inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

1032 BIBLE SAINDUA (II) egin zuen zuzen iduritu guzien gainean; eta bakeak eginik, eskaini zuen sakrifizio bat, ohoratu tenploa eta emaitzak ekharri. 24. Besarkatu zuen lakabearra, eta egin zuen aitzindari eta buruzagi Ptolemaidatik eta Gerrenarretaraino. 25. Bainan Ptolemaidara ethorri zenean, Ptolemaidarrak gaitzez zauden adiskidantza hortako patuaz, eta jauziak zauden hean ez othe zuten hautsiko antolamendua. 26. Orduan Lisias igan zen tribunalera, begietara eman zituen bere ariak, jabalarazi zuen populua eta Antiokiara itzuli zen; eta horra zer ondore izatu zuten erregeren ethortzeak eta goateak. XIV. KAP. 1. Bainan handik hirur urtheren buruan, Judasek eta bere lagunek jakin zuten Demetrio, Seleukoren semea, armada hazkar batekin untzitan ethorri zela Tripoliseko portura, handik igan zela ephaitza hautenetara, 2. Eta tokiaz nausitu zela Antiokoren eta haren azpiko buruzagi Lisiasen kontra. 3. Bada, Alzimo deitzen zen batek, zeina aphez-handi izatua, bainan bere oldetara nahas-mahaseko denboran, khutsatua baitzen, ikhusirik etzela niholaz-ere harentzat ez lotzeko, ez aldarera hurbiltzeko biderik, 4. Demetrio erregearen gana jo zuen zazpitan hogoi eta hamargarren urthean, eskaintzen ziozkalarik urhezko khoro bat, palma bat, eta bertzalde adar batzu ere, tenplotikakoak iduri zutenak. Eta batik-batean ixilik egon zen egun hartan. 5. Bainan haren buru jauziak behar zuen bezalako artea atzemanik, Demetriok biltzarrera deitu eta galdatu zioenean zer indarren eta zer asmuren gainean bermatzen ziren Juduak, 6. Ihardetsi zuen: Juduetan, zeinen buruan baita Judas Makabearra, Asidearrak deitzen dituztenek hazten dute gerlatea, bihurrialdiak bizten eta erresuman bake onik ez jasaiten. 7. Ezen neroni ere ene arbasoen ospetik (aphez-handigotik diot) buluzia izanik ethorri naiz hunat, 8. Lehenbizikorik erregeren zuzenei zintasunaren begiratzeko, eta bigarrenekorik ene herritarren onari halaber artha emateko; ezik gizon hekien gaixtakeriak gure jendaki guziari ez dio guti jasanarazten. 9. Holetan horiez guziez jakintsun zaren ber, othoizten zaitut, oi errege, gure lekhuari eta jendaiari begira diozozuten, zure gizatiartasun orotaz ezagutua denaren arabera. 10. Alabainan Judas geldituko deno, bakea ezina da egitekoetan. Jean Pierre Duvoisin 11. Harek holako solasak erran ondoan, bertzeek ere, haren adiskide eta Judasen etsai atheratzen zirenek, suztatu zuten Demetrio. 12. Erregek berehala Judeara igorri zuen buruzagi Nikanor, elefanten kargua zuena, 13. Manaturik atzeman zezan Judas, barraiaraz harekilakoak, eta Alzimo ezar tenplo handiko aphez-nausi. 14. Orduan jendaiak, Judeatik Judasen ihes goan zirenak, moltzoka abiatu ziren Nikanorren gana biltzen; Juduen asturugaitz eta sarraskiak zaduzkatelarik beren egitekoen gorigarri. 15. Hargatik Juduek aditu zituztenean Nikanorren ethortzeko eta jendaien biltzeko berriak, buruak lurrez estalirik othoizten zuten haina, zeinak jarri baitzuen bere populua bethi guzian zaintzeko, eta zeinak sendagaila ageriz gerizatzen baitzuen bere primantza. 16. Gero, buruzagiaren manuz, handik higitu ziren berehala, eta Desauko gaztelura bildu ziren. 17. Simon berriz, Judasen anaia, gudutan lothu izan zen Nikanorrekin; bainan harritu zen, etsaia bat-batean agertzearekin. 18. Guzia gatik, Nikanorrek aditzen baitzuen nolakoa zen Judasen lagunen bihotzoitasuna eta zein gogo handia erakhusten zuten sortherriaren alde guduetan, lotsa zen odolezko juiamendura goateko. 19. Aria hortaz bere aitzinean igorri zituen Pofrdonio, Theodozio eta Mathias eskuen ematera eta hartzera. 20. Eta horren gainean biltzarrak luzez ihardukitzen baitzuen, eta buruzagiak berak ostearen aitzinera ekharri baitzuen solasa, guziak hitz bateko izan ziren adiskidantzen onhesteko. 21. Hargatik egun bat hartu zuten buruzagiek egitekoaz ixilik elkharren artean ihardukitzeko, eta bakhotxarentzat alkhiak izan ziren ekharriak eta behar zen tokian ezarriak. 22. Judasek aldiz manatu zuen gizonak harmetan egon zitezen ephaitza onetan, beldurrez-eta etsaiaren ganik batbatean ilkhi zadien makhur gaixto zerbait; eta solastaldia behar-bezala iragan zen. 23. Nikanor Jerusalemen egoten zen; zuzen etzenik etzuen deusere egiten, eta gibelerat igorri zituen bilduak izan ziren osteak. 24. Bihotzez maite zuen bethi Judas, eta haren gainera ixuria zen; 25. Eta othoiztu zuen ezkont zadien, haurren izateko. Ezteiak egin zituen, bakean egon zen, eta elkharren artean lainoki bizi ziren. 26. Alzimok ordean ikhustenez hekien arteko adiskidetasuna eta ihardukimenduak, Demetrioren gana goan zen, eta erraten zuen, 1033

