inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

1004 BIBLE SAINDUA (II) 16. Aldiz aphez-handiaren begithartea ikhusten zutenak bihotzeraino erdiratuak ziren; ezen haren ahurpegi eta itxura ubelduek erraten zuten haren arimarainoko min barrena. 17. Halako ilhundura batez hartua zen guzia; eta haren lazturak, ikhusten zutenei erakhusten zioten bihotza zaurtzen zaroen oinhazea. 18. Asko halaber moltzoka etxeetarik heldu ziren goraki errekeituz Jauna, arbuiotara erortzera zihoalakoz lekhu saindua. 19. Emaztekiak, zurdatzak soinean, karrikak gaindi zabiltzan; neskatxak ere, barnean egoten ohi zirenak, lasterka heldu ziren Oniasen gana; bertze batzuek harrasietara laster egiten zuten; bertze batzu berriz, leihoetarik begira zauden. 20. Bainan oro, eskuak zeruetara hedatuz, Jainkoari errekeika hari ziren. 21. Erdiragarri zen egiazki oste hura nahasia eta aphez-handia iguri jarriak ikhustea. 22. Aphezek ere dei egiten zioten Jainko ahalorotakoari, altxatzerat izan zituzten gauzak, emaileei osorik geldi zakiozkiten. 23. Heliodoro berriz, bere gizonekin dirutegiaren inguruan jarria, gogoan hartu asmuaren bethetzen hari zen. 24. Bainan Jainko ahalorotakoaren izpirituak agertu zuen bere burua garbitasun handitan; haletan non Heliodororen erranen egitera ausartatu ziren guziak, Jainkoaren berthuteak lurrerat arthikirik, indarrik gabe eta ikharan gelditu baitziren. 25. Ezen agertu zitzaioten halako zaldi bat, aphaingailu ederrenez estalia, eta gainean bazuen norbait lazgarririk, eta aitzineko hatzez oldarrean jo zuen Heliodoro; eta haren gainean jarria zenak iduri zuen urhezko harmak zituela. 26. Agertu ziren halaber bertze bi gizon-gazte osoki hazkar eta ederrak, ospez inguratuak eta ederki jauntziak, zeinak Heliodororen inguruan jarri baitziren, eta bi aldeetarik zafratzen zuten ukhaldika eta baratu gabe. 27. Heliodoro berriz, han berean erori zen lurrera, lanhatu ziren haren begiak eta hagetan eraman zuten kanporat. 28. Eta asko zain eta lasterkarirekin erran den dirutegira sarthu zen gizona, eramaten zuten, nihork laguntzarik ematen etziolarik, Jainkoaren berthutea garbiki baitzen ageri; 29. Eta berthute harek zadukan etzana, mutu, pheskizarik eta hatsik gabe. 30. Israel go umeek berriz, benedikatzen zuten Jauna, zeren handiesten zuen bere lekhu saindua; eta Jaunaren guzizko ahala zenean ager- Jean Pierre Duvoisin tu, bozkarioz eta goiherez bethe zen, lehentxago beldurrez eta asalduz bethea zen tenploa. 31. Orduan Heliodororen adiskideetarik zenbaitek lehiaka othoiztu zuten Onias, dei Guziz-Gorari egin ziozon bizia bihurtzeaz azken hatsean zen gizon hari. 32. Aldiz aphez-handiak gogoeta eginik errege beharbada nabarmenduko zela, Juduetarik norbaitek Heliodorori behar etzen zerbait egin ziokeela, gizon harentzat eskaini zuen salbatzeko sakrifizioa. 33. Eta othoitzean zagoelarik aphez-handia, aitzineko gizon-gazte berak, soineko berez jauntziak agertu ziren Heliodororen aitzinera, eta erran zioten: Onias aphezari bihur diotzok eskerrak, zeren haren gatik Jaunak ematen baitarok bizia. 34. Hi ordean, Jainkoaren eskuaz joa izan haizena, orotan erantzun zatzik Jainkoaren sendagailak eta ahala. Eta horiek erranik, suntsitu ziren. 35. Heliodorok berriz, bitimak Jainkoari eskainirik, eta bizia eman zioenari botu eta agintza handiak eginik, eskerrak bihurtu ziozkan Oniasi; itzuli zen armadara eta goan erregeren gana. 36. Gero guzien aitzinean lekhukotasun bihurtzen zuen, bere begiz ikhusi zituen Jainko handiaren egintzez. 37. Aldiz erregek galdatu zioenean nor othe zitakeen egoki Jerusalemera oraino behin igorria izateko, Heliodorok ihardetsi zuen: 38. Balin baduzu etsai bat edo zure erregetasunari zelata hedatzen hari den norbait, igorrazu harat eta ikhusiren duzu zafraturik bihurtzen, itzur ahal baditake behintzat; zeren baita egiazki toki hartan Jainkoaren indar zerbait. 39. Ezen zeruetan dagoena bera da lekhu hura ikhusten eta laguntzen duena, eta jotzen eta galtzen ditu, harat gaizki egitera heldu direnak. 40. Horra beraz nola iragan ziren Heliodororen eta khutxako zainpenaren gaineko ariak. IV. KAP. 1. Bada, erran den Simon, diruen eta bere sortherriaren salbatzailea, gaizki mintzo zen Oniasez, harek hizitatu balu bezala Heliodoro egin zituenetara, eta hura balitz bezala gaizki guzietako itxindia; 2. Eta etzen herabe erresumako zelatari erratera hiria zaintzen, bere herritarrak gerizatzen eta Jainkoaren legea khartsuki begiratzen zuena. 3. Bainan nola etsaigoak hain urrun baitzoazen non heriotzeak ere egiten baitziren Simonen adiskide batzuen eskuez; 1005

