inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

2. Eta ezagutu zituenean hekien asmuak, eta artha handirekin bilhatu zen ondoan, ikhusi zuen bermatzen zirela eskuak Artakserkses erregearen gainean ezartzera, eta hortaz argitu zuen errege. 3. Erregek, bien gaineko garbitasunak eginak izan zirenean, eta aithortu zuten ondoan, manatu zuen eraman zetzazten hiltzera. 4. Erregek berriz, istorioetan ezarrarazi zuen gerthatu zena, eta Mardokeok ere iskribuz ezarri zuen. 5. Erregek, emaitzak eginik salhu horren ariaz, manatu zaroen egon zedin jauregian. 6. Bainan Aman Buiearra, Adamathiren semea, ospe handitan zen erregeren aitzinean, eta bidegabe egin nahi izan zaroeten Mardokeori eta haren populuari, hilak izan ziren erregeren bi ebakien gatik. XIII. KAP. 1. Artakserkses, Indietarik Ethiopiaraino errege guziz handiak, sei hogoi eta zazpi herrialdeetako aitzindari haren manamenduko diren buruzagi eta aitzindariei, agur. 2. Asko jendaiari mana nezan arren eta ene eskuaren azpiko ezarri izan nezan lurra oro, ez dut nahi izan batere baliatu gaizki ene ahalaren handiaz, bainan-bai barkhatiarki eta eztiki erabili ene azpikoak, beren bizia ixilik iraganez ikhararik gabe, goza zitezentzat gizon guziak zale diren bakeaz. 3. Bada, ene biltzarrekoei galdatu ondoan noletan egin nezakeen hori, bere zuhurtasunaz eta fidelitateaz bertzeak garaitzen zituen batek, eta erregeren ondotik bigarren zenak, otsez Amanek, 4. Jakintsun egin nau populu bat badela lur guziaren gainean barraiatua, lege berri batzuei jarraikitzen dena, eta jendaia guzien ohitzaren kontra harituz, erregeen manuak erdeinatzen dituena eta bere makhurkeriaz jendaia guzien arteko batasun ona hausten duena. 5. Hori jakin dugunean, ikhusirik jendaia bat, gizate guziari bihurtzen dena, lege tzarrei jarraikitzen dela, gure manuen kontra dihoala, eta gure azpiko herrialdeen arteko bakea eta batasuna nahasten dituela, 6. Manatu dugu, Amanek, herrialde guziez kargu duenak, erregeren ondotik bigarren denak eta aitatzat hartzen dugunak, erakhutsiko dituenak oro, beren etsaiez izan ditezen xahutuak beren emazte eta haurrekin, aurthengo hamabigarren hilabethe, adar deitzen denaren hamalaugarren egunean, eta hekietarik nihor ez dadien izan guphidez utzia; 7. Gizon gaixto hekiek, egun ber batez ifernuetara jautsirik, gure erresumari bihur diozoten khendu zaroten bakea. