inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

22. Mardokeok etzuen hori gorde, eta berehala jakinarazi zaroen Esther erreginari, eta hunek erregeri Mardokeoren izenean, zeinak argitu baitzuen gauzaz. 23. Hortaz bilhatu eta egia atzeman zen ondoan, habe batetik urkhatuak izan ziren bi ebakiak. Eta erregeren manuz, liburuetan eta urtheko istorioan ezarria izan zen hori. III. KAP. 1. Horiez geroztik, Asuero erregeak altxatu zuen Aman Amadathiren semea, zeina Agagen odolekoa baitzen; eta haren jarlekhua ezarri zuen bere azpian zituen aitzindari guziak baino gorago. 2. Eta jauregiko atheetan ziren erregeren zerbitzari guziek belhaunaz lurrerat egiten eta Aman adoratzen zuten; ezen erregek hala manatu zuen; Mardokeok bakharrik etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen. 3. Jauregiko atheak zaintzen zituzten erregeren muthilek Mardokeori erran zaroten: Zergatik bertzeek bezala ez duzu begiratzen erregeren manamendua? 4. Eta nola hori askotan erran baitzaroten eta harek ez baitzuen nahi entzun, jakintsun egin zuten Aman, ikhustea gatik hean bere hartan gogortuko zen Mardokeo; hunek ezik erran zaroeten Juduetarik zela. 5. Amanek hori aditu zuenean eta froga egin ondoan etzaroela Mardokeok belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu zen gogorki, 6. Eta ezdeusentzat iduki zuen bere eskuak Mardokeo bakharraren gainean ematea; ezik aditua zen judu jendakitik zela; eta nahiago izan zuen galdu Asueroren erresuman ziren Juduen jendaki guzia. 7. Lehenbiziko hilabethean (zeina deitzen baita nisan), Asueroren erregetasuneko hamabigarren urthean, Amanen aitzinean untzira arthikia izan zen hebraraz phur deitzen den zortea, jakiteko hean zein egunez eta zein hilabethez behar othe zen heriotzetan ezarri Juduen jendakia; eta atheratu zen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena. 8. Eta Amanek erran zaroen Asuero erregeari: Bada populu bat zure erresumako herrialde orotan barraiatua, eta bat bertzea ganik berezia, lege eta zeremonia berri batzuz zerbitzatzen dena, eta gehiago oraino, zure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongi badakizu zure erresumarentzat ez dela on hura ozartzerat utz dadien. 9. Baldin zure gogarako bada, mana zazu gal dadien, eta zure khutxazainei emanen diozkatet hamar mila talendu. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 10. Erregek bere erhitik atheratu zuen beraz zerbitzatzen ohi zuen erreztuna, eta eman zaroen Amani, Amadathiren semeari, Agagen odolekoari, Juduen etsaiari, 11. Eta erran zaroen: Zurea izan bedi agintzen duzun dirua; populuaz egizu nahi duzuna. 12. Eta nisan deitzen den lehenbiziko hilabethean, hilabethe hartako hamahirugarren egunean, deithuak izan ziren erregeren iskribauak; eta Amanek manatu bezala, Asuero erregearen izenean iskribatua izan zen erregeren satrapa guziei, herrialdeetako eta jendaia berezietako juieei, beren mintzaia berezietan, jendaia bakhotxak irakur eta entzun ahal izan zezantzat; eta gutunak, erregeren erreztunaz joak, 13. Herrialde guzietara igorriak izan ziren erregeren lasterkariekin, hil eta xahu zetzaten Juduak oro, ttipitik zaharrera, haurrak eta emaztekiak, egun bakhar batez, erran nahi baita adar deitzen zen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe zitezen hekien ontasunez. 14. Eta hau zen gutunek zakhartena, herrialde guziak jakintsun egin eta erran den eguneko abian eman zitezentzat. 15. Igorriak ziren lasterregileak, higitzen ziren erregeren manuaren bethetzera. Eta berehala erabakia Susanen afixatua izan zen, erregek eta Amanek barazkari handi bat zutelarik, eta hirian ziren Judu guziak nigarren erdian. IV. KAP. 1. Mardokeok jakin zuenean hori, urratu zituen bere soinekoak, eta zakhu bat jauntzi zuen, burua hautsez estaltzen zuelarik; eta hiriko plazaren erdian deihadarka haritzen zen, erakhutsiz bere bihotzeko atsekabea, 2. Eta jauregiko atheraino ethorriz marraskaka; ezik etzen haizu erregeren ezkabatzera sartzea zakhua jauntzia zuenik. 3. Herrialde guzietan ere, hirietan eta bertze lekhuetan, zeinetara heldu izan baitzen erregeren manu odolezkoa, heiagora handiak, barurak, marraskak eta nigarrak ziren Juduen artean, eta hainitzek zakhua eta hautsa zituzten ohetzat. 4. Bada Estherren neskatxak eta ebakiak sarthu ziren eta eman zaroten berria. Hori aditzearekin, laztu zen. Aldagarri bat igorri zaroen Mardokeori, jauntz zezan zakhua khendurik; bainan etzuen nahi izan. 5. Estherrek deithurik Athak ebakia, erregek zerbitzaritzat eman zaroena, Mardokeoren gana goateaz manatu zuen eta haren ganik jakiteaz zertako egiten zuen hala. 100 101