1006 BIBLE SAINDUA (II) 4. Oniasek ikhusirik makhur horiek zakharzkaten galmentak, eta Apolonio, Zelesiriako eta Pheniziako buruzagi zena, erhotzeraino hari zela Simonen gaixtakeriari eragiten, goan zen erregeren gana, 5. Ez bere herritarren kontra jazartzera, bainan bere bihotzean erabiliz guzien ona. 6. Ikhusten zuen alabainan, errege ez bazen artera heldu, etzitakeela gauzetan bakerik ezar, ez-eta bararaz Simon bere erhokeria gaixtoetarik. 7. Bainan Seleuko hil zen ondoan, Antioko, Zoharra deitzen zutena erregetu zenean, Jason, Oniasen anaia, aphez-handigoa eskuratu beharrez abiatu zen. 8. Erregeren gana goan zen, agintzen ziozkalarik hirur ehun eta hirur hogoi talendu zilharrezko, eta bertze mozkinetarik lau hogoi talendu; 9. Eta hekien gainera eskaintzen zituen bertze zazpitan hogoi eta hamar talendu, baldin ematen bazitzaioen jimnasio baten eta morroindegi baten egiteko eskua, eta Antiokiartzat onhesten bazituzten Jerusalemdarrak. 10. Erregeren baia izan eta buruzagitasuna ardietsi zuenean, abiatu zen berehala bere herritarrak arrotzen ohitzetara iraganarazi beharrez. 11. Eta khendurik erregeek beren bihotz-beratasunaren ariaz Juduei eman izan zaroezten lege onak Joanesen, Upolemoren aitaren bidez (Joanes bidalkintzan izatu baitzen, Erromarrekin adiskidantzen eta batasunaren berritzen), bere herritarren zuzenak hausten eta lege tzarrak ezartzen zituen. 12. Ezen ausartatu zen jimnasio baten egitera gazteluaren beraren azpian, eta morroinik hautenak lizundegietan ezartzera. 13. Etzen hori bada hastapen bat, bainan berhantza eta aitzinamendu batzuek jendaien eta arrotzen bizi-moldean, Jason aphez-aizun gaixtaginaren tzarkeria eta paregabeko belzkeriaren ariaz; 14. Hanbateraino, non aphezak ez baitziren gehiago aldareko eginbideetara arthatsu, bainan tenploa arbuiotan emanez, eta ezaxolatuki sakrifizioak utziz, lehiatuki phartedun sartzen baitziren jimnasioan eta hango prezio tzarretan, eta jokoen ikhasten haritzen baitziren. 15. Ezdeusentzat zaduzkaten sortherriko ohoreak; ederrago zitzaizkoten, Greziarren artean lelo ematen dutenak. 16. Beren buruak hekietan erakusteko lehia galgarriak berotzen zituen; Greziarren ohitzez bekhaitz ziren, eta orotan nahi zuketen, beren etsai eta hiltzaile izan zituztenen iduriko agertu. 17. Bainan Jainkoaren legeei ez da alferretan egiten damu, eta heldu diren solasek erakhutsiren dute gauza. Jean Pierre Duvoisin 18. Bada, bortz urthetarikako bestak egiten zituztelarik Tirren, eta errege han zelarik. 19. Jason gaixtaginak Jerusalemdik igorri zituen gizatzar batzu hirur ehun bidrakmarekin Herkulsen sakrifiziokotzat; eta diru hura eraman zutenek galdatu zuten etzadien sakrifiziotan igor, etzelakoz egoki, bainan bertze zerbaitetan xahu zezaten. 20. Diru hura bidali zuenak, Herkulesen sakrifiziokotzat eskaini zuen arren, ekharri zutenen ariaz untzi egiteko emana izan zen. 21. Berriz, Apolonio, Mnestheoren semea Egiptora igorria izan zenean Ptolemeo Philometor erregearen gobernuko handien ariaz, Antiokok ezagutu ondoan erresumako egitekoetarik atze egin zutela, bere onari begiratuz, abiatu zen bere tokitik, ethorri zen Jopera eta handik Jerusalemera. 22. Jasonek eta hiriak ongi-ethorri ederrena egin zioten; zuzi-argitara eta irrintzinen erdian egin zuen bere sartzea; eta handik Pheniziara bere armadara itzuli zen. 23. Hirur urtheren buruan Jasonek igorri zuen Menelao, gorago aiphatu den Simonen anaia, diru eramatera erregeri, eta premiazko egiteko batzuen gainean ihardespenketa. 24. Bainan Menelaok erregeren gogoa atzeman ondoan, haren ahalez espantu erabiliz bere buruaren gainera bildu zuen aphez-handigoa, hirur ehun zilharrezko talendu Jasonek baino gehiago eskainiz. 25. Eta erregeren manuak harturik, ethorri zen etzuelarik deusere apheztasunari dagokionik, bainan nausi odolgiro baten bihotza eta basabere baten sepha. 26. Eta horreletan Jason, zeinak anaia ber-berea atzeman baitzuen, enganatua izan zen bera, eta iraizia izanik ihes egin zuen Amon-herrira. 27. Aldiz Menelaok nausitasuna ardietsi zuen hola; bainan erregeri agindu diruetarik etzuen batere igortzen, nahiz hortara hertsa zezan Sostratok, zeinak gazteluan manamendua baitzuen; 28. Ezen hari zitzaioen zergen sarraraztea; aria hortaz izan ziren biak erregeren aitzinera deithuak. 29. Apez-handigotik khendua izan zen Menelao, eta bere anaia Lisimako izan zuen ondoko; Sostrato berriz, Ziprora izan zen aldatua. 30. Anartean Tharsearrek eta Melotarrek bihurrialdi bat eraiki zuten, emanak izan zirelakoz Antiokidari, erregeren ohaideari. 31. Aria hortaz hekien jabaltzera laster egin zuen erregek, bere ordain utzirik Androniko, bere lagunetarik bat. 1007

