inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

1012 BIBLE SAINDUA (II) 8. Erabaki bat berriz, atheratu zen jendaietako hauzo hirietan, Ptolemaidarrek bururaturik, molde berean hekiek ere Juduen kontra egin zezaten, sakrifikatzera bortxatzeko, 9. Edo hil zetzazten arrotz-legeetara iragan nahiko etzirenak. Etzen beraz nihon hesturarik baizen ikhusten. 10. Ezen bi emazteki salhatuak izanik ingurebaki zituztela beren umeak, hiria gaindi agerian erabili ondoan inguruka, haurrak bulharretarik urkhaturik, harrasien gainetik arthiki zituzten. 11. Bertze gizon batzu berriz, hurbileko lur-zilhoetara elkhar gana biltzen zirenak, eta larunbat-eguna ixilka bestatzen zutenak, Filiperi salhatuak izanik, suz erreak izan ziren, herabe zirelakoz, erliyionearen eta larunbat begiratzearen ariaz, eskuz beren buruei laguntza ekhartzeko. 12. Aldiz othoizten ditut liburu hau irakurturen dutenak ez ditezen lazturari eman asturugaitz horien gatik, bainan uste izan dezaten halakoak gerthatu direla, ez gure odolaren galpenerako, bai ordean nehortarazteko. 13. Ezen ongi-nahi handi baten erakhuskaria da bekhatoreak beren lehien arabera egitera ez uztea luzez, bainan azurrialdiak laster iratxikitzea. 14. Alabainan Jaunak ez du gurekin bertze jendakiekin bezala jasankorki igurikitzen, hekien gaztigatzea gatik beren bekhatuen osotasunean, ethorriko denean juiamenduko eguna. 15. Eta gurekin hola nahi izan du egin, asperkunde gure gainean ez atheratzeko noizbait, gure bekhatu guziak azkenean bilduak ditazkeenean. 16. Aria hortaz ez du behinere gure gainetik aldaratzen bere urrikalmendua; bainan asturugaitzez azurriatuz, ez du bere populua bazterrerat uzten. 17. Hitz guti haukiek irakurleen argitako izan beitez erranak. Beraz gure solasera itzuli behar gare. 18. Bada Eleazar, lehenbiziko iskribauetarik bat, adineko gizona eta begitharte ahalkesunekoa, urdeki jatera nahi zuten bortxatu, ahoa bortxaka zabalaraziz. 19. Bainan heriotze ospetsu bat bizitze hasgarri bat baino nahiagoz, hura bere oldetara bazihoan hiltzeko tokira. 20. Ikhusiz zenbat beharko zuen egarri, eta jasankortasunean gogortuz, gogotan hartu zuen etzuela biziaren minez sori etzenik deusere onhetsiko. 21. Han zirenek berriz, behargabeko urrikalmendu batez ukiturik harekilako azpaldiko adiskidantzaren ariaz, bazterrerat harturik othoizten zuten jateko zilhegi ziren haragietarik ekhartzera utz zetzan, erregek Jean Pierre Duvoisin manatu zuen bezala sakrifiziotikako haragietarik jan alegia bat egin zezan berak, 22. Eta hori eginik, heriotzeari itzur zadien; eta harentzateko adiskidantza zaharraren ariaz egiten zioten gizatasun hori. 23. Bainan hura gogoetaka abiatu zen zenbat zor zioten bere adinari era zahartasunari, sortzetik ekhartzen zuen bihotz-handitasunari, bere ile zuriei, eta haurretik eraman zuen bizitze garbiari; eta Jainkoak ezarri lege sainduaren arabera, ihardetsi zuen berehala, nahiago zuela hobiari utzi bere burua. 24. Eta zioen: Etzaio gure adinari zor alegiaka haritzea; beldurrez-eta gazteetarik asko, ustez Eleazar hau hogoi eta hamar urthetan iragan den arrotzen bizitzera, 25. Berak enganatuak izan ditezen ene alegiakeriaren bidez, eta bizitze galkor baten ephe laburraren ariaz; eta horreletan ene zahartzeari bil niozoke notha bat eta nihonereko hatsgarritasuna. 26. Alabainan oraiko orduan gizonen ganikako estiretarik athera banindadi ere, niholaz ez bizian ez hilean ezin itzuriko nintake Ahalorotakoaren eskuari. 27. Horren gatik bizitzetik bihozdun ilkhiz, ene adinari dihoakioen bezala naiz agerturen; 28. Gazteriari aldiz itxikitasunezko ikhuskari bat utziko diot, baldin gogo biphil eta hazkarrez jasaiten badu heriotze ohoragarri bat, gure lege premiatsu eta guziz sainduen ariaz. Hitz horiek egin orduko estirara herrestatu zuten. 29. Hura eramaten zutenak berriz, aitzintxean ezti bezain bihurri egin ziren beren hasarrean, erran zituen solasen gatik, burgoikeriaz errantzat zaduzkatelakoz. 30. Bainan ukhaldien azpian hiltzerakoan, hasgorapen batekin erran zuen: Jauna, jakitate sainduaren jale zarena, zuk garbiki dakizun bezala, heriotzeari itzur nindaiteelarik jasaiten ditut gorphutzeko oinhaze gogorrak, bainan arimaz gogotik ditut egartzen zure beldurraren ariaz. 31. Horreletan bizitzetik ilkhi zen Eleazar, ez ezik gazteriari, bainan bere herritar guziei utziz bere heriotzearen orhoitzapena berthutezko eta indarrezko ikhuskaritan. VII. KAP. 1. Gerthatu zen berriz, zazpi anaia beren amarekin hartuak izan zirela, eta erregek bortxatu nahi izan zituen azote eta idi-hede ukhaldika urdekiaren jatera, zilhegi ez den bezala. 1013