6. Athak ilkhirik goan zen Mardokeo gana, zeina xutik baitzagoen hiriko plazan, jauregiko athe aitzinean. 7. Mardokeok jakintsun egin zuen gerthatu ziren guziez, nola Amanek agindu zuen dirua erregeren khutxetara ekhartzea Juduen heriotzearen ordain. 8. Eman zaroen halaber Susanen afixatua zen erabakiaren kopia bat, erakhuts zezon erreginari eta erran zezon goan zadien erregeren gana bere populuarentzat othoiztera. 9. Gibelerat itzulirik, Athakek Estherri ekharri zaroen Mardokeok erran zituen guzien berria. 10. Estherrek ihardetsi zaroen eta manatu zuen erran zezon Mardokeori: 11. Erregeren zerbitzari guziek eta haren azpiko herrialde orok badakite, nahiz gizona, nahiz emaztekia, deithua izan gabe sarthuko dena erregeren salha barnekoan, luzatzerik gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erregek urhe-zaharoa hedatzen ez badio barkhatiartasuneko ezagutgailutzat, eta haletan bizi ahal dadien. Ni beraz nola sarthuko ahal naiz erregeren gana, ez nauenaz geroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan? 12. Mardokeok aditu zuenean hori, 13. Estherri gaztiatu zaroen berriz, zioelarik: Ez dezazula uste izan, Juduak oro galtzen badira, zure bizia bakharrik atheratuko duzula, zeren zaren erregeren etxean. 14. Ezen baldin orai ixilik egoten bazare, Juduak bertze zerbait bidez salbatuak izanen dira; eta zu, eta zure aitaren etxea, galduko zarete. Eta nork daki hean etzaren hortakotzat erreginatasunera heldu izan, hunelako orduan baliatzeko? 15. Estherrek berriz gaztiatu zaroen Mardokeori: 16. Zoaz; bil zatzu Susanen aurkhituko ditutzun Judu guziak, eta othoitz egizue enetzat. Ez bezazue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta nik orobat ene neskatxekin barur eginen dut, eta orduan erregeren gana sarthuko naiz, legearen kontra goanez, deithua izan gabe, eta ene burua heriotzearen zorian ezarriz. 17. Hargatik goan zen Mardokeo, eta Estherrek manatu ziozkan guziak egin zituen. V. KAP. 1. Bada, hirugarren egunean Estherrek jauntzi, zituen erregina-soinekoak, eta xutik eman zen errege-etxeko barneko salhan, erregeren gela- BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin ko parrean; eta errege bere tronuan jarria zagoen jauregiko zolan, gelako athearen parrean. 2. Eta xutik ikhusi zuenean Esther erregina haren begien atsegingarri izan zen, eta hedatu zaroen eskuan zadukan urhe-zigorra. Hurbiltzean Estherrek musu eman zaroen zigorraren mokoari. 3. Eta erregek erran zaroen: Zer nahi duzu, Esther erregina? zer da zure galdea? galda bazineza ere erresumaren erdia, emana izan lakikezu. 4. Estherrek ihardetsi zuen: Baldin erregeren gogarako balitz, othoizten zaitut ene gana ethor zaitezen egun, eta Aman zurekin, nik aphaindu barazkarira. 5. Eta erregek erran zuen ordu berean: Aman deith zazue berehala, Estherren nahira jauts dadien. Hargatik errege eta Aman ethorri ziren erreginak aphaindu barazkarira. 6. Eta erregek erran zaroen, arno ausarki edan ondoan: Zer galdatzen duzu eman dakizun? eta zeren galdea duzu? galda bazineza ere ene erresumaren erdia, ardiets zinezake. 7. Estherrek ihardetsi zaroen: Ene galdea eta othoitzak haukiek dira: 8. Baldin grazia aurkhitu badut erregeren aitzinean, eta erregeren gogarako bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea, errege eta Aman ethor beitez hekientzat aphaindu dudan barazkarira, eta bihar agertuko diot erregeri ene nahikaria. 9. Hargatik egun hartan Aman ilkhi zen bozik eta arinik. Eta ikhusi zuenean Mardokeo jauregiko atheetan jarria, eta ez ezik etzitzaioela xutitu, bainan higitu ere etzela jarria zaroen tokitik, gaitzidura minean sarthu zen; 10. Eta bere sumindura itzaliz, sarthu zen etxera, eta bilarazi zituen bere adiskideak eta Zares bere emaztea. 11. Erakhutsi ziozkaten bere aberastasun handiak, bere haurren moltzoa, eta zer ospe handitan erregek altxatu zuen aitzindari guziez eta bere zerbitzariez gorago. 12. Eta horien ondotik erran zuen: Esther erreginak ere nihor ez du nitaz bertzerik erregerekin barazkarira galdatu: bihar ere haren baithan erregerekin barazkaldu behar dut. 13. Eta horiek oro ditudan arren, deusere badudala etzait iduri, Mardokeo Judua erregeren atheetan jarria ikhusiko dudano. 14. Eta Zares haren emazteak eta bertze adiskideek ihardetsi zuten: Mana zazu xuxent dezaten urkhabe gora bat, berrogoi eta hamar besotan iganen dena, eta bihar goizean errozu erregeri Mardokeo haren gainetik urkhatua izan dadien, eta hola bozik goanen zare erregerekin barazkaite- 102 103