1004

BIBLE SAINDUA (II)

16. Aldiz aphez-handiaren begithartea ikhusten zutenak bihotzeraino

erdiratuak ziren; ezen haren ahurpegi eta itxura ubelduek erraten zuten

haren arimarainoko min barrena.

17. Halako ilhundura batez hartua zen guzia; eta haren lazturak,

ikhusten zutenei erakhusten zioten bihotza zaurtzen zaroen oinhazea.

18. Asko halaber moltzoka etxeetarik heldu ziren goraki errekeituz

Jauna, arbuiotara erortzera zihoalakoz lekhu saindua.

19. Emaztekiak, zurdatzak soinean, karrikak gaindi zabiltzan; neskatxak

ere, barnean egoten ohi zirenak, lasterka heldu ziren Oniasen gana; bertze

batzuek harrasietara laster egiten zuten; bertze batzu berriz, leihoetarik begira

zauden.

20. Bainan oro, eskuak zeruetara hedatuz, Jainkoari errekeika hari

ziren.

21. Erdiragarri zen egiazki oste hura nahasia eta aphez-handia iguri

jarriak ikhustea.

22. Aphezek ere dei egiten zioten Jainko ahalorotakoari, altxatzerat

izan zituzten gauzak, emaileei osorik geldi zakiozkiten.

23. Heliodoro berriz, bere gizonekin dirutegiaren inguruan jarria,

gogoan hartu asmuaren bethetzen hari zen.