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 8. Mardokeok othoiztu zuen Jauna, haren egintza guziez orhoituz, 9. Eta erran zuen: Jauna, errege Jaun ahalorotakoa, ezen zure eskupean daude gauza guziak, eta nihor ez da zure nahiari buru egin diozokeenik, baldin erabaki baduzu Israelen salbatzea; 10. Zuk egin ditutzu zerua eta lurra, eta zeruaren inguruak daduzkan guziak. 11. Ororen Jauna zare, eta nihor ez da zure maiestateari iharduk diozokeenik. 12. Oro badakizkitzu, eta badakizu ez dudala ez hanpuruskeriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar zerbaitez utzi Aman hanpurutsua adoratu gabe; 13. (Ezen gogotik niagokeen, Israel salbatzea gatik, haren oinhatzei ere musu ematera.) 14. Bainan gizon batetara aldara beldur nintzen ene Jainkoaren ohorea eta ene Jainkoaz bertze bat adora. 15. Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainko erregea, urrikal zakizkio populuari, gure etsaiek nahi gaituztelakoz galdu eta zure primantza xahutu. 16. Ez bezazu arbuia zure zathia, Egiptotik zuretzat berrerosi duzuna. 17. Entzun zazu ene othoitza, begithartez jar zakizkio zure primantzako populuari eta gure nigarrak bozkariotara aida zatzu, bizirik lauda dezagun, Jauna, zure izena, eta herts ez detzatzun zu kantatzen zaituzten ahoak. 18. Israel guziak halaber gogo eta othoitz beraz deihadar egin zaroen Jaunari, zeren heriotze segura baitzagokoeten buruaren gainera. XIV. KAP. 1. Esther erreginak ere Jauna gana ihes egin zuen, dixidutan zagoen galtzeko zoriaren beldurrez. 2. Eta erregina soinekoak erauntzirik, jauntzi zituen nigar, atsekabeei zihoazkotenak; eta baltsamu-moten orde, hautsez eta zikhinez estali zuen burua; barurez zehatu zuen bere gorphutza; eta lehenago bozten ohi zen lekhu guzietan, bazterrak bethe zituen burutik atheratzen zituen ileez. 3. Eta Israelgo Jainko Jaunari othoitz egiten zaroen erranez: Ene Jauna, gure errege bakharra zarena, eta zeintaz bertze laguntzailerik ez baitut, lagun nezazu ene zurztasunean. 4. Ene eskuetan da ene galtzeko zoria. 5. Ene aita ganik entzuna dut, zuk, Jauna, hartu ditutzula Israel populu guzien artetik, eta gure aitak beren arbaso guziez geroztik, hekiek bethiko primantzatzat idukitzeko, eta erran bezala egin izan diozute. 6. Bekhatu egin izan dugu zure aitzinean, eta hargatik arthiki gaituzu gure etsaien eskuetara; 112 113