6. Athak ilkhirik goan zen Mardokeo gana, zeina xutik baitzagoen

hiriko plazan, jauregiko athe aitzinean.

7. Mardokeok jakintsun egin zuen gerthatu ziren guziez, nola Amanek

agindu zuen dirua erregeren khutxetara ekhartzea Juduen heriotzearen

ordain.

8. Eman zaroen halaber Susanen afixatua zen erabakiaren kopia bat,

erakhuts zezon erreginari eta erran zezon goan zadien erregeren gana

bere populuarentzat othoiztera.

9. Gibelerat itzulirik, Athakek Estherri ekharri zaroen Mardokeok

erran zituen guzien berria.

10. Estherrek ihardetsi zaroen eta manatu zuen erran zezon

Mardokeori:

11. Erregeren zerbitzari guziek eta haren azpiko herrialde orok badakite,

nahiz gizona, nahiz emaztekia, deithua izan gabe sarthuko dena erregeren

salha barnekoan, luzatzerik gabe berehala heriotzetan ematen dela,

baldin erregek urhe-zaharoa hedatzen ez badio barkhatiartasuneko ezagutgailutzat,

eta haletan bizi ahal dadien. Ni beraz nola sarthuko ahal naiz

erregeren gana, ez nauenaz geroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun

hautan?

12. Mardokeok aditu zuenean hori,

13. Estherri gaztiatu zaroen berriz, zioelarik: Ez dezazula uste izan,

Juduak oro galtzen badira, zure bizia bakharrik atheratuko duzula, zeren

zaren erregeren etxean.