1014 BIBLE SAINDUA (II) 2. Bainan hekietarik bat, adinez zaharrena, hunela mintzatu zen: Zer bilhatzen duzu eta zer nahi duzu jakin gure ganik? Hiltzera gaude, Jainkoaren eta herriko legeak hautsiko ditugun baino lehen. 3. Hargatik erregek errabian manatu zuen khalda zitzazten paderak eta kobrezko bertzak; eta khaldatuak izan ziren bezain sarri, 4. Manatu zuen mihia mozteaz lehenbiziko mintzatu zenari; eta buruko larrua khendurik, ebak ziotzozten esku eta zango muthurrak, bere anaien eta amaren begien azpian. 5. Eta horrela ahal guziez gabetua izan zenean, erregek manatu zuen hurbil zezaten sura, eta hatsa bazuelarik oraino xigorraraz zezaten paderan; eta horrela luzez oinhaztatua zelarik, bertzeek amarekin batean bihotzoiki hiltzera berotzen zuten elkhar, 6. Erraten zutelarik: Zintasunari begiraturen da Jainko Jauna, eta gutan harturen du gozakari, Moisek bere kantikako hitzetan erran duen bezala: Eta bere zerbitzarien baithan harturen du gozakari. 7. Lehenbizikoa hil zenean beraz, ondokoa erakharri zuten estiratzeko; eta buruko larrua ileekin khendurik, galdatzen zioten hean janen zuen, bere alderdi guzietan oinhaztatua izanen zen baino lehen. 8. Bainan harek bere herriko mintzaian ihardetsiz erran zuen: Ez dut eginen. Horren gatik harek ere jasan zituen bere aldian lehenbizikoaren estirak. 9. Eta azken hatsetara ekharri zutenean, hau erran zuen: Oi gizonetarik gaixtoena, oraiko bizitzean galarazten gaituk; bainan munduko erregek haren legeentzat hil garenak bethirainoko bizitzera eraikiren gaitik. 10. Haren ondotik, hirugarrena estiratu zuten; galdatu zioten mihia, eta atheratu zuen berehala, eta eskuak hedatu zituen kantitu gabe; 11. Eta sinheste bethearekin erran zuen: Zerutik daduzkat haukiek; bainan orai erdeinu diotet Jainkoaren legearen ariaz, zeren igurikitzen baitut bihurtuko darozkidala berriz: 12. Haletan non errege eta harekilakoak harritzen baitziren gizongaztearen bihotzaz, eztirak ezdeuskeria batzu bezala jasaiten zituelakoz. 13. Hura ere horrela hil zen ondoan, estiratzaileak orobat abiatu zitzaizkon laugarrenari. 14. Eta akhabatzera zihoalarik, hunela mintzatu zen: Hobe da gizonen eskuz heriotzeari emanak izatea, Jainkoaren ganik bizi berri bat igurikiz, ezen hire arrebiztea ez duk bizitzerakoa izanen. 15. Eta bortzgarrenari lothurik, estiratzen zuten. Harek aldiz erregeri begiratuz, erran zuen: Jean Pierre Duvoisin 16. Gizonen artean ahala baituk, hilkizun haizen arren, nahi dukana egiten duk; bainan ez biazak usterik izan gure jendakia Jainkoaz bazterrerat utzia dela. 17. Ordean ago ephez, eta ikhusiren duk nola haren bothereak estiratuko zaituzteten hi eta hire odola. 18. Haren ondotik, erakharri zuten seigarrena, eta hau hiltzerakoan, hunela mintzatu zen: Ez behedi ustekeria hutsera eror: ezen gure hobena duk holakoak jasaiten baditugu, gure Jainkoaren kontra egin dugulakoz bekhatu, eta ez duk harritzeko haukiek gure gainera arthikiak izatea. 19. Bainan hik ez uste izan nola-nahi goanen zaikala, Jainkoari gerla egitea bilhaturik. 20. Aldiz ama, ohi den baino miresgarriago eta prestuen orhoitzapena merezi zuen harek egun batik barnean ikhusten. zituen bere zazpi semeak galtzen, eta gogoa onik jasaiten zuen, Jainkoaren baithan zadukan peskizaren ariaz. 21. Herriko mintzaian oro aldizka hazkarki berotzen zituen solas zuhurrenez, emaztekiaren samurtasunari batuz gizonaren bihotza. 22. Erraten zaroeten: Ez dakit nola ene sabelean agertu zareten; ezen ez darozkitzuet nik erran ez izpiritua, ez arima, ez bizia, eta ez ditut nik batu bakhotxaren alderdiak. 23. Bainan munduaren egileak, gizonaren sortzea egin eta gauza guzien ethorkia aurkhitu duenak, izpiritua eta bizia urrikalmendurekin bihurturen darozkitzuete, egun zuen buruez axolarik ez dadukazuen bezala haren legearen ariaz. 24. Antiokok berriz, ustez arbuio eta irainetara bihurtzen ziotela eta bere ezina; nola haurretarik gazteena gelditzen baitzen oraino, berotzen zuen, ez ezik bere solasez, bainan zinka segurtatzen zuen, aberats eta dohatsu eginen zuela, eta adiskidetzat hartuko zuela eta behar zituenak oro emanen ziozkala, uzten bazuen bere arbasoetarikako legea. 25. Bainan gizon-gaztea ez baitzen horietara erortzen, erregek deithu zuen ama eta nahi zioen sinhetsarazi egin zadien gizon-gaztearen salbatzaile. 26. Hainitz solasez hortara hizitatu zuten ondoan, amak agindu zuen hertsaturen zuela bere semea. 27. Makhurturik beraz haren gainera, eta errege odolkoiaz burlatuz, herriko mintzaian erran zioen: Ene semea, urrikal zaite nitaz, bederatzi hilabethez sabelean ekharri zaitudanaz, hirur urthez ene bulharraz hazi, eta adin hortaraino altxatu zaitudanaz. 1015