1034 BIBLE SAINDUA (II) Nikanorrek arrotzen aldeari esku ematen zuela, eta Judas, erresumaren zelatatzailea, eman gogo zioela ondoko. 27. Aria hortaz erregek, sumindurik eta gizatzar haren jazargo gaixtoez gaizkuraturik, Nikanorri iskribatu zaroen, zioelarik, etzuela errexki jasaiten adiskidantzako patua, eta manatzen zioela Antiokiara laster igor zezan Makabearra estekaturik. 28. Horiek ikhustean, bihotzak egin zioen Nikanorri, eta gaitzi zitzaioen patu eginen haustea, Judasek deusetan bidegaberik egin etzionean. 29. Bainan nola ezin bihur baitzaitekeen erregeri, ephe onari begira zagoen haren manuen bethetzeko. 30. Bainan Makabearrak ikhusirik Nikanorrek gordinkiago ihardukitzen zuela harekin, eta bere burua ohi baino handia go erakhusten zuela beren gerthaldietan, ezagutu zuen gordintasun hura etzela onetikakoa, eta bere lagunetarik zenbait bildurik, itzali zen Nikanorren begietarik. 31. Nikanor ohartu zenean Judasek izan zuela hari aitzintzeko ahala, ethorri zen tenplorik handienera eta sainduenera; eta ohiko bitimen eskaintzen hari ziren aphezei manatu zaroten Makabearra eman ziozoten eskuetara. 32. Hekiek zin eginik etzakitela non zen harek bilhatzen zuena, eskua tenploaren gainera hedatuz, 33. Zin egin zuen erranez: Baldin ez badarotazue Judas estekaturik eskuetaratzen, Jainkoaren tenplo hau ezarriko dut lurrarekin bardin, eragotziko dut aldarea eta Bakori kontsekratuko tenplo hau. 34. Eta horiek erranik, goan zen. Aphezek berriz, zerurat eskuak hedatuz, hekien jendakiaren zaintzaile bethi agertu zenari dei egiten zioten erranez: 35. Gauza guzien Jauna, deuseren eskasik ez duzuna, gure erdian nahi izan duzu egin zakizun zure egoitzako tenploa. 36. Eta orai, saindu guzien Jaun saindua, khutsugabe zain zazu bethi, duela guti xahutua izan den etxe hau. 37. Aldiz, Errazias, Jerusalemgo zaharretarik bat, hiria maite zuen gizona eta aiphamen onekoa, populuaren aita deitzen zutena bere ekharritasunaren ariaz, belztua izan zen Nikanorren aitzinean. 38. Aspaldidanik xahutasunean idukitzen zuen Judu-legean bere burua, eta bere gorphutzaren eta biziaren ematera gogotik zagoen irautea gatik. 39. Nikanorrek berriz, erakhutsi beharrez bere gaitzirizkoa Juduen kontra, igorri zituen bortz ehun soldado Erraziasen hartzera; Jean Pierre Duvoisin 40. Uste zuen ezik eskura ahal bazezakeen gizon hura, bidegabe handia ekharriren ziotela Juduei. 41. Noiz-ere beraz soldadoak murruka hari baitziren haren etxean sarthu nahiz, athea haute eta su eman beharrez, eta atzematera baitzaramaten, ezpata sarthu zioen bere buruari; 42. Nahiagoz hil ohorezki, ezenez bekhatoreen menean izan, eta bere sortzeari etzagozkion eskarnioak jasan. 43. Bainan nola harramaska hartan ez baitzen ukhaldi seguraz sarraskitu, eta soldadoak atheetarik barnerat tarrapatan sartzen baitziren, lotsagabeki laster eginik harrasira, bere burua bihotzoiki arthiki zuen ostearen gainera. 44. Jendeak laster bide eginik erortzen zenari, buruz beheiti goan zen. 45. Eta nola hatsa baitzuen oraino, bihotzeko su hartan jaiki zen; eta nahiz odola zurrutaka zihoakioen, eta sakhi gaitzez bethea zen arren, oldarrean iragan zuen ostea; 46. Eta harri xut baten gainera iganik, orduko odolez hustu hurrana, bere hertzeak bi eskuez hartuz, ostearen gainera arthiki zituen, biziaten eta arimaren nausiari dei eginez, hekiek bihur ziotzon berriz; eta horreletan akhabatu zen. XV. KAP. 1. Bada, Nikanorrek jakin zueneko Judas Samariako aurkhintzetan zela, gogoan hartu zuen behar ziola larunbat-egunean gudu eman bere indar guziekin. 2. Ordean nola ezinbertzez jarraikitzen zitzaizkon Juduek erraten baitzioten: Ez erabil horrelako gogorkeriarik eta dorphekeriarik, bainan ohore emozu sainduespeneko egunari, eta ohora zain gauza guziak ikhusten dituena; 3. Dohakabe harek galdatu zioten, hean zeruan bazen ahaldun bat, larunbat-eguna bestatzea manatu zuena. 4. Ihardetsi zuten: Jaun bizi, zeruan botheretsu denak, berak manatu du bestatzea zazpigarren eguna. 5. Harek berriz, erran zuen: Eta lurrean ni naiz indardun, harmak hartzea manatzen dudana. Halarik-ere ezin obratu zuen burutan zuena. 6. Ezen Nikanorrek, bere hanpuruskeriaren gaindiduran, amestu zuen Judasen eta haren lagunen buluzkinez orotaz trophe bat egin behar zuela. 1035