24. Bainan Jainko ahalorotakoaren izpirituak agertu zuen bere burua

garbitasun handitan; haletan non Heliodororen erranen egitera ausartatu

ziren guziak, Jainkoaren berthuteak lurrerat arthikirik, indarrik gabe eta

ikharan gelditu baitziren.

25. Ezen agertu zitzaioten halako zaldi bat, aphaingailu ederrenez

estalia, eta gainean bazuen norbait lazgarririk, eta aitzineko hatzez oldarrean

jo zuen Heliodoro; eta haren gainean jarria zenak iduri zuen urhezko

harmak zituela.

26. Agertu ziren halaber bertze bi gizon-gazte osoki hazkar eta ederrak,

ospez inguratuak eta ederki jauntziak, zeinak Heliodororen inguruan

jarri baitziren, eta bi aldeetarik zafratzen zuten ukhaldika eta baratu gabe.

27. Heliodoro berriz, han berean erori zen lurrera, lanhatu ziren

haren begiak eta hagetan eraman zuten kanporat.

28. Eta asko zain eta lasterkarirekin erran den dirutegira sarthu zen

gizona, eramaten zuten, nihork laguntzarik ematen etziolarik, Jainkoaren

berthutea garbiki baitzen ageri;

29. Eta berthute harek zadukan etzana, mutu, pheskizarik eta hatsik

gabe.

30. Israel go umeek berriz, benedikatzen zuten Jauna, zeren handiesten

zuen bere lekhu saindua; eta Jaunaren guzizko ahala zenean ager-

Jean Pierre Duvoisin

tu, bozkarioz eta goiherez bethe zen, lehentxago beldurrez eta asalduz

bethea zen tenploa.

31. Orduan Heliodororen adiskideetarik zenbaitek lehiaka othoiztu

zuten Onias, dei Guziz-Gorari egin ziozon bizia bihurtzeaz azken hatsean

zen gizon hari.

32. Aldiz aphez-handiak gogoeta eginik errege beharbada nabarmenduko

zela, Juduetarik norbaitek Heliodorori behar etzen zerbait egin

ziokeela, gizon harentzat eskaini zuen salbatzeko sakrifizioa.

33. Eta othoitzean zagoelarik aphez-handia, aitzineko gizon-gazte

berak, soineko berez jauntziak agertu ziren Heliodororen aitzinera, eta

erran zioten: Onias aphezari bihur diotzok eskerrak, zeren haren gatik

Jaunak ematen baitarok bizia.

34. Hi ordean, Jainkoaren eskuaz joa izan haizena, orotan erantzun

zatzik Jainkoaren sendagailak eta ahala. Eta horiek erranik, suntsitu ziren.

35. Heliodorok berriz, bitimak Jainkoari eskainirik, eta bizia eman

zioenari botu eta agintza handiak eginik, eskerrak bihurtu ziozkan Oniasi;

itzuli zen armadara eta goan erregeren gana.

36. Gero guzien aitzinean lekhukotasun bihurtzen zuen, bere begiz

ikhusi zituen Jainko handiaren egintzez.

37. Aldiz erregek galdatu zioenean nor othe zitakeen egoki

Jerusalemera oraino behin igorria izateko, Heliodorok ihardetsi zuen:

38. Balin baduzu etsai bat edo zure erregetasunari zelata hedatzen

hari den norbait, igorrazu harat eta ikhusiren duzu zafraturik bihurtzen,

itzur ahal baditake behintzat; zeren baita egiazki toki hartan Jainkoaren

indar zerbait.

39. Ezen zeruetan dagoena bera da lekhu hura ikhusten eta laguntzen

duena, eta jotzen eta galtzen ditu, harat gaizki egitera heldu direnak.

40. Horra beraz nola iragan ziren Heliodororen eta khutxako zainpenaren

gaineko ariak.

IV. KAP.

1. Bada, erran den Simon, diruen eta bere sortherriaren salbatzailea,

gaizki mintzo zen Oniasez, harek hizitatu balu bezala Heliodoro egin

zituenetara, eta hura balitz bezala gaizki guzietako itxindia;

2. Eta etzen herabe erresumako zelatari erratera hiria zaintzen, bere

herritarrak gerizatzen eta Jainkoaren legea khartsuki begiratzen zuena.

3. Bainan nola etsaigoak hain urrun baitzoazen non heriotzeak ere

egiten baitziren Simonen adiskide batzuen eskuez;

1005

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!