1012

BIBLE SAINDUA (II)

8. Erabaki bat berriz, atheratu zen jendaietako hauzo hirietan,

Ptolemaidarrek bururaturik, molde berean hekiek ere Juduen kontra egin

zezaten, sakrifikatzera bortxatzeko,

9. Edo hil zetzazten arrotz-legeetara iragan nahiko etzirenak. Etzen

beraz nihon hesturarik baizen ikhusten.

10. Ezen bi emazteki salhatuak izanik ingurebaki zituztela beren

umeak, hiria gaindi agerian erabili ondoan inguruka, haurrak bulharretarik

urkhaturik, harrasien gainetik arthiki zituzten.

11. Bertze gizon batzu berriz, hurbileko lur-zilhoetara elkhar gana

biltzen zirenak, eta larunbat-eguna ixilka bestatzen zutenak, Filiperi salhatuak

izanik, suz erreak izan ziren, herabe zirelakoz, erliyionearen eta

larunbat begiratzearen ariaz, eskuz beren buruei laguntza ekhartzeko.

12. Aldiz othoizten ditut liburu hau irakurturen dutenak ez ditezen

lazturari eman asturugaitz horien gatik, bainan uste izan dezaten halakoak

gerthatu direla, ez gure odolaren galpenerako, bai ordean nehortarazteko.

13. Ezen ongi-nahi handi baten erakhuskaria da bekhatoreak beren

lehien arabera egitera ez uztea luzez, bainan azurrialdiak laster iratxikitzea.

