inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

1020 BIBLE SAINDUA (II) zoten haren orga-lasterrari, eta hatsarterik gabe bideari jotzen zuen, zeruraren aiherra ondotik, zeren burgoiki erran zuen ethorriko zela Jerusalemera eta hartarik eginen zuela Juduen hobiko munthoina. 5. Bainan Israelgo Jainko Jaunak, oro ikhusten dituenak, jo zuen ezin-sendatuzko eta ezin-ikhusizko zauri batez; ezen solas hori akhabatu zuen bezain sarri, lothu zitzaizkon sabeleko min bat garratza eta barneko oinhaze gogorrak. 6. Eta hori aski zuzen bide zen, berak asko estira berriz estiratu zituenaz geroztik bertzeen sabelak, ez baitzen oraino bere gaixtakerietarik niholaz-ere baratu. 7. Aitzitik, horren gainean hanpuruskeriaz bethea, sudur-mizpiretarik Juduen kontra su zarioelarik, eta bere manuez bidaia herrasaka zaramalarik, gerthatu zen oldarrean orga-lasterretik erortzera, eta danbatakoak hezur guziak guritu ziozkala. 8. Eta gizonen negurritik gorago hanpurustasunez betherik uste zuenak itsasoko uhinei ere mana eta balantzetan hazta mendi-bizkarrak, orduan lurreraino beheratua ekhartzen zuten hagetan, lekhukotasun bihurtzen zioelarik Jainkoaren indar haren gainean agertzen zenari; 9. Haletan non harrak mulkhoka ilkhitzen baitzuren gaixtaginaren gorphutzetik, eta oinhazeen erdian bizi zelarik, haragiak puskaka erortzen baitzitzaizkon eta haren usainak ere eta urrin gaitzak khexatzen baitzuten armada. 10. Eta lehentxago zeruko izarrak uki uste zuena, nihork etzezakeen ekhar gehiago, haren ezin-jasanezko usainaren gatik. 11. Halaz bere burgoikeria gaitzetik atheratua, abiatu zen ezagutzara bihurtzen, Jainkoaren ganikako zauriak ohartarazten zuen bezala, ordu oroz garratzago lotzen zitzaizkon oinhazeen bidez. 12. Eta nola berak ere azkenekoz ezin jasan baitzezakeen bere usaina, hunela mintzatu zen: Zuzen da gizona izan dadien Jainkoaren meneko, eta hilkizun denak ez dezan uste izan Jainkoaren heineko dela. 13. Gaixtagin harek othoizten zuen beraz Jauna, zeinaren ganik ez baitzuen urrikalpenik ardietsi behar. 14. Eta hiria zeintara herresaka baitzihoan, hura lurraren bardinera ekharri eta hil-murruen hobi egin beharrez, orai libro nahi du egin; 15. Eta agintzen du Athenatarren bardin eginen dituela Juduak, zeinek ez baitzuten haren erranera ehorztea merezi, bainan arthiki behar baitzituen hegastin eta basabereei jatera, eta haurttoetaraino kalitu; Jean Pierre Duvoisin 16. Agintzen du halaber, tenplo saindua aitzinean larrutu duena, emaitza ederrenez aphainduren, untzi sakratuak berhaturen, eta sakrifizioei darontzoten gastuak bere zuzenetarik eginen dituela; 17. Eta horiez bertzalde, Judu eginen dela, eta lurreko bazter guziak gaindi ibiliren dela, orotan Jainkoaren ahala erantzunez. 18. Bainan oinhazeak ez baratzenez (ezen haren gainera jautsia zen Jainkoaren juiamendu zuzena), etsiak harturik, Juduei errekei-arara iskribatu zioten gutun bat solas haukiek zaduzkana: 19. Antioko errege eta buruzagiak Juduei, herritar guziz onei, agur, osagarri eta zorion. 20. Osagarritan balin bazarete zuek eta zuen haurrak, eta zuen gogara badihoazkitzue guziak, eskerrik handienak bihurtzen diozkagu Jainkoari. 21. Eta nik, eri jarria naizen arren, bainan zuetaz bihotz onez orhoiti, eta gaitz handiak Persiako eremuetarik gibelerakoan atzemana, uste izan dut guzien ona gatik egitekoez artha hartzea premia dela; 22. Ez etsitzen dudalakoan ene buruaz, bainan gaitzari itzurtzeko igurikimen handia dudalarik. 23. Ezarriz ordean ene begien aitzinera, ene aitak, hergaraietan gaindi bere armadaren buruan ziholarik, erakhutsi izan zuela nork hartuko zuen haren ondotik khoroa; 24. Arren-eta, baldin zerbait makhur gerthatzen, edo berri gaixto zenbait barraiatzera heldu bazen, herrialdeetan zirenek, jakinez nori utzia zen egitekoen gaineko buruzagitasuna, etzezaten asaldurik har. 25. Hortarakoz, begietsiz hurbilean badirela indarretako gizon batzu eta hauzoak, arteari zelatan eta gerthakizunari iguri dagozkiotenak, errege erakhutsi dut Antioko ene semea, zeina zuetarik askori ardura gomendatzen bainuen hergaraietako erresumetara goaten nintzenean; eta hari iskribatu diozkat gutun hunen azpian direnak. 26. Othoizten zaituztet beraz eta galdatzen darotzuet orhoiturik nik agerian eta bakhartasunean egin darozkitzuedan ongiez, batbederak fedea iduk diazaguzuen niri eta ene semeari. 27. Ezen badut ustea ezti eta gizatiar izanen dela, eta ene xedearen eta zuen guzien onaren arabera ibiliko dela. 28. Beraz gizon-hiltzaile eta burholari hura, gaitz izigarrienaz joa, berak bertzeei egin izan ziotenaren arabera, lur arrotzean, mendi batzuetan akhabatu zen heriotze ondikozkoenetik. 1021