7. Ezen hekien jainkoak adoratu ditugu. Zuzena zare, Jauna. 8. Eta orai etzaiote aski, gathibutasun gogorrenaren azpian gure lehertzea; bainan beren eskuetako indarra beren jainkoaizunen ahalari iratxikiz, 9. Nahi dituzte zure agintzak itzulikarazi, zure primantza xahutu, zure laudatzaileen ahoak hertsi, eta iraungiarazi zure tenploko eta aldareko ospea, 10. Jendaien ahoaren idekitzekotzat, jainkoaizunen indarraren laudatzeko, eta haragizko errege bat bethi guzian espantatzeko. 11. Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei zure manamenduko makhila, gure galtzapenari irri egin diozoten beldurrez; bainan hekien gainera bihurraraz zazu hekien asmua, eta galaraz zazu gure lehertzen hasi dena. 12. Gutaz orhoit zaitezi, Jauna; zure burua ager dizaguzu gure hesturako orduan, eta gothor nezazu, Jauna, jainkoen eta ahal ororen erregea. 13. Beharbezalako solasak ezar zatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aiherkundetara bihurraraz zazu haren bihotza gure etsaiaren kontra, hau bere eta hunekilako guziak galduak izan ditezen batean. 14. Gu ordean salba gaitzatzu zure eskuaz, eta lagunt nezazu ni, bertze laguntzarik ez dudana zu baizik, Jauna, gauza ororen jakitate duzuna, 15. Eta dakizuna gaixtaginen ospea gaitzets dudala, eta ingurebakigabeen eta edozein arrotzen ohea higuin dudala. 16. Zuk badakizu ene premia, gaitziriskotan dudala hanpuruskeriako eta ene ospeko ezagutgailu, ene buruaren gainean izaten dena, populuaren aitzinera agertzen naizen egunetan, eta higuin dudala astagaizdunaren athorra bezala, eta ez dudala erabiltzen ene ixiltasuneko egunean; 17. Ez dudala jan Amanen mahainean, ez dudala ez gozorik hartu erregeren barazkarian, ez-eta libazionetako arnorik edan; 18. Eta hunat erakharria izan naizenetik orai arteo, zure neskatoa egundaino ez dela boztu zu baithan baizik, oi Abrahamen Jainko Jauna. 19. Oi Jainko ororen gainetik hazkarra, entzun zazu bertze igurikitzarik ez dutenen hitza, athera gaitzatzu etsaien aztaparretik, eta ilkhi nezazu ikharabideetarik. XV. KAP. 1. Eta gaztiatu zaroen (Mardokeok naski) sar zadien erregeren gana eta othoitz zezan bere populu eta herriarentzat. 2. Orhoit zaitezi, zioen, zure aphaltasuneko egunez, nola izan zaren hazia ene eskuan, zeren Aman, erregeren ondotik bigarrena, gure kontra mintzatu baita gure hilarazteko. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 3. Eta zuk deihadar egiozu Jaunari, erregeri mintza zakizkio, eta athera gaitzatzu heriotzetik. 4. Bada, hirugarren egunean Estherrek utzi zituen bere soinekoak eta jauntzi erreginarenak. 5. Eta erreginaren soinekoekin argitzen zuelarik, eta deithu ondoan Jainkoa guzien manatzailea eta salbatzailea, hartu zituen bi neskatxa, 6. Eta baten gainean bermatzen zen, beraztasunez eta samurtasunez bere gorphutza ezin ekhar baleza bezala; 7. Bertze neskatxa berriz, bere andreari jarraikitzen zitzaioen, lurrera erortzen zen soina atxikiz. 8. Bera aldiz, begithartea arrosaren gorriduraz estalia zuelarik eta begiek eztiki argitzen zaroetelarik, arima gordea zadukan ilhunik eta beldur handiak josia. 9. Athe guziak beraz aldizka iraganik, gelditu zen erregeren parrean, hura egoten zen tokian bere tronuaren gainean, errege-soinekoez jauntzia, urhez eta harri baliosez argitzen zuela; eta ikhusteko ikharagarri zen. 10. Eta burua altxatu zuenean, eta begietako suaz erakhutsi zuenean bere barneko hasarredura, erregina erori zen, eta haren koloreak zurphildurara iraganik, neskatxaren gainera makhurtu zuen bere buru iraungia. 11. Eta Jainkoak eztitasunera itzuli zuen erregeren izpiritua; eta berehala, beldurrak harturik, jauzi zen bere tronutik, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul zadien arteo, solas haukiez lausengatzen zuen: 12. Zer duzu, Esther? Zure anaia naiz ni, ez izan beldurrik. 13. Etzare hilen; ezen ez da zuretzat ezarria lege hori, bainan bertze guzientzat. 14. Hurbil zaite beraz eta uki zazu errege-makhila. 15. Eta nola ixilik baitzagoen, hartu zuen urhezko makhila, lephoaren gainean ezarri zaroen, eta musu emanik erran zaroen: Zertako etzaizkit mintzatzen? 16. Estherrek ihardets zuen: Ikhusi zaitut, jauna, Jainkoaren aingerua iduri, eta ene bihotza nahasi da zure ospearen beldurraz. 17. Ezen hunenbat zare ederresgarri, jauna, eta graziaz bethea da zure begithartea. 18. Eta mintzo zelarik, erori zen bigarren aldiko, eta alditxar egitera zitzaioen. 19. Errege berriz, asaldatu zen guzia, eta haren azpiko buruzagiak Estherren sosegatzera hari ziren. 114 115