14. Alabainan Jaunak ez du gurekin bertze jendakiekin bezala jasankorki

igurikitzen, hekien gaztigatzea gatik beren bekhatuen osotasunean,

ethorriko denean juiamenduko eguna.

15. Eta gurekin hola nahi izan du egin, asperkunde gure gainean ez

atheratzeko noizbait, gure bekhatu guziak azkenean bilduak ditazkeenean.

16. Aria hortaz ez du behinere gure gainetik aldaratzen bere urrikalmendua;

bainan asturugaitzez azurriatuz, ez du bere populua bazterrerat

uzten.

17. Hitz guti haukiek irakurleen argitako izan beitez erranak. Beraz

gure solasera itzuli behar gare.

18. Bada Eleazar, lehenbiziko iskribauetarik bat, adineko gizona eta

begitharte ahalkesunekoa, urdeki jatera nahi zuten bortxatu, ahoa bortxaka

zabalaraziz.

19. Bainan heriotze ospetsu bat bizitze hasgarri bat baino nahiagoz,

hura bere oldetara bazihoan hiltzeko tokira.

20. Ikhusiz zenbat beharko zuen egarri, eta jasankortasunean gogortuz,

gogotan hartu zuen etzuela biziaren minez sori etzenik deusere onhetsiko.

21. Han zirenek berriz, behargabeko urrikalmendu batez ukiturik

harekilako azpaldiko adiskidantzaren ariaz, bazterrerat harturik othoizten

zuten jateko zilhegi ziren haragietarik ekhartzera utz zetzan, erregek

Jean Pierre Duvoisin

manatu zuen bezala sakrifiziotikako haragietarik jan alegia bat egin zezan

berak,

22. Eta hori eginik, heriotzeari itzur zadien; eta harentzateko adiskidantza

zaharraren ariaz egiten zioten gizatasun hori.

23. Bainan hura gogoetaka abiatu zen zenbat zor zioten bere adinari

era zahartasunari, sortzetik ekhartzen zuen bihotz-handitasunari, bere ile

zuriei, eta haurretik eraman zuen bizitze garbiari; eta Jainkoak ezarri lege

sainduaren arabera, ihardetsi zuen berehala, nahiago zuela hobiari utzi

bere burua.

24. Eta zioen: Etzaio gure adinari zor alegiaka haritzea; beldurrez-eta

gazteetarik asko, ustez Eleazar hau hogoi eta hamar urthetan iragan den

arrotzen bizitzera,

25. Berak enganatuak izan ditezen ene alegiakeriaren bidez, eta bizitze

galkor baten ephe laburraren ariaz; eta horreletan ene zahartzeari bil niozoke

notha bat eta nihonereko hatsgarritasuna.

26. Alabainan oraiko orduan gizonen ganikako estiretarik athera

banindadi ere, niholaz ez bizian ez hilean ezin itzuriko nintake

Ahalorotakoaren eskuari.

27. Horren gatik bizitzetik bihozdun ilkhiz, ene adinari dihoakioen

bezala naiz agerturen;

28. Gazteriari aldiz itxikitasunezko ikhuskari bat utziko diot, baldin

gogo biphil eta hazkarrez jasaiten badu heriotze ohoragarri bat, gure lege

premiatsu eta guziz sainduen ariaz. Hitz horiek egin orduko estirara

herrestatu zuten.

29. Hura eramaten zutenak berriz, aitzintxean ezti bezain bihurri

egin ziren beren hasarrean, erran zituen solasen gatik, burgoikeriaz errantzat

zaduzkatelakoz.

30. Bainan ukhaldien azpian hiltzerakoan, hasgorapen batekin erran

zuen: Jauna, jakitate sainduaren jale zarena, zuk garbiki dakizun bezala,

heriotzeari itzur nindaiteelarik jasaiten ditut gorphutzeko oinhaze gogorrak,

bainan arimaz gogotik ditut egartzen zure beldurraren ariaz.

31. Horreletan bizitzetik ilkhi zen Eleazar, ez ezik gazteriari, bainan

bere herritar guziei utziz bere heriotzearen orhoitzapena berthutezko eta

indarrezko ikhuskaritan.

VII. KAP.

1. Gerthatu zen berriz, zazpi anaia beren amarekin hartuak izan zirela,

eta erregek bortxatu nahi izan zituen azote eta idi-hede ukhaldika urdekiaren

jatera, zilhegi ez den bezala.

1013

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!