1022 BIBLE SAINDUA (II) 29. Haren gorphutza ekharri zuen Filipek, zeina bulhar beraz hazia izan baitzen; eta haren semearen beldurrez, Egiptora goan zen Ptolemeo Philometorren gana. X. KAP. 1. Bizkitartean Makabearrak eta harekin zirenek, Jaunak lagunduz hartu zituzten tenploa eta hiria. 2. Urratu zituzten, berriz, arrotzek plazetan altxatu tenploak eta aldareak. 3. Tenploaren xahupena eginik, egin zuten bertze aldare bat, eta suharrietarik sua ilkhirik, eskaini zituzten bi urtheren buruan sakrifizioak, isentsua, kriseluak eta proposizioneko ogiak. 4. Horiek eginik, lurrean ahuspez othoizten zuten Jauna etzitzan utz gehiago hanbateko asturugaitzetara erortzera; bainan bekhatu egitera heldu baziren, berak eztikiago gaztiga zetzan, eta ez arthik gizon gogor eta burholarien eskuetara. 5. Tenploaren xahupena egitera gerthatu zen egun berean zeintan lohitu izan baitzuten arrotzek, kasleuko hilabethearen hogoi eta bortzean. 6. Zortzi egunez bozkariotan egin zuten besta, tabernakleetako bestaren arara, orhoituz lehentxago ihiziek bezala mendietan eta har-ziloetan egin izan zutela tabernakleetako besta-burua. 7. Horren gatik ekhartzen zituzten makhila flokatuak, hostoila berdeak eta palmak, tenploaren xahutzeko zoriona eman ziotenaren ohoretan. 8. Eta erabaki bat hartu zuten, Juduen jendaki guziak urthe oroz bestatzeko zituela egun hekiek. 9. Horra nola bizitik heriotzera iragan zen Antioko, Zoharra deithua izan zena. 10. Orai erranen ditugu Upatorren, Antioko gaixtoaren semearen egintzak, laburtzen dugularik gerlateko asturugaitzen solasa. 11. Upatorrek hartu zuenean erregetasuna, erresumako egitekoen artha eman zioen Lisias deitzen zen bati, zeina Pheniziako eta Siriako armadaren buruzagi baitzen. 12. Ezen Ptolemeok, izen-goitiaz Mazerrek, gogoa hartu zuen Juduen alderako zuzentasunean gogor egotekoa, bereziki hekien gainean erabili zituzten gaixtakerien gatik, eta hekiei baketiarki hotsematekoa. 13. Bainan hori zelakoz, Upatorren adiskideek jazartzen zioten erregeren baithan. Nola maiz aditzen baitzuen traidorearen izena, zeren utzi zuen Zipro Philometorrek zaintzera eman izan zioena, eta Antioko Jean Pierre Duvoisin Zoharraren aldera iraganik, haren ganik ere urrundu izan baitzen, phozoinaz bere buruari khendu zioen bizia. 14. Gorjiasek berriz, toki hekietako kargua izatu zuenean, soldado arrotzak harturik, ardura egiten zioten Juduei gerla. 15. Aldiz, estanta oneko hazkargailuak zaduzkaten Juduek beren ganat hartzen zituzten Jerusalemetik iraiziak ziren gizonak, eta gerla egitera hari ziren. 16. Berriz, Makabearrarekin zirenek, Jaunari othoizka galdaturik lagun zitzan, Idumearren hazkargailuen kontra oldar egin zuten; 17. Eta indar handiarekin bermaturik, lekhuez nausitu ziren, atzemanak hil zituzten eta guzien artean etzuten xahutu hogoi mila gizon baino gutiago. 18. Eta nola etsaietarik zenbaitek ihes egin baitzuten bi dorre guziz hazkarretara, zeinetan buru egiteko behar den guzia baitzen, 19. Makabearrak hekien hartzeko utzi zituen Simon, Josep eta Zakeo, eta haukiei beren lagunetarik, behar zen bezenbat; eta berak laster egin zuen gudu premiago batzuetara. 20. Bainan Simonekin zirenak, jaramankeriaren ariaz, dorreetan ziren batzuek hartaraturik, diruz izan ziren atzemanak; eta hirur hogoi eta hamar mila bidrakmentzat utzi zituzten zenbait itzurtzera. 21. Bainan berri hori ekharria izan zitzaionean Makabearrari, hunek zaharren bilkhuaren aitzinean jazarri zioten, dirutan saldu zituztela beren anaiak, itzurtzerat utziz hekien etsaiak. 22. Hilarazi zituen beraz traidore egin zirenak, eta bi dorreez nausitu zen berehala; 23. Eta harmez eta indarrez traba guziak hautsiz, bi dorreetan hil zituen hogoi mila gizonez goiti. 24. Bainan Timotheo, zeina lehenago Juduez garhaitua izan baitzen, ethorri zen arrotzezko armada bat eta Asiako zaldizkoak bildurik, iduri harmez nausitzera zihoala Juduez. 25. Hurbiltzen hari zelarik, Makabearrak eta bere lagunek errekeitzen zuten Jauna, buruak hautsez eta soinak zurdatzez estalirik, 26. Aldarearen oinetan ahuspez, begithartez jar zadien, beren etsaiei etsai, eta partidei partida athera zadien, legeak dioen bezala. 27. Eta haletan othoitza eginik, eta hiritik urrun aitzinatuz, baratu ziren etsaiari hurbildu zirenean. 28. Iguzkia ilkhitzearekin, batzuek eta bertzeak gudura egin zuten, haukiek beren indarrarekin Jauna zutelarik garhaiziaren berme, eta hekiek bere bihotza zuten guduko buruzagi. 1023

