amaren sabeletik hobira iraganik, izatu ez banintz bezala izanen nintzen. 20. Ene egun aphurrak ez othe dira laster akhabatuko? Utz nezazu beraz ene bihotzmina deithora dezadan guti bat, BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 21. Itzultzerik gabe goan nadien baino lehen lekhu ilhun eta heriotzearen goibelaz estalia den hartara, 22. Lazeriazko eta ilhunbezko lekhu hartara, non baitaude herioaren itzala, nahasmendua eta bethi dirauen laztura. XI. KAP. 1. Aldiz Sophar Naamatharrak ihardestean erran zuen: 2. Hanbat erasten duenak, entzunen ere ez othe du? Ala gizon elhetsua zuzentzat ilkhiren othe da? 3. Zuri bakharrik guziak egonen othe dira ixilik? Eta orotaz irri egin dukezunean, ez othe da nihor izanen zuri ahalkearen emateko? 4. Erran duzu ezik: Jauna, garbi dira ene solasak eta xahu naiz zure aitzinean. 5. Oxala mintzatzen balitzaitzu Jainkoa eta idek balezazu bere ahoa, 6. Zuri erakhustekotzat bere zuhurtziaren itzalpeak eta zenbat den hedatua haren legea, eta gero adi dezazun haren ganik hainitz gutiago ardiesten duzula zure tzartasunak merezitzen du-en baino! 7. Ezagutzen othe ditutzu bada zerik diren haren bideak? osoki othe dakizu haren guzizko ahala? 8. Zerua baino goragoa da, eta zu nola hel? Ifernua baino barnagoa da, eta zu nola sar haraino? 9. Haren hedadurak xitzen ditu lurraren luzetasuna, eta itsasoaren zabaltasuna. 10. Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra nork egin liozoke? 11. Alabainan ezagutzen du gizonen ergeltasuna; eta tzarkeria ikhusten duenean, ez othe zaio begira egoten? 12. Gizon ergela hazten da hanpuruskerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea bezala. 13. Zuk berriz, gogortu duzu zure bihotza, eta halere Jainkoa gana hedatu ditutzu eskuak. 14. Baldin zure ganik iraizten baduzu zure baithan den tzarkeria, eta bidegabekeria ez bada zure olhan egoten; 15. Orduan narriorik gabe goratuko ahal duzu begithartea, eta izanen zare gothor eta ez duzu beldurrik izanen. 16. Ahantziko ere duzu zure noharrointasuna, eta hartaz etzare orhoituko, baizik-ere iragan den uhar batez bezala. 17. Arrastirian eguna ilkhiko zaitzu eguerdiko argitasunarekin bezala; eta noiz-ere galdua zarela usteko baituzu, atheratuko zare artizarra iduri. 130 131

X. KAP.

1. Unhatua naiz bizitzeaz; erasiren dut ene buruaren kontra, mintzaturen

naiz ene bihotzeko uherduran.

2. Erranen diot Jainkoari: Ez benezazu hobendun ezar; erakhuts

dizadazu zeren nauzun hunela erabiltzen.

3. Belztua eta ehoa banadukazu, ni zure eskuetako lana, gaixtaginen

asmuari laguntza ematen badiozu, ongi othe da hori zure iduriko?

4. Haragizkoak othe dira zure begiak, ala gizonak ikhusten duen

bezala ikhusten duzu zuk ere?

5. Gizonaren egunak iduri othe dira zure egunak, eta zure urtheak

gizonen urtheak bezalakoak,

6. Zuk bilhatzeko ene gaizkia eta ikhartzeko ene bekhatua,

7. Dakizularik ez dudala egin tzarkeriarik batere, eta nihor ez dela

zure eskutik ni athera nezakeenik?

8. Zure eskuek egin izan naute, hekiek obratu naute naizen bezalakoa,

eta orai hola xahuturen othe nauzu?

9. Orhoit zaite, othoi, buztina bezala orhatu nauzula, eta herrautsetara

bihurraraziren nauzula.