14. Ezen baldin orai ixilik egoten bazare, Juduak bertze zerbait bidez

salbatuak izanen dira; eta zu, eta zure aitaren etxea, galduko zarete. Eta

nork daki hean etzaren hortakotzat erreginatasunera heldu izan, hunelako

orduan baliatzeko?

15. Estherrek berriz gaztiatu zaroen Mardokeori:

16. Zoaz; bil zatzu Susanen aurkhituko ditutzun Judu guziak, eta

othoitz egizue enetzat. Ez bezazue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta

nik orobat ene neskatxekin barur eginen dut, eta orduan erregeren gana

sarthuko naiz, legearen kontra goanez, deithua izan gabe, eta ene burua

heriotzearen zorian ezarriz.

17. Hargatik goan zen Mardokeo, eta Estherrek manatu ziozkan

guziak egin zituen.

V. KAP.

1. Bada, hirugarren egunean Estherrek jauntzi, zituen erregina-soinekoak,

eta xutik eman zen errege-etxeko barneko salhan, erregeren gela-

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

ko parrean; eta errege bere tronuan jarria zagoen jauregiko zolan, gelako

athearen parrean.

2. Eta xutik ikhusi zuenean Esther erregina haren begien atsegingarri

izan zen, eta hedatu zaroen eskuan zadukan urhe-zigorra. Hurbiltzean

Estherrek musu eman zaroen zigorraren mokoari.

3. Eta erregek erran zaroen: Zer nahi duzu, Esther erregina? zer da

zure galdea? galda bazineza ere erresumaren erdia, emana izan lakikezu.

4. Estherrek ihardetsi zuen: Baldin erregeren gogarako balitz,

othoizten zaitut ene gana ethor zaitezen egun, eta Aman zurekin, nik

aphaindu barazkarira.

5. Eta erregek erran zuen ordu berean: Aman deith zazue berehala,

Estherren nahira jauts dadien. Hargatik errege eta Aman ethorri ziren

erreginak aphaindu barazkarira.

6. Eta erregek erran zaroen, arno ausarki edan ondoan: Zer galdatzen

duzu eman dakizun? eta zeren galdea duzu? galda bazineza ere ene erresumaren

erdia, ardiets zinezake.

7. Estherrek ihardetsi zaroen: Ene galdea eta othoitzak haukiek dira:

8. Baldin grazia aurkhitu badut erregeren aitzinean, eta erregeren

gogarako bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea,

errege eta Aman ethor beitez hekientzat aphaindu dudan barazkarira, eta

bihar agertuko diot erregeri ene nahikaria.

9. Hargatik egun hartan Aman ilkhi zen bozik eta arinik. Eta ikhusi

zuenean Mardokeo jauregiko atheetan jarria, eta ez ezik etzitzaioela xutitu,

bainan higitu ere etzela jarria zaroen tokitik, gaitzidura minean sarthu

zen;

10. Eta bere sumindura itzaliz, sarthu zen etxera, eta bilarazi zituen

bere adiskideak eta Zares bere emaztea.

11. Erakhutsi ziozkaten bere aberastasun handiak, bere haurren moltzoa,

eta zer ospe handitan erregek altxatu zuen aitzindari guziez eta bere

zerbitzariez gorago.

12. Eta horien ondotik erran zuen: Esther erreginak ere nihor ez du

nitaz bertzerik erregerekin barazkarira galdatu: bihar ere haren baithan

erregerekin barazkaldu behar dut.

13. Eta horiek oro ditudan arren, deusere badudala etzait iduri,

Mardokeo Judua erregeren atheetan jarria ikhusiko dudano.

14. Eta Zares haren emazteak eta bertze adiskideek ihardetsi zuten:

Mana zazu xuxent dezaten urkhabe gora bat, berrogoi eta hamar besotan

iganen dena, eta bihar goizean errozu erregeri Mardokeo haren gainetik

urkhatua izan dadien, eta hola bozik goanen zare erregerekin barazkaite-

102 103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!