1032

BIBLE SAINDUA (II)

egin zuen zuzen iduritu guzien gainean; eta bakeak eginik, eskaini zuen

sakrifizio bat, ohoratu tenploa eta emaitzak ekharri.

24. Besarkatu zuen lakabearra, eta egin zuen aitzindari eta buruzagi

Ptolemaidatik eta Gerrenarretaraino.

25. Bainan Ptolemaidara ethorri zenean, Ptolemaidarrak gaitzez zauden

adiskidantza hortako patuaz, eta jauziak zauden hean ez othe zuten

hautsiko antolamendua.

26. Orduan Lisias igan zen tribunalera, begietara eman zituen bere

ariak, jabalarazi zuen populua eta Antiokiara itzuli zen; eta horra zer

ondore izatu zuten erregeren ethortzeak eta goateak.

XIV. KAP.

1. Bainan handik hirur urtheren buruan, Judasek eta bere lagunek

jakin zuten Demetrio, Seleukoren semea, armada hazkar batekin untzitan

ethorri zela Tripoliseko portura, handik igan zela ephaitza hautenetara,

2. Eta tokiaz nausitu zela Antiokoren eta haren azpiko buruzagi

Lisiasen kontra.

3. Bada, Alzimo deitzen zen batek, zeina aphez-handi izatua, bainan

bere oldetara nahas-mahaseko denboran, khutsatua baitzen, ikhusirik

etzela niholaz-ere harentzat ez lotzeko, ez aldarera hurbiltzeko biderik,

4. Demetrio erregearen gana jo zuen zazpitan hogoi eta hamargarren

urthean, eskaintzen ziozkalarik urhezko khoro bat, palma bat, eta bertzalde

adar batzu ere, tenplotikakoak iduri zutenak. Eta batik-batean ixilik

egon zen egun hartan.