10. Ez othe nauzu esnea bezala higitu eta manthoina bezala gatzarazi?

11. Larruz eta haragiz jauntzi nauzu, hezurrak eta zainak ustartuz

egin nauzu.

12. Bizia eta zure urrikalpena eman izan daroztatzu, eta zure ikhustateak

begiratu nau bizirik.

13. Horiek zure baithan gordeak daduzkatzun arren, halarik-ere

badakit guziez orhoitzen zarela.

14. Baldin bekhatu egin badut, eta orai arteo guphidetsi banauzu, zergatik

ez duzu jasanen garbi nadien ene hobenetik?

15. Tzar izatu banaiz, zorigaitz niri; zuzena banaiz, ez dut altxatuko

burua, zeren naizen nahigabez eta beharreriaz gainditua.

16. Eta ene hanpurustasuna gatik lothuko zaizkit lehoin bat bezala,

eta itzulirik harrigarriko oinhazetan ezarriko nauzu.

17. Ene kontra eraikitzen ditutzu zure lekhukoak, zure hasarrea berhatzen

duzu ene kontra, eta nahigabeak guduka hari dira ni baithan.

18. Zertako ilkhiarazi nauzu ene amaren sabeletik? Oxala urthu

banintz begiak ikhus nintzan baino lehen!

19. Amaren sabeletik hobira iraganik, izatu ez banintz bezala izanen

nintzen.

20. Ene egun aphurrak ez othe dira laster akhabatuko? Utz nezazu

beraz ene bihotzmina deithora dezadan guti bat,

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

21. Itzultzerik gabe goan nadien baino lehen lekhu ilhun eta heriotzearen

goibelaz estalia den hartara,

22. Lazeriazko eta ilhunbezko lekhu hartara, non baitaude herioaren

itzala, nahasmendua eta bethi dirauen laztura.

XI. KAP.

1. Aldiz Sophar Naamatharrak ihardestean erran zuen:

2. Hanbat erasten duenak, entzunen ere ez othe du? Ala gizon elhetsua

zuzentzat ilkhiren othe da?

3. Zuri bakharrik guziak egonen othe dira ixilik? Eta orotaz irri egin

dukezunean, ez othe da nihor izanen zuri ahalkearen emateko?

4. Erran duzu ezik: Jauna, garbi dira ene solasak eta xahu naiz zure

aitzinean.

5. Oxala mintzatzen balitzaitzu Jainkoa eta idek balezazu bere ahoa,

6. Zuri erakhustekotzat bere zuhurtziaren itzalpeak eta zenbat den

hedatua haren legea, eta gero adi dezazun haren ganik hainitz gutiago

ardiesten duzula zure tzartasunak merezitzen du-en baino!

7. Ezagutzen othe ditutzu bada zerik diren haren bideak? osoki othe

dakizu haren guzizko ahala?

8. Zerua baino goragoa da, eta zu nola hel? Ifernua baino barnagoa

da, eta zu nola sar haraino?

9. Haren hedadurak xitzen ditu lurraren luzetasuna, eta itsasoaren

zabaltasuna.

10. Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra nork egin liozoke?

11. Alabainan ezagutzen du gizonen ergeltasuna; eta tzarkeria ikhusten

duenean, ez othe zaio begira egoten?

12. Gizon ergela hazten da hanpuruskerian, eta uste du libro sorthu

dela basastoaren umea bezala.

13. Zuk berriz, gogortu duzu zure bihotza, eta halere Jainkoa gana

hedatu ditutzu eskuak.

14. Baldin zure ganik iraizten baduzu zure baithan den tzarkeria, eta

bidegabekeria ez bada zure olhan egoten;

15. Orduan narriorik gabe goratuko ahal duzu begithartea, eta izanen

zare gothor eta ez duzu beldurrik izanen.

16. Ahantziko ere duzu zure noharrointasuna, eta hartaz etzare

orhoituko, baizik-ere iragan den uhar batez bezala.

17. Arrastirian eguna ilkhiko zaitzu eguerdiko argitasunarekin bezala;

eta noiz-ere galdua zarela usteko baituzu, atheratuko zare artizarra iduri.

130 131

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!