1022

BIBLE SAINDUA (II)

29. Haren gorphutza ekharri zuen Filipek, zeina bulhar beraz hazia

izan baitzen; eta haren semearen beldurrez, Egiptora goan zen Ptolemeo

Philometorren gana.

X. KAP.

1. Bizkitartean Makabearrak eta harekin zirenek, Jaunak lagunduz

hartu zituzten tenploa eta hiria.

2. Urratu zituzten, berriz, arrotzek plazetan altxatu tenploak eta

aldareak.

3. Tenploaren xahupena eginik, egin zuten bertze aldare bat, eta suharrietarik

sua ilkhirik, eskaini zituzten bi urtheren buruan sakrifizioak,

isentsua, kriseluak eta proposizioneko ogiak.

4. Horiek eginik, lurrean ahuspez othoizten zuten Jauna etzitzan utz

gehiago hanbateko asturugaitzetara erortzera; bainan bekhatu egitera

heldu baziren, berak eztikiago gaztiga zetzan, eta ez arthik gizon gogor

eta burholarien eskuetara.

5. Tenploaren xahupena egitera gerthatu zen egun berean zeintan

lohitu izan baitzuten arrotzek, kasleuko hilabethearen hogoi eta bortzean.

6. Zortzi egunez bozkariotan egin zuten besta, tabernakleetako bestaren

arara, orhoituz lehentxago ihiziek bezala mendietan eta har-ziloetan

egin izan zutela tabernakleetako besta-burua.