5. Bainan haren buru jauziak behar zuen bezalako artea atzemanik,

Demetriok biltzarrera deitu eta galdatu zioenean zer indarren eta zer

asmuren gainean bermatzen ziren Juduak,

6. Ihardetsi zuen: Juduetan, zeinen buruan baita Judas Makabearra,

Asidearrak deitzen dituztenek hazten dute gerlatea, bihurrialdiak bizten

eta erresuman bake onik ez jasaiten.

7. Ezen neroni ere ene arbasoen ospetik (aphez-handigotik diot)

buluzia izanik ethorri naiz hunat,

8. Lehenbizikorik erregeren zuzenei zintasunaren begiratzeko, eta

bigarrenekorik ene herritarren onari halaber artha emateko; ezik gizon

hekien gaixtakeriak gure jendaki guziari ez dio guti jasanarazten.

9. Holetan horiez guziez jakintsun zaren ber, othoizten zaitut, oi

errege, gure lekhuari eta jendaiari begira diozozuten, zure gizatiartasun

orotaz ezagutua denaren arabera.

10. Alabainan Judas geldituko deno, bakea ezina da egitekoetan.

Jean Pierre Duvoisin

11. Harek holako solasak erran ondoan, bertzeek ere, haren adiskide

eta Judasen etsai atheratzen zirenek, suztatu zuten Demetrio.

12. Erregek berehala Judeara igorri zuen buruzagi Nikanor, elefanten

kargua zuena,

13. Manaturik atzeman zezan Judas, barraiaraz harekilakoak, eta

Alzimo ezar tenplo handiko aphez-nausi.

14. Orduan jendaiak, Judeatik Judasen ihes goan zirenak, moltzoka

abiatu ziren Nikanorren gana biltzen; Juduen asturugaitz eta sarraskiak

zaduzkatelarik beren egitekoen gorigarri.

15. Hargatik Juduek aditu zituztenean Nikanorren ethortzeko eta

jendaien biltzeko berriak, buruak lurrez estalirik othoizten zuten haina,

zeinak jarri baitzuen bere populua bethi guzian zaintzeko, eta zeinak sendagaila

ageriz gerizatzen baitzuen bere primantza.

16. Gero, buruzagiaren manuz, handik higitu ziren berehala, eta

Desauko gaztelura bildu ziren.

17. Simon berriz, Judasen anaia, gudutan lothu izan zen

Nikanorrekin; bainan harritu zen, etsaia bat-batean agertzearekin.

18. Guzia gatik, Nikanorrek aditzen baitzuen nolakoa zen Judasen

lagunen bihotzoitasuna eta zein gogo handia erakhusten zuten sortherriaren

alde guduetan, lotsa zen odolezko juiamendura goateko.

19. Aria hortaz bere aitzinean igorri zituen Pofrdonio, Theodozio eta

Mathias eskuen ematera eta hartzera.

20. Eta horren gainean biltzarrak luzez ihardukitzen baitzuen, eta

buruzagiak berak ostearen aitzinera ekharri baitzuen solasa, guziak hitz

bateko izan ziren adiskidantzen onhesteko.

21. Hargatik egun bat hartu zuten buruzagiek egitekoaz ixilik elkharren

artean ihardukitzeko, eta bakhotxarentzat alkhiak izan ziren ekharriak

eta behar zen tokian ezarriak.

22. Judasek aldiz manatu zuen gizonak harmetan egon zitezen ephaitza

onetan, beldurrez-eta etsaiaren ganik batbatean ilkhi zadien makhur

gaixto zerbait; eta solastaldia behar-bezala iragan zen.

23. Nikanor Jerusalemen egoten zen; zuzen etzenik etzuen deusere

egiten, eta gibelerat igorri zituen bilduak izan ziren osteak.

24. Bihotzez maite zuen bethi Judas, eta haren gainera ixuria zen;

25. Eta othoiztu zuen ezkont zadien, haurren izateko. Ezteiak egin

zituen, bakean egon zen, eta elkharren artean lainoki bizi ziren.

26. Alzimok ordean ikhustenez hekien arteko adiskidetasuna eta

ihardukimenduak, Demetrioren gana goan zen, eta erraten zuen,

1033

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!