7. Ezen hekien jainkoak adoratu ditugu. Zuzena zare, Jauna.

8. Eta orai etzaiote aski, gathibutasun gogorrenaren azpian gure

lehertzea; bainan beren eskuetako indarra beren jainkoaizunen ahalari iratxikiz,

9. Nahi dituzte zure agintzak itzulikarazi, zure primantza xahutu,

zure laudatzaileen ahoak hertsi, eta iraungiarazi zure tenploko eta aldareko

ospea,

10. Jendaien ahoaren idekitzekotzat, jainkoaizunen indarraren laudatzeko,

eta haragizko errege bat bethi guzian espantatzeko.

11. Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei zure manamenduko makhila,

gure galtzapenari irri egin diozoten beldurrez; bainan hekien gainera

bihurraraz zazu hekien asmua, eta galaraz zazu gure lehertzen hasi dena.

12. Gutaz orhoit zaitezi, Jauna; zure burua ager dizaguzu gure hesturako

orduan, eta gothor nezazu, Jauna, jainkoen eta ahal ororen erregea.

13. Beharbezalako solasak ezar zatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean,

eta aiherkundetara bihurraraz zazu haren bihotza gure etsaiaren kontra,

hau bere eta hunekilako guziak galduak izan ditezen batean.

14. Gu ordean salba gaitzatzu zure eskuaz, eta lagunt nezazu ni, bertze

laguntzarik ez dudana zu baizik, Jauna, gauza ororen jakitate duzuna,

15. Eta dakizuna gaixtaginen ospea gaitzets dudala, eta ingurebakigabeen

eta edozein arrotzen ohea higuin dudala.

16. Zuk badakizu ene premia, gaitziriskotan dudala hanpuruskeriako

eta ene ospeko ezagutgailu, ene buruaren gainean izaten dena, populuaren

aitzinera agertzen naizen egunetan, eta higuin dudala astagaizdunaren

athorra bezala, eta ez dudala erabiltzen ene ixiltasuneko egunean;

17. Ez dudala jan Amanen mahainean, ez dudala ez gozorik hartu

erregeren barazkarian, ez-eta libazionetako arnorik edan;

18. Eta hunat erakharria izan naizenetik orai arteo, zure neskatoa

egundaino ez dela boztu zu baithan baizik, oi Abrahamen Jainko Jauna.

19. Oi Jainko ororen gainetik hazkarra, entzun zazu bertze igurikitzarik

ez dutenen hitza, athera gaitzatzu etsaien aztaparretik, eta ilkhi nezazu

ikharabideetarik.

XV. KAP.

1. Eta gaztiatu zaroen (Mardokeok naski) sar zadien erregeren gana

eta othoitz zezan bere populu eta herriarentzat.

2. Orhoit zaitezi, zioen, zure aphaltasuneko egunez, nola izan zaren

hazia ene eskuan, zeren Aman, erregeren ondotik bigarrena, gure kontra

mintzatu baita gure hilarazteko.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

3. Eta zuk deihadar egiozu Jaunari, erregeri mintza zakizkio, eta athera

gaitzatzu heriotzetik.

4. Bada, hirugarren egunean Estherrek utzi zituen bere soinekoak

eta jauntzi erreginarenak.

5. Eta erreginaren soinekoekin argitzen zuelarik, eta deithu ondoan

Jainkoa guzien manatzailea eta salbatzailea, hartu zituen bi neskatxa,

6. Eta baten gainean bermatzen zen, beraztasunez eta samurtasunez

bere gorphutza ezin ekhar baleza bezala;

7. Bertze neskatxa berriz, bere andreari jarraikitzen zitzaioen, lurrera

erortzen zen soina atxikiz.

8. Bera aldiz, begithartea arrosaren gorriduraz estalia zuelarik eta

begiek eztiki argitzen zaroetelarik, arima gordea zadukan ilhunik eta beldur

handiak josia.

9. Athe guziak beraz aldizka iraganik, gelditu zen erregeren parrean,

hura egoten zen tokian bere tronuaren gainean, errege-soinekoez jauntzia,

urhez eta harri baliosez argitzen zuela; eta ikhusteko ikharagarri zen.

10. Eta burua altxatu zuenean, eta begietako suaz erakhutsi zuenean

bere barneko hasarredura, erregina erori zen, eta haren koloreak zurphildurara

iraganik, neskatxaren gainera makhurtu zuen bere buru iraungia.

11. Eta Jainkoak eztitasunera itzuli zuen erregeren izpiritua; eta berehala,

beldurrak harturik, jauzi zen bere tronutik, eta besoetan jasanez,

bere baithara itzul zadien arteo, solas haukiez lausengatzen zuen:

12. Zer duzu, Esther? Zure anaia naiz ni, ez izan beldurrik.

13. Etzare hilen; ezen ez da zuretzat ezarria lege hori, bainan bertze

guzientzat.

14. Hurbil zaite beraz eta uki zazu errege-makhila.

15. Eta nola ixilik baitzagoen, hartu zuen urhezko makhila, lephoaren

gainean ezarri zaroen, eta musu emanik erran zaroen: Zertako etzaizkit

mintzatzen?

16. Estherrek ihardets zuen: Ikhusi zaitut, jauna, Jainkoaren aingerua

iduri, eta ene bihotza nahasi da zure ospearen beldurraz.

17. Ezen hunenbat zare ederresgarri, jauna, eta graziaz bethea da

zure begithartea.

18. Eta mintzo zelarik, erori zen bigarren aldiko, eta alditxar egitera

zitzaioen.

19. Errege berriz, asaldatu zen guzia, eta haren azpiko buruzagiak

Estherren sosegatzera hari ziren.

114 115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!