7. Horren gatik ekhartzen zituzten makhila flokatuak, hostoila berdeak

eta palmak, tenploaren xahutzeko zoriona eman ziotenaren ohoretan.

8. Eta erabaki bat hartu zuten, Juduen jendaki guziak urthe oroz bestatzeko

zituela egun hekiek.

9. Horra nola bizitik heriotzera iragan zen Antioko, Zoharra deithua

izan zena.

10. Orai erranen ditugu Upatorren, Antioko gaixtoaren semearen

egintzak, laburtzen dugularik gerlateko asturugaitzen solasa.

11. Upatorrek hartu zuenean erregetasuna, erresumako egitekoen

artha eman zioen Lisias deitzen zen bati, zeina Pheniziako eta Siriako

armadaren buruzagi baitzen.

12. Ezen Ptolemeok, izen-goitiaz Mazerrek, gogoa hartu zuen

Juduen alderako zuzentasunean gogor egotekoa, bereziki hekien gainean

erabili zituzten gaixtakerien gatik, eta hekiei baketiarki hotsematekoa.

13. Bainan hori zelakoz, Upatorren adiskideek jazartzen zioten erregeren

baithan. Nola maiz aditzen baitzuen traidorearen izena, zeren utzi

zuen Zipro Philometorrek zaintzera eman izan zioena, eta Antioko

Jean Pierre Duvoisin

Zoharraren aldera iraganik, haren ganik ere urrundu izan baitzen, phozoinaz

bere buruari khendu zioen bizia.

14. Gorjiasek berriz, toki hekietako kargua izatu zuenean, soldado

arrotzak harturik, ardura egiten zioten Juduei gerla.

15. Aldiz, estanta oneko hazkargailuak zaduzkaten Juduek beren

ganat hartzen zituzten Jerusalemetik iraiziak ziren gizonak, eta gerla egitera

hari ziren.

16. Berriz, Makabearrarekin zirenek, Jaunari othoizka galdaturik

lagun zitzan, Idumearren hazkargailuen kontra oldar egin zuten;

17. Eta indar handiarekin bermaturik, lekhuez nausitu ziren, atzemanak

hil zituzten eta guzien artean etzuten xahutu hogoi mila gizon baino

gutiago.

18. Eta nola etsaietarik zenbaitek ihes egin baitzuten bi dorre guziz

hazkarretara, zeinetan buru egiteko behar den guzia baitzen,

19. Makabearrak hekien hartzeko utzi zituen Simon, Josep eta Zakeo,

eta haukiei beren lagunetarik, behar zen bezenbat; eta berak laster egin

zuen gudu premiago batzuetara.

20. Bainan Simonekin zirenak, jaramankeriaren ariaz, dorreetan ziren

batzuek hartaraturik, diruz izan ziren atzemanak; eta hirur hogoi eta

hamar mila bidrakmentzat utzi zituzten zenbait itzurtzera.

21. Bainan berri hori ekharria izan zitzaionean Makabearrari, hunek

zaharren bilkhuaren aitzinean jazarri zioten, dirutan saldu zituztela beren

anaiak, itzurtzerat utziz hekien etsaiak.

22. Hilarazi zituen beraz traidore egin zirenak, eta bi dorreez nausitu

zen berehala;

23. Eta harmez eta indarrez traba guziak hautsiz, bi dorreetan hil

zituen hogoi mila gizonez goiti.

24. Bainan Timotheo, zeina lehenago Juduez garhaitua izan baitzen,

ethorri zen arrotzezko armada bat eta Asiako zaldizkoak bildurik, iduri

harmez nausitzera zihoala Juduez.

25. Hurbiltzen hari zelarik, Makabearrak eta bere lagunek errekeitzen

zuten Jauna, buruak hautsez eta soinak zurdatzez estalirik,

26. Aldarearen oinetan ahuspez, begithartez jar zadien, beren etsaiei

etsai, eta partidei partida athera zadien, legeak dioen bezala.

27. Eta haletan othoitza eginik, eta hiritik urrun aitzinatuz, baratu

ziren etsaiari hurbildu zirenean.

28. Iguzkia ilkhitzearekin, batzuek eta bertzeak gudura egin zuten,

haukiek beren indarrarekin Jauna zutelarik garhaiziaren berme, eta hekiek

bere bihotza zuten guduko buruzagi.

1023

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!